UNIREn bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn
UNIRE azokaren bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu Irungo FICOBA erakustazokan. UNIRE azoka da soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra. Martxoaren 18an eta 19an egingo da azoka, eta bi egun horiek eskainiko zaizkio berrikuntzen aurkezpenari, networkingari eta merkataritza-harreman eta -akordio berriak sortzeari. Enpresa erakusketarien artean, Belgika, Israel, Italia, Herbehereak edo Frantziatik etorritako atzerriko enpresak nabarmendu behar dira.
Ekitaldiak Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du, eta Ficobak antolatu du, CESOL Soldadura eta Lotura Teknologien Espainiako Elkartearen laguntzarekin. Inaugurazioan izan dira Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordea, Ane Insausti Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatua eta Nuria Alzaga Irungo jarduneko alkatea.
Andoitz Korta sailburuordeak aditzera eman duenez, “UNIRE azoka soldaduraren eta lotura-teknologien sektoreko ezagutza partekatzeko lekua da, eta Euskadi erreferentea da arlo horretan. Industria gehiago eta hobeaz hitz egin nahi dugu: belaunaldien arteko erreleboaz, garapen teknologikoaz, automatizazioaz, robotikaz edo adimen artifizialaz. Era berean, emisio gutxiagorako bidean aurrera egiteko moduari buruz eztabaidatu nahi dugu: jasangarritasunak, efizientziak eta trantsizio energetikoak sektore honetan duten inpaktua aztertu nahi dugu”.
“Aurten 84 enpresa bildu dira azoka honetan, gehienak enpresa txiki eta ertainak. Enpresa txiki eta ertain horietako askoren lanari esker, soldaduran eta lotura-teknologietan Estatuan dagoen azoka bakarra da UNIRE, eta erreferentea da Europa hegoaldean”.
Lotutako albisteak

Horizon Europe 2025: 7.300 milioi euro enpresa berrikuntza bultzatzeko Europan
SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena

Eusko Jaurlaritzak 13,65 milioi euro bideratuko ditu enpresen berrikuntzara
SPRI Taldeak maiatzean zabalduko ditu Fast Track Innobideak, Hazinnova eta BDIH Konexio programak

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Aernnova enpresa bisitatu du, soluzio aeronautiko aurreratuetan liderra
Aernnova enpresak Araban du egoitza, eta lider espezializatua da aeroegituren eta horien osagaien diseinuan, fabrikazioan, mantentze-lanetan eta zerbitzuetan. Ia 6.000 langile ditu 7 herrialdetan, eta 2025ean 1.000 milioitik gorako fakturazioa izatea espero du.

ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Hazinnova euskal ETE-ei doako aholkularitza eskaintzen dien programa da, produktu eta prozesuetan berrikuntza-mikroproiektuak bultza ditzaten. Eska ezazu 2025eko maitzaren 6tik urriaren 29ra.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa