Berrikuntza
Albisteak 24 Marzo, 2020

Bio-LED belaunaldi berri bat garatzeko asmoarekin nazioarteko proiektu batean hasi da elkarlanean CIC biomaGUNEk

Argi-igorleen diodoak (LED) haien  energia-eraginkortasunagatik eta haien kostu baxuengatik arrakasta izan dute. Ordea, CIC biomaGUNEk parte hartzen duen nazioarteko proiektuan,  itsas animalien proteinetan oinarritutako LEDen belaunaldi berri bat ikertzen ari dira.
-

Naturak argia sortzen du. Aequoreavictoria marmoken kasuan, proteina fluoreszente batek (GFP)ematen die argia, eta argi hori haien artean komunikatzeko erabiltzen dute. Gizakiek teknologiarekin ordezkatzen dugu argi-ahalmen hori eta horregatik gaur egun LED argi-kontsumoaren merkatua handitzen ari da. Hainbat ikerketen arabera, % 18ko hazkundea egongo da. 

Argi-igorleen diodoak (LED) haien  energia-eraginkortasunagatik eta haien kostu baxuengatik arrakasta izan dute. Ordea, CIC biomaGUNEk parte hartzen duen nazioarteko proiektuan,  itsas animalien proteinetan oinarritutako LEDen belaunaldi berri bat ikertzen ari dira. Proiektua “biologia sintetikoa argiztapen artifizialaren aurrerapenen zerbitzura jartzen aitzindarietako bat dela goraipatzen dute nazioarteko proiektuaren arduradunekProiektuaren helburua biologia molekularrari esker laborategietan argia sortzen duten proteinak erreplikatzea da, bio-LEDak sortzeko asmoarekin. 

Marmoken eta beste itsas animalia batzuen proteina fluoreszentearen aurkikuntzaren ondorioz (aurkitzaileak 2008an Kimikako Nobelarekin sarituak izan ziren), ikerketarako bidea zabaldu da. Izan ere, gaur egungo LEDen  argi urdina zuria izatera pasa dadin, ‘lur arraroak’ deitutako materialekin sortutako  iragazki batzuk behar dira‘Lur arraro’ horiek munduko herrialde gutxi batzuetako meategietatik ateratako osagai kimikoen multzoa dira, eta erreserbak mugatuak dira. 

CIC biomaGUNE barne duen ArtiBLED proiektu europarraren bultzatzaileek ohartarazi dutenez, erreserba horiek 10 edo 15 urte barru amaitu daitezke, LED argien eskaria handitu delako. Honen ondorioz, alternatiben bila dabiltza. Alternatiba horiek, gainera, birziklagarriak dira -gaur egungo iragazkiak ez bezala-, eraginkorragoak dira eta ez dituzte LEDek sortzen dituzten arazo jakin batzuk. 

 ArtiBLED (Artificial Fluorescent Proteins for Biological LED)  proiektua martxan da “iragazki horiek naturak itsasoaren azpian erabiltzen dituenengatik ordezkatzeko“, eta hurrengo premisan oinarritzen dira: itsasoko lau animaliatik hiruk potentzia handiko argia ekoizten dute proteinen bidez. Dagoeneko proteina naturalak plastikoetan egonkortzea lortu da eta horrela, euren luminiszentzia mantentzen dabio-LED teknologiaren bidez. Teknologia honek materiala egonkortzea lortzen du,  polimero eta gehigarri berriekin. 

Ilustración LED CIC Biomagune

Ilustración LED. FOTO | M Eugenio Vazquez ChemBioUSC

Gaur egungo erronka laborategi batean proteina fluoreszente artifizialak sortzea da, biologia molekularrari esker. ‘Escherichia coli‘ bezalako bakterien bidez proteinak laborategian sor daitezke. Laborategietan sortutako proteina egonkorragoekin, teknologia hori aplikazio industrialetara eramatea eta gure eguneroko argiztapenean erabili ahal izatea dute helburu. 

Ikerbasque-ko ikertzailea den Aitziber L. Cortajarenaren CIC biomaGUNEko laborategiak proiektuan parte hartzen du. Ikerketa kolaboratiboko zentru hau  ﷟HYPERLINK “https://www.spri.eus/es/tecnologia/”Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen sareko kidea eta Basque Research and Technology Alliance-ko (BRTA) kidea da-   proteinen ingeniaritzarekin lotutako zatian lanean ari dageroago proteina ingeniaritzaren inguruko aurrera pausuak iragazki berrietan aplikatzeko.  

CIC biomaGUNE parte den proiektu hau lau urteko iraupena du eta biokonputazio, teoria, ingeniaritza biokimiko, kimika, biologia sintetiko eta optoelektronikako hiru herrialdeetako  (Espainia, Italia eta Austria) profesionalek osatzen dute. 

“Etorkizuneko bio-LEDak sortuko dituen teknologia berri bat garatzeko lan egiten dugu”, azaldu du CortajarenakEnergia modu hau jasangarriagoa izango da, bere osagaiak birziklatu ahal izango dira eta lurreko material mugatuen mendekotasuna saihestu ahal egingo da. Honelako ikerketa-ildoak irekitzearen garrantzia defendatzen du Cortajarenak: “ekonomia biojasangarri berria garatzeko elementuak izan ahal dira. Material biobateragarriek benetako ekonomia zirkularra lortzea ahalbidetuko digute,  teknologia berrien bidez“. 

Lotutako albisteak

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

Bilbo  aukeratu  dute  Industria  Kongresu  Nazionalaren  egoitza  izateko  otsailaren  4an  eta  5ean,  eta  Parke  Teknologikoko  bost  enpresa  bisitatuko  ditu
05/01/2026 Berrikuntza

Bilbo aukeratu dute Industria Kongresu Nazionalaren egoitza izateko otsailaren 4an eta 5ean, eta Parke Teknologikoko bost enpresa bisitatuko ditu

Mikel Jauregi sailburuak inaugurazioan parte hartuko du, eta Bizkaiko campusean BIC Bizkaia, Biolan, Cocoon, ITP eta Syngoi erakutsiko dira adibide gisa.

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.