Albisteak 29 urtarrila, 2025

Mikel Jauregi sailburuak ACICAE —Euskadiko Automobilgintzako Klusterra— bisitatu du

ACICAE Europako automobilgintzako lehen klusterra da, eta eredu aitzindaria da. 1993an eratu zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, sektorearen ikuspegi estrategikoa hobetzeko helburuarekin. 300 enpresa ordezkatzen ditu, 25 mila milioi euroko fakturazioarekin
-

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik ACICAE – Euskadiko Automobilgintzako Klusterra bisitatu du Zornotzako Boroa Enpresa Parkean, bertan egiten diren jarduerak bertatik bertara ezagutzeko. EAEko ekonomiarentzat hain garrantzitsua den automobilgintzaren sektorea dinamizatzea du helburu erakunde horrek, enpresen arteko lankidetza bultzatuz etorkizuneko erronkei aurre egiteko, hala nola deskarbonizazioa, mugikortasun elektrikoa, ibilgailu adimenduna eta konektatua, eta fabrikazio modu berriak, besteak beste.

ACICAEren izenean, bertako presidente Leire Martinez eta bertako zuzendari nagusi Ines Anitua izan dira sailburuarekin. Jauregi sailburuaren aldamenean, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Jaione Ganzarain egon da.

Elkarrekin bisitatu dute AIC – Automotive Intelligence Center, 60.000 metro karratuko berrikuntza-zentro irekia, simulazioarekin, konektagarritasunarekin, elektrifikazioarekin eta fabrikazio aurreratuarekin lotutako jarduerak hartzen dituena, mugikortasunerako soluzio berrien esparruan.  Bertan, ACICAEren jarduera nagusiak ezagutu ahal izan dituzte, AICen lankidetza-proiektuen guneak eta konpetentzia-zentroak bisitatu ahal izan dituzte, eta CIE Automotive-ren instalazioak —AICn barruan dauden eta Automobilgintzako Klusterrarekin elkartuta dauden enpresetako bat— ikusi dituzte.

ACICAE Europako automobilgintzako lehen klusterra da, eta eredu aitzindaria. 1993an eratu zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, sektorearen ikuspegi estrategikoa hobetzeko, enpresei merkatu eta bezero berrietara heltzen laguntzeko, balio-kate osoan lankidetza sustatzeko, sektorearen eta konpainien I+G maila handitzeko, eta sektorearentzat balio erantsia duten tokiko, nazioko eta nazioarteko proiektuak erakartzeko.

ACICAE – Euskadiko Automobilgintzako Klusterrak 300 enpresa —atzerriko kapitaleko multinazionalak, tokiko multinazionalak, kooperatibak edo familia-enpresak— ordezkatzen ditu gaur egun; enpresa horiek 2023an kopuru historikoa fakturatu zuten, 25 mila milioi eurotik gora. Guztira, 740 produkzio-instalazio dituzte nazioartean, eta 140.000 langile baino gehiago; horietatik 38.480, Euskal Autonomia Erkidegoan. Ekarpen esanguratsua egiten dio I+G+b-ri; hala, enpresek % 3,5 inguru bideratu dute arlo horretara.

Mikel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, “automobilgintza euskal industrian sektore garrantzitsua da, eta ekarpen nabarmena egiten dio gure ekonomiari, enplegua eta ongizatea sortuz. Gaur egun nazioartean bizi den ziurgabetasunak eta deskarbonizazio-helburuek erronka garrantzitsuak eragiten dituzte sektorearentzat. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak ACICAEn ordezkatuta dauden enpresekin batera lanean jarraituko du, etorkizuneko erronka horiei berrikuntzaren, ikerketaren eta teknologiaren bidez erantzuteko. Europan mota honetako lehen klusterra sortzen aitzindariak izan ginen bezala, etorkizunaren nondik norakoa zehazteko orduan ere aitzindariak izan gaitezke”.

“Etorkizunari begira ekimen garrantzitsuak ditugu automobilgintzaren eraldaketa babesteko, lankidetza publiko-pribatuko eredu batean oinarrituta. Alde batetik, Fabrikazio Aurreratuko Zentroa, Mercedes-Benz enpresarekin, ibilgailu elektrifikatu eta autonomoen belaunaldi berriaren industrializazio digitalizatua bultzatzeko. Bestetik, BasqueCCAM – Mugikortasun Konektatuaren Euskal Zentroa, I+G eta berrikuntzako ekosistema bat sortzera bideratua, mugikortasun konektatu, kooperatibo eta autonomorako teknologiak eta soluzioak bultzatzeko. Euskadi Europako berrindustrializazioaren aitzindari izan daitekeela aldarrikatzen dugu; kasu honetan, Europako automobil-industriari etorkizun lehiakorra eskainiz. Horretarako, industria-sare indartsua eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako ekimen garrantzitsuak ditugu. Azken finean, industria gehiagoren, industria hobearen eta emisio gutxiagoren alde egiten dugu”, gaineratu du sailburuakro.

 

Lotutako albisteak

Euskadi  Europa  barneko  abiadura  handiko  trenen  belaunaldi  berriaren  garapenaren  buru  izango  da

Euskadi Europa barneko abiadura handiko trenen belaunaldi berriaren garapenaren buru izango da

Euskadi 2030 - Industria Planaren lidergo pribatuko zortzigarren proiektu eraldatzailea da, Europako hainbat herrialdetan trakzio modular eta jasangarriarekin lan egin dezakeen abiadura handiko tren berri bat garatzeko

Basque  Trade  &  Investmentek  Australiako  sare  elektrikoaren  eraldaketak  euskal  enpresentzat  eskaintzen  dituen  aukerak  ezagutarazi  ditu
05/10/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek Australiako sare elektrikoaren eraldaketak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ditu

Hogei euskal enpresa inguruk parte hartu dute Australiako elektrizitate-transmisioaren eta -banaketaren arloko aukerei buruzko webinarrean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
02/10/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Aste honetan, bost kontinenteetatik etorritako ordezkariak hartu dituzten nazioarteko foro eta topaketa batzuen epizentroa izan da Euskadi. Euskal klusterrek aukera berriak identifikatu ahal izan dituzte beren enpresen etorkizunerako.

Industria  ETEentzako  zibersegurtasuna:  nondik  hasi  zure  enpresa  babesteko
01/10/2026 Finantziazioa

Industria ETEentzako zibersegurtasuna: nondik hasi zure enpresa babesteko

Birusek, ransomwareak, baimenik gabeko sarbideek, informazio-galerek edo ustekabeko geldialdiek zuzenean eragin diezaiokete industria ETE baten jarduerari. Ciberseguridad Industrial 2026 programak lehen urratsak egiten lagun diezazuke ekipoak, sarbideak, segurtasun-kopiak eta sareak babesteko. Gainera, adituen aholkularitza izango duzu, nondik hasi eta zure enpresak zer neurri behar dituen jakiteko.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
30/09/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

Euskadi  aitzindaria  Europan  automozioaren  fabrikazio  malguaren  garapenean

Euskadi aitzindaria Europan automozioaren fabrikazio malguaren garapenean

Proiektu Eraldatzaile honek Europako automozioaren erronka nagusietako bati erantzuten dio: elektrifikaziorako trantsizioaren testuinguruan fabrikazio-eredu malguago eta moldagarriagoetarantz aurrera egitea, merkatuaren aldaketei eta nazioarteko lehiari erantzuteko gai izateko

Amaia  Susperregui  industriala,  2026  Joxe  Mari  Korta  sariduna
29/09/2026 Berrikuntza

Amaia Susperregui industriala, 2026 Joxe Mari Korta sariduna

Epaimahaiak, aho batez, Amaia Susperregui industrialari ematea erabaki du Joxe Mari Korta Saria, errotzearekiko duen konpromisoagatik, bikaintasunagatik, enpresa-sarearekiko hurbiltasunagatik, erakundeekiko konpromisoagatik eta Euskadiko garapen ekonomiko eta industrialari egindako etengabeko ekarpenagatik

Europako  sektore  bioteknologikoan  duen  potentzia  aurkeztu  du  Euskadik  BioSpain  Bioteknologiaren  Nazioarteko  Topaketan
29/09/2026 I+G+B

Europako sektore bioteknologikoan duen potentzia aurkeztu du Euskadik BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko Topaketan

Gaur inauguratu dute azoka Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko foru-diputatuak; Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
25/09/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal enpresentzako nazioarteko hitzorduak biderkatu egin dira data hauetan. Euskadiko Klusterrek enpresei laguntzen diete konexio eta harreman profesionalak ezartzen, beren produktu eta zerbitzu lehiakorrenak hedatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.