HEGAN Cluster
Albisteak 12 ekaina, 2026

Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterrak enplegua eta fakturazioa handitu ditu azken ekitaldian ere

Sektore aeroespaziala, atal estrategikoa Europako etorkizun teknologiko, industrial eta subiranorako.
-

HEGAN Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkarteak urteko Batzar Nagusia egin du gaur. Miñaoko Parke Teknologikoaren eraikin nagusian egin da ekitaldia, eta Hipólito SUÁREZ HEGANeko lehendakari eta AERNNOVAko idazkari nagusiak gidatu du, Martin LOIZAGA Kluster Elkarteko zuzendari ondokoarekin batera. Ekitaldian, iazko ekintzak gogoratu zituzten, eta aurtengoak azaldu zituzten. Kudeaketa, planak eta aurrekontuak onartu ziren. Horrez gain, 2025eko datuak aurkeztu zituzten.

Egun klusterra osatzen duten 82 bazkideek joan den ekitaldian sortutako zifrek berriro erakutsi dute, gero eta konplexuagoa den ingurune global baten zailtasunak gorabehera, sektore sendo eta heldu baten berezko erresilientzia maila duela klusterrak. Elkarteko kideek zuzeneko 15.133 langile zituzten munduan zehar, beren ekoizpen-zentro guztietan, eta 3.400 milioi euroko fakturazio agregatua sortu zuten.

Batzarra ixtean, HEGANeko Zuzendaritza Batzordearen osaera onartu zen, karguak txandakatzeko ohiko prozesuaren barnean. Hala, bada, Hipólito SUÁREZek, Aernnovako idazkari nagusiak, lekukoa pasatu zion gaurtik aurrera eta datozen bi urteetan HEGANeko presidente izango denari, ITP AEROko zuzendari nagusi Carlos ALZOLAri, hain zuzen ere.

 

Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterra

2025ean, HEGANi lotutako sektoreak zifra globalak handitu ditu 2024arekin alderatuta, % 4,4 enpleguan eta % 14,9 fakturazioan. Datu horiek berretsi egiten dituzte azken hilabeteetan aurreratutako hazkunde-aurreikuspenak, merkatua lehen aipatutako distortsioak jasaten ari den arren. Euskadiko industria aeroespazialak egoerara egokitzeko gaitasuna eta indarra erakusten jarraitzen du, HEGANeko kideen estrategiak berretsita eta bezeroen ekoizpen- eta hornidura-beharrak aurreikusita.

Hala ere, haztea ez da gehiago ekoiztea soilik, baizik eta hobeto egitea: eraginkortasun, jasangarritasun eta sendotasun handiagoarekin. Beraz, berrikuntzaren, digitalizazioaren eta garapen teknologikoaren zeregina lehiakortasunaren katalizatzailea da. Horrela, azken urte honetan, bazkideek I+G+b arloan egin dituzten inbertsioak salmenten % 6,3 izan dira; horrela, sektoreak I+G+b arloko sendoenetako bat izaten jarraitzen du, arlo horretan 2.400 pertsonak baino gehiagok egiten baitute lan.

 

Klusterraren zifrak 2025ean

Lotutako albisteak

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
09/10/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Bost dira Euskadiko klusterrak enpresen hazkunderako tresna on bihurtzen dituzten arrazoi nagusiak: produktibitate handiagoa, berrikuntzarako estimulua, talentua eta bezeroak erakartzea, nazioartekotzeko erraztasuna eta ziurgabetasunaren aurreko erresilientzia...

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
02/10/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Aste honetan, bost kontinenteetatik etorritako ordezkariak hartu dituzten nazioarteko foro eta topaketa batzuen epizentroa izan da Euskadi. Euskal klusterrek aukera berriak identifikatu ahal izan dituzte beren enpresen etorkizunerako.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
25/09/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskal enpresentzako nazioarteko hitzorduak biderkatu egin dira data hauetan. Euskadiko Klusterrek enpresei laguntzen diete konexio eta harreman profesionalak ezartzen, beren produktu eta zerbitzu lehiakorrenak hedatzeko.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
18/09/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskadiko klusterrak eta beren enpresak munduan zehar dabiltza aukera berrien bila, eta beren sektore ekonomikoekin lotutako prospekzio, misio komertzial, azoka, erakusketa eta ekitaldietan parte hartzen dute.

Boehringer  Ingelheimek  Basque  Health  Clusterrekin  duen  konpromisoa  berritu  du,  Business  Partner  gisa,  Euskaditik  osasun  arloko  berrikuntza  bultzatzen  jarraitzeko
10/09/2026 I+G+B

Boehringer Ingelheimek Basque Health Clusterrekin duen konpromisoa berritu du, Business Partner gisa, Euskaditik osasun arloko berrikuntza bultzatzen jarraitzeko

Konpainia biofarmazeutikoak eta klusterrak aliantza estrategiko bat indartzen dute, bioosasunaren euskal ekosistemaren lankidetza, berrikuntza eta garapena sustatzen jarraituko duena, baterako ekimenen, sektoreko topaketen eta eragin handiko proiektuen bidez.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
10/09/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Euskadiko klusterrek jardueren garapenean aurrera egiten dute oporren ondoren, beren energiak sektore ekonomiko nagusietako euskal enpresei laguntzera bideratuz.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
03/09/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Hasi da Euskadiko Klusterrentzako ikasturte berria; urteko azken lauhilekoan erronka ugari eta anitzak ditugu aurretik...

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
31/07/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Iritsi dira enpresetako eta erakundeetako profesional gehienentzako beharrezko atseden-asteak, baita Euskadiko Klusterrentzako ere. Erlaxatzeko eta udako oporren ondoren beste bultzada bat hartzeko garaia.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
24/07/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Sortu zirenetik, Klusterren Dinamizazio Erakundeak hobekuntza-prozesu batean murgilduta egon dira, baina orain beren kudeaketa beste esparru batera dago bideratuta: beren ekintza-esparru estrategikoen gaineko ekintza-planak inplementatzeko lankidetza-piramidea pixkanaka garatzera.

Zure  sektoreaz  mintzo  gara:  Euskadiko  Klusterren  Pressclip-a
17/07/2026 Kluster politika

Zure sektoreaz mintzo gara: Euskadiko Klusterren Pressclip-a

Sektoreko enpresen arteko lankidetza teknikoa eta komertziala sustatuz. Euskadin, kluster-sare handi bat sortu dugu, enpresen lehiakortasuna handitzeko euren arteko lankidetzaren bitartez eta erakundeen eta unibertsitateen laguntza baliatuz, eta horrela lortu dugu euskal industria-sarea sendotzea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.