Albisteak 2024ko urriaren 18a

Euskal Makina-Erreminta negozio-aukerak aztertzen ari da Vietnamen

BasqueTrade-k enpresa-misio bat antolatu zuen joan den astean AFM Clusterrarekin elkarlanean Asiako merkatu estrategiko horretara, herrialdearen industria-hazkundea bertatik bertara ezagutzeko
-

Makina-erremintaren sektoreko euskal enpresen ordezkaritza batek enpresa-misio bat egin zuen joan den astean Vietnamera, herrialdearen hazkunde industriala bertatik bertara ezagutzeko eta negozio-aukera berriak aztertzeko. Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatu zuen ekimena, AFM Clusterrarekin elkarlanean, eta, bertan, Juaristi, Ekin, Danobat, Ibarmia, Ona, Fagor Automation eta Pasaban enpresek hartu zuten parte.

Bisita hau Vietnam Asiako manufaktura-aktore garrantzitsu gisa finkatzen den testuinguruan egin zen. Ekonomian adituek eta nazioarteko aholkulari handiek “Txina berria” izendatu dute herrialdea, industria hazkunde azkarra duelako eta nazioarteko inbertsioak erakartzeko gaitasuna duelako.

Txinako ekoizpen-kostuen igoerak, tentsio geopolitiko globalek eta “Txina +1” estrategiaren barruan ekoizpen-alternatiben bilaketak, besteak beste, Vietnam funtsezko helmiga bihurtu dute hornidura-katea dibertsifikatu nahi duten multinazionalentzat.

Gainera,  2020tik indarrean dagoen Europako Batasunaren eta Vietnamen arteko Merkataritza Askearen Akordioak, bi lurraldeen arteko merkataritza harremanak errazten ditu, eta aukera berriak irekitzen ditu Vietnamgo produktuak Europara esportatzeko nahiz Europako makinak inportatzeko.

Ildo honetan, Vietnamgo merkatuan kokatzeko aukera argia identifikatu da, batez ere teknologia aurreratua eta doitasun handiko ekipo industrialak eskatzen dituzten sektoreetan.

Hori dela eta, misioan zehar, euskal enpresen ordezkaritzak bisita industrialak egin zituen Vung Tau eskualdeko erreferentziazko konpainietara, hala nola metalezko egitura handien fabrikazioan espezializatutako CNI Vietnam, , pressure vessels eta Oil & Gas sektorerako biltegiratze-tangak-era. Bisita horiei esker, bertaratutako enpresek gertutik ikusi ahal izan zuten tokiko industriaren potentziala, eta etorkizuneko merkataritza-bazkideen kalitate- eta eskakizun-mailak.

Gainera, ordezkaritzak topaketa batean parte hartu zuen Ho Chi Minh-en, inguruan jada ezarrita dauden euskal enpresekin. Bertan,arrakasta kasuak aurkeztu dira eta lankidetzarako aukerak aztertu dira. Era berean, Investment and Trade Promotion Centre of Ho Chi Minh zentroaren eskutik, jardunaldi bat antolatu zen euskal industria sektorearen gaitasunak aurkezteko, eta euskal enpresek beren produktuak eta zerbitzuak erakutsi zizkieten tokiko balizko bezeroei.

Testuinguru horretan, Vietnam Asiako ekoizpen-zentro estrategiko gisa kokatuz, enpresa-misio horrek indartu egiten du euskal Makina Erremintak nazioartekotzean eta funtsezko merkatuetara hedatzean duen zeregina.

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/11/13 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

16 Kluster eta Klusterren Dinamizaziorako Erakunde (KDE): SPRI Taldeak 10 pertsonako lantalde baten bidez koordinatzen du Euskadiko Klusterren Dinamizaziorako Erakundeei laguntzeko programa, eta komunikazio irekia mantentzen du eurekin beren ekintza-planen jarraipena egiteko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/11/06 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Eukal Klusterrak DS Industry Foroan: Euskadik bere industriaren eraginkortasuna hobetu du eta industria elektrifikatzeko prozesuan aurrera egin du. Hurrengo urratsak sareak indartzea, berriztagarrien sorkuntza handitzea eta guztiz elektrifikatu ezin diren prozesuetako irtenbideak garatzea eskatzen du.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/30 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Espazioko ekonomiak eskaintzen dituen aukerak jarduera aeroespazial tradizionaletik askoz harago doaz. Adimen artifizialarekin, sentsoreekin, komunikazioekin, robotikarekin edo fabrikazio aurreratuarekin lotutako teknologiek aplikazio arlo berriak aurki ditzakete merkatu horretan. Era berean, espazioko garapenek produktu eta zerbitzu berriak sor ditzakete beste balio-kate batzuentzat.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/23 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Aste honetan, Lehendakariak misio komertzial bat zuzendu du Toulousera, euskal industriaren presentzia indartzeko Europako sektore aeroespazialean. Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea izan da, aeronautika fabrikatzaileei, klusterrei eta erreferentziako zentro teknologikoei bisitak eginez.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/16 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskadin, kluster-sare handi bat sortu dugu, enpresen lehiakortasuna handitzeko euren arteko lankidetzaren bitartez eta erakundeen eta unibertsitateen laguntza baliatuz, eta horrela lortu dugu euskal industria-sarea sendotzea.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/09 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Bost dira Euskadiko klusterrak enpresen hazkunderako tresna on bihurtzen dituzten arrazoi nagusiak: produktibitate handiagoa, berrikuntzarako estimulua, talentua eta bezeroak erakartzea, nazioartekotzeko erraztasuna eta ziurgabetasunaren aurreko erresilientzia...

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/10/02 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Aste honetan, bost kontinenteetatik etorritako ordezkariak hartu dituzten nazioarteko foro eta topaketa batzuen epizentroa izan da Euskadi. Euskal klusterrek aukera berriak identifikatu ahal izan dituzte beren enpresen etorkizunerako.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/09/25 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal enpresentzako nazioarteko hitzorduak biderkatu egin dira data hauetan. Euskadiko Klusterrek enpresei laguntzen diete konexio eta harreman profesionalak ezartzen, beren produktu eta zerbitzu lehiakorrenak hedatzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
2026/09/18 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskadiko klusterrak eta beren enpresak munduan zehar dabiltza aukera berrien bila, eta beren sektore ekonomikoekin lotutako prospekzio, misio komertzial, azoka, erakusketa eta ekitaldietan parte hartzen dute.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
2026/09/10 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.