EatAmigoko taldea Bind Demo Dayren azken edizioan.
Elkarrizketak 24 apirila, 2025

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna

Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.
-

EatAmigo 2022an Oiartzunen (Gipuzkoa) sortutako enpresa da, Iñaki Bandrés ostalariaren eta Kevo enpresaren kolaboraziotik jaioa, hau ere herri berean kokatua eta Adimen Artifizialeko proiektuak garatzen dituena. Elkarrekin, AA ostalaritza-sektorean integratzea lortu dute, eskaerak, erreserbak eta bezeroarentzako arreta kudeatzeko. Plataforma horrek aukera ematen die jatetxeei, kateei eta elikagaien banaketarako enpresei prozesuak automatizatzeko, hainbat kanalen bidez, besteak beste, telefonoa, WhatsApp, webgunea, sare sozialak eta ‘marketplace’. Estatu mailan jarduten du, eta dagoeneko lortu du bere lehen bezeroa Mexikon. 

Tresna honek bezeroarekiko arreta guztiz pertsonalizatua izateko aukera ematen du, erantzun automatizatuak dituen ChatGPTn oinarritutako AA-motor bat erabiliz. “Gure tresnak, telefonoa eskaerak jasotzeko erabiltzen duten bezeroei dagokienez, hilean % 10-15eko hazkundea izan du eskaeretan”, adierazi du Iñaki Bandrések. Gainera, bere sistema osatzen duten, entrega-logistika optimizatzen duten eta negozioaren irismena zabaltzen duten ‘delivery’ plataformekin lan egiten du. 

Funtzionamendua osos sinplea da bezeroarentzat. Jatetxera deitzen duzunean, laguntzaile birtual batek erreleboa hartzen du eskaera prozesu osoan zehar erabiltzailea gidatzeko. Deia amaitzen ez bada, sistemak mezu bat bidaltzen du WhatsApp bidez, kanal alternatibo gisa. Gainera, tresnak e-commerce bat du web bidezko eskaeretarako. 

Enpresak bost langile ditu gaur egun, eta SPRI Taldeak bultzatutako BIND 4.0 programan parte hartu du, Bind Demo Dayren azken edizioan parte hartuz. Etorkizunari begira, EatAmigok Estatu osoan duen presentzia sendotzea eta bere nazioartekotzea bizkortzea du helburu, Mexikon eta Latinoamerikako beste hainbat herrialdeetan arreta jarrita. 

SPRI Taldeak enpresei laguntzen die 2024ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia laguntza-programaren bidez. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko konpainietan AAren erabileran oinarritutako proiektuak babesten ditu, frogapen-efektua dutenak eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen dutenak, enpresei lehiakortasuna handitzeko tresnak emateko helburuarekin.    

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Gamarrak  moldekatze  automatikoko  linea  berria  ezarri  du
14/05/2026 Nazioartekotzea

Gamarrak moldekatze automatikoko linea berria ezarri du

Gasteizko enpresa historikoak, 156 urteko historia duenak, altzairurtuzko pieza mihiztatuak fabrikatzen ditu

Innkia,  adimen  artifizialeko  soluzio  berritzaileak  eskaintzen  dituen  startupa
14/05/2026 Ekintzailetza

Innkia, adimen artifizialeko soluzio berritzaileak eskaintzen dituen startupa

Bind programan parte hartu Arrasateko enpresa horrek eta bere aurrekontuaren % 75 inguru I+G arlora bideratzen du

Carlos  Infante  (Cegasa  Energía):  “Energia  biltegiratzeak  sarea  indartzeko  eta  sistema  elektrikoari  egonkortasuna  emateko  aukera  ematen  du”

Carlos Infante (Cegasa Energía): “Energia biltegiratzeak sarea indartzeko eta sistema elektrikoari egonkortasuna emateko aukera ematen du”

Euskal konpainia aurrera doa LFP litiozko bateriadun BESS soluzioen eredu baterantz, eta bere presentzia handitu du proiektu handietan eta merkatu berrietan, hala nola itsasontzigintzan.

Alfe  Cutting  Europan  erreferentea  da  ebaketa  industrialeko  erreminten  fabrikazioan,  eta  300.000  produktu  baino  gehiagoko  eskaintza  du
13/05/2026 Nazioartekotzea

Alfe Cutting Europan erreferentea da ebaketa industrialeko erreminten fabrikazioan, eta 300.000 produktu baino gehiagoko eskaintza du

Enpresa bizkaitarra Italiako Comesa enpresak erosi berri du, eta Europan, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan dihardu, batez ere.

Ayesa  Digital  zibersegurtasun  poskuantikoa  industrian  txertatzeko  proiektu  baten  buru  da
12/05/2026 I+G+B

Ayesa Digital zibersegurtasun poskuantikoa industrian txertatzeko proiektu baten buru da

Enpresa Espainiako eta Latinoamerikako zerbitzu digitalen hornitzaile nagusietako bat da, eta Hazitek programak finantzatutako BAQURA proiektuan parte hartzen du.

CIMICOk  hondakin-uren  tratamendurako  teknologia  berritzaileak  eskaintzen  ditu

CIMICOk hondakin-uren tratamendurako teknologia berritzaileak eskaintzen ditu

Donostiako enpresak ingeniaritza, biologia eta digitalizazioa batzen ditu bere aplikazioetan

Sentinel  Eventsek  aisialdiko  segurtasuna  ulertzeko  modu  berri  bat  diseinatu  du
11/05/2026 Ekintzailetza

Sentinel Eventsek aisialdiko segurtasuna ulertzeko modu berri bat diseinatu du

Sentinel eskumuturrekoak larrialdietan prebentzioa, kontrola eta erantzuna uztartzen ditu.

EXFAN  proiektuak  hegazkintzako  propultsioaren  eraginkortasuna  hobetzen  du
08/05/2026 I+G+B

EXFAN proiektuak hegazkintzako propultsioaren eraginkortasuna hobetzen du

Egile gipuzkoar konpainia EXFANeko kide da, erregai-piletan soberan dagoen beroa propultsiorako energia erabilgarri bihurtzeko ekimena.

Ormola,  kanpoko  argiteriarako  injekzio-moldeen  fabrikatzaile  europar  handiena
07/05/2026 I+G+B

Ormola, kanpoko argiteriarako injekzio-moldeen fabrikatzaile europar handiena

Azpeitiko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta urtean negozioa % 15 handitzea aurreikusten du

Vyne  HR,  adimen  artifizialarekin  talentu-hautaketa  prozesuen  etorkizuna
07/05/2026 Ekintzailetza

Vyne HR, adimen artifizialarekin talentu-hautaketa prozesuen etorkizuna

Arabako startup-ak 4YFN 2026 nazioarteko azokan parte hartu du SPRI Taldearen eskutik, bere talentua kudeatzeko plataforma adimendunarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.