Placas solares
Berrikuntza I+G+B
Albisteak 29 ekaina, 2020

Tecnalia: “Trantsizio energetikorako bidea berrikuntzan eta teknologian oinarritu behar da”

Datu bakar batekin, hurrengo urteetan aurre egin beharko zaion trantsizio energetikorako erronka handia ulertzen da: gaur egun, energia-iturri guztietatik, % 80 erregai fosila da. Ehuneko hori nabarmen murriztu beharko da 2050ean neutraltasun klimatikoaren helburua lortzeko. "Deskarbonizazio sakona dakar egoera honek, % 100 berriztagarria den energiarena", laburbildu du Fernando Espiga Tecnaliako trantsizio-arduradunak, BRTA aliantzako zentro teknologiko honek antolatutako saio birtual batean.  
-

Datu bakar batekin, hurrengo urteetan aurre egin beharko zaion trantsizio energetikorako erronka handia ulertzen da: gaur egunenergia-iturri guztietatik, % 80 erregai fosila da. Ehuneko hori nabarmen murriztu beharko da 2050ean neutraltasun klimatikoaren helburua lortzeko. “Deskarbonizazio sakona dakar egoera honek, % 100 berriztagarria den energiarena”, laburbildu du Fernando Espiga Tecnaliako trantsizio-arduradunak, BRTA aliantzako zentro teknologiko honek antolatutako saio birtual batean.  

“Testuinguru honetan, bidea berrikuntzan eta teknologian oinarritu behar da“, Espigaren arabera. Gainera, Espigak uste duenez, trantsizioa prozesu “konplexua” da, “muturreko aldaketa estrukturala delako”. Era askotariko soluzioen esperimentaziotik abiatzen ari gara erronka, teknologiak hibridatuz eta trantsizio-eredu desberdinekin lan eginez, eskualdeen eta hirien arabera. “Prozesu hau tokian tokiko eta industriako garapen planekin lerrokatzen saiatu behar gara“, gaineratu du. 

Enpresentzat erronka batzuk daude, baina baita aukera berriak ere, hala nola “datuetan oinarritutako negozio-eredu berriak, kontsumitzaileak prozesuan eginkizun aktiboagoa izan dezan”, adierazi du Tecnaliako arduradunak. Beste batzuk zerrendatu ditu, material berrien garapena adibidez. Energia berriztagarriek, energia-sorkuntzaren ondorioz deszentralizazioa ekarriko dute, biltegiratze-sistema berriekin, hala nola eraikinetan bertan instalatutako energia fotovoltaikoarekin. Horrek guztiak behar berriak dakartza, eta digitalizaziotik erantzun behar izango zaie behar berri horiei; izan ere, “azken erabiltzailearen eginkizun aktiboagoa erraztuko du, kontsumitzeaz gain, energia sortuko baitu, biltegiratze-zerbitzuak emango ditu, eta abar”, adierazi du Espigak. Eginkizun aktibo horrekin batera, beharrezkoak diren segurtasun eta zibersegurtasun elementuak dituzten gailuen premia handiagoak ere egongo dira. 

Tecnaliako arduradunak joera desberdinak aditzera ematen ditu: energia berriztagarrien garapen teknologikoa“gero eta lehiakorragoak, eta ekoizpen-kostu txikiagoa bilatuz, alde batetik,  eta bestetik energiaren elektrifikazioaeredu zuzenekin, fotovoltaikoa eta eolikoa kasu, baina baita elektrifikazio ez-zuzenarekin ere, hala nola hidrogeno berdea eta erregai sintetikoak, tenperatura handiko prozesuen industriarako edo garraio astunarako alternativa bat da. 

Espigak balio handiko hidrogenoa landu beharreko oinarrizko hiru elementuetako bat bezala hartzen du. Beste biak energia berriztagarriak lehiakorragoak izatea -4.0 industriako elementuekin, hala nola, sentsore aurreratuarekin, datuen analitikarekin edo mantentze prediktiboarekin– eta elektrifikazio adimentsua bultzatzea -sorkuntzan, biltegiratzean eta kontsumoan diraAzken hau biltegiratze termikoa duten eraikinak elektrifikatuz, ibilgailu elektrikoa hedatuz, industriaren elektrifikazio efizientearekin, jardueraren hondar-beroen aprobetxamenduak barne hartuz, eta abarrekin lortuko daOinarrizko hiru elementuak lotuta daude, berriz ere. “Zenbat eta hidrogeno berde gehiago behar, energia berriztagarri gehiago beharko ditugu hura sortzeko, eta zenbat eta energia berriztagarri gehiagoren beharra izan, orduan eta sare adimendun eta eraginkorragoa beharko dugu”.  

Covid-19aren ondorengo trantsizio energetikoa 

Trantsizio energetikoaren inguruko elkarrizketan, bai Espigak, bai Elías Unzueta Petronor Innovación-ko kudeatzailea, baita Francisco LaverónIberdrolako Energia Politikako arduraduna, bat datoz ideia batekinkoronabirus berriaren pandemiaren aurreko asteetan, trantsizio energetikoa erritmo berri bat hartzen ari zen, Europako Batzordeak Europako Itun Berdea onartu izanaren esker, adibidez. Pandemiak eta haren ondorioek bilakaera hori geldiaraziko dute? 

Konfinamenduak “kanpoko faktoreen aurrean dugun ahultasunen berri eman digu, eta, beraz, trantsizio energetikoa egitea premiazkoagoa dela erakutsi digu“, azpimarratu du Iberdrolako LaveronekUnzuetak gehitu du beste ideia bat: “Karbonoa baztertzeko beharra premia larria da […], uste dut Covid-19 gaixotasunarekin Bilbon eta Bizkaian 1983ko uholdeekin gertatu zen bezalako zerbait gertatuko dela: hiriko merkataritza-sarearen zati handi bat suntsitu zuen egoera izan zen hura, baina hiri-eredua eraldatzeko eta gaur egunera bideratzeko aukera bihurtu zen”. 

Adibide gisa, Covid-19 gaixotasunaren aurrean dauden gabeziak konpontzeko irtenbideak azpimarratu ditu Espigak; esate baterako, ekoizpen-kateak birkokatu dira, energia-kontsumoa murriztuz eta “zirkulartasunaren aukerak aprobetxatuz“. 

Nolanahi ere, Euskadi eta Espainia egoera onean daude, baliabide berriztagarriekin, industriaren prestakuntza onarekin eta trantsiziorako logistikarekin, aditu hauen aburuz. Bai Unzuetak, bai Laveronek azpimarratzen dute energia banatzeko azpiegitura onak ditugula, baina indartu egin behar direla Europarekiko lotura hobearekin, energia berriztagarriak trukatzeko sareak bultzatzeko. Laveronek azpimarratu duenez, “aukera paregabea dugu aurretik eta aprobetxatu egin behar dugu, lehenbailehen”. 

Nork ordaintzen du trantsizio energetikoa? 

Enpresa sektore askok eta kontsumitzaile askok egiten duten betiko galdera da ia nork egingo dien aurre aldaketa hauen kostuei. “Duela urte batzuk energia berriztagarriak garestiak ziren, baina aldaketa bat gertatzen ari da eta orain mix energetikoko merkeenak dira”, adierazi du Laveronek“Ibilgailu elektrikoa garestiagoa da gaur egun, baina 2025a baino lehen, erregai fosilekin mugitzea baino merkeagoa izango da”.  

Deskarbonizazioa ez da ingurumen kontuagatik bakarrik egiten, gizarte onurengatik eta onura ekonomikoengatik ere egiten da, industrializazioa eta lanpostuak sortuko ditu; bai, ordea, kaltetutako jendea egongo da, baina trantsizio honen onura guztiak bideratu behar dira horretara, inor, ez kontsumitzailerik, ez eskualderik, atzean geratzea bermatzera“. Iberdrolako eta Petronorreko adituek uste dute “gizartearentzako onura oso positiboa” izango dela. Unzuetaren ustez, energia berriztagarrien sektore indartsua traktorea izango da beste sektore batzuk deskarbonizatzeko orduan, eta gogorarazi du garraio astunak, hala nola itsas garraioak eta hegazkingintzak, eta tenperatura handiko industria intentsiboak erronka handiak dituztela aurretik. 

“Inbertsio funtsak inbertsio berdeen alde joaten hasi dira”, adierazi du Espigak Tecnaliatik. Laveronek azpimarratu du Iberdrolaren inbertsio guztiak garbiak direla eta aurten 10.000 milioi euro baino gehiago inbertituko dituztela ekonomia iraunkorra bultzatzeko. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

2026–2027  aldirako  Europako  finantzaketa  AA,  zibersegurtasuna  eta  teknologia  digitalen  arloan:  deialdien  gakoak  eta  euskal  industriarentzako  aukerak
18/03/2026 I+G+B

2026–2027 aldirako Europako finantzaketa AA, zibersegurtasuna eta teknologia digitalen arloan: deialdien gakoak eta euskal industriarentzako aukerak

Europak bere politika teknologikoa berriz definitzen du: subiranotasun digitala eta funtsezko teknologien hedapen industriala. Testuinguru horrek aukerak irekitzen dizkio euskal industriari adimen artifizialean, zibersegurtasunean, mikroelektronikan edo konputazio aurreratuan, eta, aldi berean, Europako deialdietan parte hartzeko eskakizun berriak ere ezartzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Euskal  osasun-berrikuntzarako  Europako  finantzaketa-aukera  berriak
13/03/2026 I+G+B

Euskal osasun-berrikuntzarako Europako finantzaketa-aukera berriak

Europak azkartu nahi du ikerketa zientifikotik aplikazio klinikoetara eta osasun-sistemetarako irtenbideetara igarotzeko prozesua, eta, horrenbestez, Europako finantzaketa jasotzen duten proiektuen tipologia eta enpresek zein zentro teknologikoek erakutsi behar dituzten gaitasunak birdefinitzen ari da.

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.