Astindu koop
Albisteak 21 otsaila, 2024

Astindu Koop, erraldoi teknologikoen alternatiba soziala

Kooperatibak berrikuntza digitalaren aldeko apustua irmoa egiten du balio ekonomiko eta soziala modu iraunkorrean sortzeko
-

Astindu Koop ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko apustu bezala definitzen da, berrikuntza digitala balio ekonomiko eta soziala modu iraunkorrean sortzeko tresna gisa erabiltzen duena. Ildo horretan, kooperatibak sozietate kooperatiboen negozio prozesuak automatizatzen dituen plataforma digital bat garatu du.

Tresna digital honen bidez, hazkunderako, enplegu kualifikaturako eta gizarte-ongizaterako aukera berriak ireki nahi ditugu sektore ekonomiko berri honentzat”.

Proiektu ekintzaile honen bultzatzaileak Dorleta Urrutia eta Antton Sagasta dira. Urrutia gaitasunen kudeaketarekin, enpresa-ikaskuntzarekin, kudeaketarekin eta talentua eskuratzearekin lotutako nazioarteko proiektu eta zerbitzuen kudeatzailea da. Antton Sagasta, aldiz, makina erreminta eta automobilgintza, aholkularitza – eta lege-zerbitzuen, retail, unibertsitate eta prestakuntza-zentroen arloko hainbat enpresa-taldetan lan esperientzia handia du. Ekintzaile hauekin batera Mikel Alonso dago, Ingurumen Zientzietan, Informatika Sistemen Administrazioan eta Euskal Filologian eta Hizkuntzalaritzan trebatutako profesionala.

Enpresa honen helburuen artean, merkatuko aplikazio komunen antzeko negozio-ereduak erabiltzen dituzten plataforma-kooperatibak sortzeari bultzada ematea dago, baina, aldi berean, horietan “jabetza partekatuko eta demokratikoko egitura” sustatzea ere bilatzen du. “Plataforma digital honen bidez, baldintza duinak dituzten lanak, erabakitzeko egitura horizontalak eta harreman sareak sortu nahi ditugu“, adierazten dute startupetik.

Horrekin batera, elkarlaneko ekonomiari eta enpresa-eredu honekin lotutako plataforma digitalei erantzun soziala eman nahi diote. “Digitalizazioa gizarte kontzeptuaren aldaketa bat bultzaten ari da; prekarietatea areagotu eta egoera ahulean dauden pertsonen gizarte eta lan-klase berri bat sortzearekin mehatxatzen duena“, ohartarazten dute Astinduko arduradunek. Hori dela eta, startupeko promotoreak ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko apustua egiten dute.

Astindu 2021ean bere plataforma digital berritzaileagatik Bilbao Ekintzailetza Digitala lehiaketako hirugarren sariaren aintzespena jaso zuen. Sariaren dotazio batera, startupak aholkularitza eta prestakuntza izan zuen esparru teknologiko eta digitalean.

info+: astindukoop.eus

Lotutako albisteak

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Eusko  Jaurlaritzak  startup  berritzaileak  EAEko  zazpi  sozietate  publikorekin  konektatu  ditu,  BIND  GovTech  ekimenean
15/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.