Berrikuntza I+G+B
Albisteak 23 uztaila, 2020

Bost enpresak Europako Agentzia Espazialaren kohete aeroespazial berrien motorrak babesteko erabiltzen diren kanpaiak eraikitzeko makinak sortu ditu

Euskal enpresa hau makina-erreminta astun eta ultra-astunetan espezializatuta dago eta bere bezeroen % 90a nazioartean daude
-

Bost Machine Toolsek Europako kohete berrien garapen programan parte hartu du, euskal enpresa honek sortutako makinen bidez, hain zuzen ere. Ariane 6 Europako Espazio Agentziaren (ESA, ingeleseko siglengatik ezagututa) motorrak babestuko dituzten karbono-zuntzezko kanpaiak eraikitzeko erabiliko dira makina horiek. 

Kohete belaunaldi berri honen lehen espazio-jaurtiketa 2021aren amaierarako aurreikusita dago, eta, hori lortzeko, Bost enpresak makineria  berria sortu du, sektore aeroespazialak eskatzen dituen ezaugarri zorrotzak betetzen dituena. Aurrerapenak Fusée proiektuaren parte dira, Eusko Jaurlaritzako Hazitek programaren barruan  eta Europako FEDER diru-laguntzekin elkarlanean. 

Proiektuak konpositeen eta karbono-zuntzarekin sortutako egiturazko piezak mekanizatzea lortuko duten teknologien aurrerapenean zentratu da. Tornu bertikalaren kontzeptuan oinarritutako bi mekanizazio-zentro dira, eta hainbat funtzio dituzte. Makinek suziri aeroespazialaren motorrak babestuko dituzten kanpaiak sortzen dituzte: “Tolerantzia handiko piezak dira, eta Bost makinaren birtuterik garrantzitsuena pieza hauek “set-up” batean bukatzeko kapazitatea da “, azaldu dute proiektuaren arduradunek. Emaitza horiek lortzeko,  “proiektu honetan oinarri oso garrantzitsua Bost eta bezeroaren artean egindako taldekako lana izan da”.   

Berrikuntza profesionalak karbono-zuntzezko hautsetik babesteko 

Proiektu honen emaitza “zehaztasun eta dinamika paregabeak dituen”  makineria sortzea izan da. Baina, gainera, karbono-zuntza mekanizatzean sortzen den hautsa xurgatzeko berrikuntzak egin dira. Hauts hori oso arriskutsua da langileentzat, eta makinetan ere kaltegarria izan ahal da. Kasu honetan, xurgatzea bi metodo desberdinen bidez egiten da: xurgatze lokala, makinaren ondoan, eta orokorra, xurgatze-puntuak lan-bolumen osoan dituena. “Esfortzu handiak egin dira langileen osasuna babesteko helburu oso garrantzitsuan. Eta, beste aldetik, makina bera karbono hautsetik babesteko presurizazio injenieritza handia garatu da, puntu zehatzetan makinak inongo arazorik ez izateko”, aditzera eman dute Bosteko arduradunek.   

Gipuzkoako enpresa honek makina-erreminta astunak eta ultra-erreminta astunak diseinatu, fabrikatu eta instalatzen ditu  bere Asteasuko egoitzan. Bere I+Gko taldea, Bostek Innovation, ingeniaritza taldearekin batera, sektore aeroespazialerako bost ardatzeko karbono-zuntzezko piezen mekanizazioaren garapen teknologikoa bultzatu du. Bost enpresako bi taldeak proiektu honetan murgildu dira, eta ingeniaritza mekanikoko, elektronikoko eta elektrikoko profesionalak eta aplikazio-ingeniariak lan egin dute. “Esperientzia oso positiboa izan da eta emaitza bikainak lortu ditugu”, nabarmendu dute. 

Bostek ehun profesional inguru ditu bere instalazioetan – 35 pertsona ingeniaritza arloan, garapena bultzatuz – eta tolerantzia handia eskatzen duten esparruetarako aplikazioak sortzen dituzte, besteak beste, aeroespazialerako, aeronautikarako, sektore eolikorako eta oil&gaserako. 

Nazioartean presentzia handia duen enpresa 

Bosten bezeroen % 90 inguru atzerrian daude, eta Alemania, Txina, AEB eta Frantzia bezalako herrialdeek horietako asko biltzen dituzte, baina enpresatik Euskadin ere bezero garrantzitsuak dituela nabarmentzen dute. 45 urteko jardueran, doitasun handiko tornu bertikaleko makinen arloan, mundu mailan buru diren enpresetako bat izatea lortu du. Bosten arabera, bere konpetentzia Alemanian eta Italian dago. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Ingurune zientifikotik merkatura igarotzean deep tech teknologiak laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraikortasuna emanez.

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

“Euskadi  erreferentzia  da  Europan  biozientzietan  eta  terapia  aurreratuen  fabrikazioan”
14/01/2026 I+G+B

“Euskadi erreferentzia da Europan biozientzietan eta terapia aurreratuen fabrikazioan”

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak "Eusko Jaurlaritzarentzat bereziki garrantzitsua da terapia aurreratuen eremuan maila globalean punta-puntakoak diren konpainiek Euskadin garatutako industrietan inbertitzearen aldeko apustua egitea" adierazi du

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
09/01/2026 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Azpitek laguntza programaren edizio berri bat abiarazi du, ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua eskuratzen, instalatzen, berritzen eta eguneratzen laguntzeko, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planaren Proiektu Eraldatzaileekin bat egiten lagunduko duen ezagutza sortzen laguntzeko.

Elkartek,  Euskadi  2030  Industria  Planaren  funtsezko  teknologien  eta  proiektu  eraldatzaileen  ikerketa  kolaboratiboa
09/01/2026 I+G+B

Elkartek, Euskadi 2030 Industria Planaren funtsezko teknologien eta proiektu eraldatzaileen ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek Programa ireki du. Horren bidez, 47 milioi euro bideratuko ditu ZTBESko eragileen ikerketa kolaboratiborako laguntzetara, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planeko Proiektu Eraldatzaileekin lerrokatzen laguntzeko. Eskaerak martxoaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.