Ismael Igartua, Galbaianeko zuzendaria.
Berrikuntza
Elkarrizketak 11 otsaila, 2026

Ismael Igartua (Galbaian): “Patenteak erabili behar ditugu gure balio-proposamena babesteko”

La compañía de origen guipuzcoano acompaña a empresas industriales, centros tecnológicos y universidades en la gestión estratégica de la propiedad industrial e intelectual para proteger la innovación y reducir riesgos.
-

Gaur egun, berrikuntza teknologikoaren emaitzak babestea ezinbesteko baldintza da lehiatzeko. Helburu horrekin ari da lanean Galbaian Intellectual Property, jabetza industrialean eta intelektualean espezializatutako enpresa, zerbitzu integrala eskaintzen diena enpresa industrialei, zentro teknologikoei eta unibertsitateei.

Ismael Igartua zuzendariak azaldu duenez, “patenteen eta marken erregistratzaile hutsak baino gehiago gara”. Patenteei, erabilgarritasun-ereduei, diseinu industrialei, markei, enpresa-sekretuei eta egile-eskubideei buruzko aholkularitza ematen du Galbainek, lehia-abantaila sortzera bideratutako ikuspegi estrategiko batekin. “Erakundeei lagundu nahi diegu hirugarrenen eskubideak urratzeko arriskuak minimizatzen eta haien balio-proposamena babesten”, azpimarratu du.

Testuinguru honetan, patenteek funtsezko zeregina dute enpresa-berrikuntzaren estrategiaren barruan. “Funtsezkoa da berrikuntza teknologikoaren emaitzak babesteko gai izatea, hirugarrenen patenteak urratu gabe berrikuntzak eginez eta garapen horien inguruan esklusibotasun-eremuak lortuz”, adierazi du Igartuak.

Berritzen hasi diren enpresa txiki eta ertain industrialei begira, jabetza industriala hasieratik integratzearen garrantzia azpimarratu du Galbaianeko zuzendariak: “Funtsezkoa da taldearen barruan jabetza industrialaren kudeaketaren ardura esleitzea, eta estrategia bat zehaztea zuzendaritzatik bertatik”.

Horrez gain, patenteak proiektuaren funtsezko hiru unetan kontuan hartzea gomendatzen du: hasieran, patenteak bilatuz teknikaren egoera ezagutzeko; garapenean zehar, eragiketa-askatasunaren analisi batekin; eta merkaturatu aurretik, babestea merezi duten alderdi teknikoak ebaluatuz. “Zorrotz jokatu behar dugu gure garapenen konfidentzialtasunarekin, dagokion patente-eskaera aurkeztu arte; izan ere, munduko nobedadea da patentagarritasun-baldintzetako lehena”, amaitu du.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.

Lotutako albisteak

Panelfisak,  automobilgintzarako  finkatze-elementuetan  enpresa  adituak,  negozioa  Europan  eta  Ipar  Amerikan  bultzatu  du

Panelfisak, automobilgintzarako finkatze-elementuetan enpresa adituak, negozioa Europan eta Ipar Amerikan bultzatu du

Tolosako kooperatibak SPRI Taldearen laguntza jaso du Renove Smart Industry programatik, eta dagoeneko % 80 esportatzen du  

Frioportek  biltegiratze  logistikorako  gaitasuna  bikoiztu  du  tenperatura  kontrolatuan
13/04/2026 Berrikuntza

Frioportek biltegiratze logistikorako gaitasuna bikoiztu du tenperatura kontrolatuan

Bizkaiko enpresak biltegiratze-esparru berri bat inauguratu du Bermeon, -20 ºC-an, 4.000 izozte-gune berrirekin, eta bere kate logistikoa digitalizatzea jarri du helburutzat.

Mecanizados  Iriartek  bazkide  industrial  espezializatu  gisa  duen  eredua  indartu  du

Mecanizados Iriartek bazkide industrial espezializatu gisa duen eredua indartu du

Arabako enpresak mekanizazio unitarioa eta mantentze-lan industriala konbinatzen ditu hainbat sektoretarako, eta belaunaldi-aldaketari aurre egiten dio, zuzendaritzan aldaketa bat egin ondoren.

Loyola  Norte:  “Erronka  nagusia  hazkundea  kalitate-estandarrak  mantenduz  kudeatzea  da”

Loyola Norte: “Erronka nagusia hazkundea kalitate-estandarrak mantenduz kudeatzea da”

Muntaia eta instalazio elektrikoetan eta mantentze industrialean espezializatutako enpresa gisa hasi zenetik, Loyola Nortek industriarako eta Administraziorako eskaintza askoz ere integralagoa du orain. Gainera, duela gutxi beste konpainia batzuk integratu ditu, eta digitalizazioa bere lehentasunen artean mantentzen du.

Teknologia  eta  osasuna:  Samira  DTx-ek  ebidentzia  klinikoan  oinarritutako  terapia  digitalak  garatzen  ditu
08/04/2026 Ekintzailetza

Teknologia eta osasuna: Samira DTx-ek ebidentzia klinikoan oinarritutako terapia digitalak garatzen ditu

BIC Bizkaian egoitza duen startup honek adimen artifizialean, bideojoko terapeutikoetan eta errealitate birtualean oinarritutako soluzioetan lan egiten du gaixotasun kronikoen kudeaketa hobetzeko.

AMA  Impossible  Pétillant  Naturel-ek  alkoholik  gabeko  edariak  birdefinitzen  ditu
07/04/2026 Nazioartekotzea

AMA Impossible Pétillant Naturel-ek alkoholik gabeko edariak birdefinitzen ditu

Salmenten %85 atzerrian duela, Donostiako enpresak hartzidura naturalaren bidezko te-apardunak garatzen ditu premium sektorera zuzenduta.

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.