Pablo Gárate. Uncetaren kontseilari delegatua.
Berrikuntza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 22 urtarrila, 2019

Unceta taldea, nortasun-ikurtzat berrikuntza duen familia baten bosgarren belaunaldia

Elgoibarren kokatutako konpainia honek 145 urteko ibilbidea du, 170 langile ditu eta hornikuntza industrialaren liderretako bat da Espainian, 45.000tik gora produktu-erreferentziarekin
-

 

Elgoibarren kokatutako konpainia honek 145 urteko ibilbidea du, 170 langile ditu eta hornikuntza industrialaren liderretako bat da Espainian, 45.000tik gora produktu-erreferentziarekin.

Zerbitzu integrala da bere arrakastaren giltzarrietako bat: produktu-sorta zabala banatzeaz gain, orobat eskaintzen ditu produktu horiek konpontzeko, ziurtagiriak lortzeko eta kalibratzeko zerbitzuak.

2012an Labmetro laborategia sortu izanak argi erakusten du zenbat berritu den taldea, orain ez baititu bakarrik saltzen produktuak, baita ere zerbitzuak.

 

Gutxi dira Euskadin, Unceta Taldea bezala, familiaren bosgarren belaunaldiraino iritsi direnak enpresaren zuzendaritzan.  Ia 145 urteko ibilbidea duen enpresa hori Elgoibarren (Gipuzkoan) kokatuta dago eta hornikuntza industrialaren sektoreko liderretako bat da Espainian, 45.000tik gora produktu-erreferentziarekin (ebakitzeko tresnak, makina erreminta, e.a.). Etengabeko berrikuntza da bere nortasun-ikur garrantzitsuenetako bat. Iaz, SPRI Taldeak ia 230.000 euroko laguntzak eman zizkion I+G-ko proiektuak garatzeko Sariki konpainian (taldeko enpresetako bat da), eta 340.000 euroko maileguak lortu zituen Gauzatu Industria programaren bidez.

 

Unceta Taldearen historia 1874an hasi zen, Juan Pedro Uncetabarrenecheak –egungo kontseilari delegatu Pablo Garateren birraitonak- burdindegi bat zabaldu zuenean Eibarren. Joan den mendearen erdialdean, hurrengo belaunaldiak enpresa hura zabaltzen hasi ziren: ordezkaritzak eta eskaintzen zituzten produktuak ugaritu zituzten (100.000tik gora erreferentzia izatera iritsiz) eta atzerrira ireki ziren Latinoamerikako merkatuan sartuz.

 

1965era jo beharra dago enpresaren arrakastaren giltzarrietako bat ezagutzeko, urte hartan Mitutoyo enpresa japoniarrak -zehaztasunezko neurketetan mundu mailako erreferentea denak- Unceta aukeratu baitzuen bere produktuak Espainian banatzeko. Deigarria bada ere, akordio hura bosteko batekin sinatu zen, idatzizko kontraturik gabe.  “Eta ia ez da aldatu harrezkero” azpimarratu du Pablo Gáratek. “Konpromisozko harreman familiar bat dugu, konpromiso moral bat, Japoniako kulturak berezkoa duen konfiantzan oinarritua”.

 

  1. urtea ere garrantzitsua izan zen enpresa taldearentzat, modernizatzen hasi baitzen ordura arte erabili ziren hornidura batzuk baztertuz (adibidez, torlojuak) eta balio handiagoko beste batzuk hartuz. Hurrengo urteetan aipatzekoa da Metrología Sariki enpresa sortu zela (1985ean), biltegi bat instalatu zela Kubako merkatuan (1989an) eta egoitza zentrala Elgoibarko Alzola auzora aldatu zela (1990ean).

 

Pablo Garate, familiaren bosgarren belaunaldiko kidea, 2014an iritsi zen enpresako zuzendaritzara. “Ondorengotza prozesua oso garrantzitsua da famili enpresa batean. Guk behin baino gehiagotan bizi izan dugunez, modu ordenatuan egin dugu. Belaunaldi bakoitzeko liderrak jakin du erretiratzen garaia iritsitakoan” dio Pablo Garatek. Bere anaietako batek, Borja Garatek, hartu du Sariki enpresako kudeatzailetza, orain arte kanpokoen esku egon dena.

 

Unceta Taldea konpainia modernoa da, industriarako askotariko artikuluak eskaintzen dituena: hasi ebakitzeko tresna eta makina-erremintarako osagarrietatik, dimentsioen metrologiara eta dinamometriara, urradurara, elektroportatiletara eta eskuko tresna edo bulegoko materialera. Bere katalogoa, mundu osoko lehen mailako marken 45.000tik gora erreferentzia dituena, bere makro-biltegiaren gida osotu eta ordenatu bat da. Makro-biltegi horrek 9.000 metro koadroko azalera du, bertan kokatuta dituelarik bi lantegi erdi-automatiko eta guztiz automatikoa den beste bat, zeintzuei esker posible den edozein produktu helaraztea bezeroei 24 ordu baino gutxiagoan.  “200 kilometroko distantzian dagoen edozein bezerok 12 ordutan eskuratuko du produktua. Goizez eskatzen badu, eskuartean izango du arratsalderako” adierazi du kontseilari delegatuak. Nola ez den fabrikazio enpresa bat, baizik eta hornikuntzakoa, stockak balio erantsia dira guretzat. “Lau milioi euro dauzkagu biltegiko produktuetan”. Horixe da arrakastaren beste giltzarri bat: produktua biltegian izatea bezeroak behar duenean.

 

Hiru enpresak

Hauek dira Unceta taldeko enpresak: Ferreteria Unceta S.A. matrizea, Metrología Sariki eta Labmetro. Lehenengoak hiru marka propio ditu: STD, ebaketarako eta urradurarako tresnak; IROKO, eskuko tresnak eta laneko banku eta armairuak; eta MAFASA, matrizegintzarako tresnak. Zehaztasunezko neurketarako ekipoen fabrikazioan mundu mailako liderra den Mitutoyo enpresaren banatzaile ofizial eta esklusiboa da eta, gainera, mundu osoan lider diren 450etik gora enpresa hornitzaile dauzka.

 

Metrología Sariki enpresa 1985ean sortu zen inguruko enpresa industrialei laguntzeko euren amaierako produktuen kalitatea hobetzen, konponbideak eskainiz zehaztasunezko neurketak egiteko eta beren prozesu industrialetan txertatzeko. Software propioa garatu du Vicomtech zentroarekin batera, puntu-lainoak oso azkar alderatzeko: SKI-Inspect. Berrikuntza arloko aitzindaria da taldearen barruan eta langile gehienak ingeniariak dira. Nagusiki automozio, aeronautika eta makina-erreminta sektoreetara zuzentzen du bere jarduera.

 

Labmetro S.L., 2012an sortua eta bere sorkuntzan partaide izan zuena gaur egungo kontseilari delegatua, metrologia laborategi bat da. Unceta Taldeak eta Portugaleko ISQ (Instituto de Soldadura e Qualidade) erakundeak elkarrekin sortutako joint venture baten emaitza da, zeinaren helburua baita kalibrazio, entsegu eta kontrol metrologikoko zerbitzuen konponbide integral bat eskaintzea Espainiako merkatuari eta bere bezero guztiei.  Konpainia horren sorkuntzak erakusten du nola eboluzionatu duen negozioak eta zein garrantzitsua den berrikuntza, orain, produktuez gain, zerbitzuak ere saltzen baitira. “Gainera pentsaera aldarazi zigun, familiatik kanpoko norbait sartu baitzen taldean eta atzerritarra gainera”.

 

Orain taldeak 170 laguneko plantilla du (iaz baino %5 handiagoa) eta 6.000 bezeroko zorroa. 2018an 32 milioitik gora fakturatu zituen, 2017an baino %6 gehiago. Bere bezeroen %90 industria sektorekoak dira.

 

Konpainiaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat da zerbitzu integrala ematen duela. Banaketaz gain, konponketa, ziurtagiri eta kalibrazio zerbitzuak eskaintzen ditu. “Horrela, hornikuntza eta gainerako zerbitzuak hornitzaile bakar batean zentralizatzen dira”. Unceta taldearen kasuan, marka zuria pixkanaka hazi da. “Hiru marka propio garatu ditugu beste merkatu-nitxo batzuetako premiak asetzeko”. 2018an salmenta guztien %15 izan dira.

 

Estrategia komertzialen berrikuntza eta prozesuen digitalizazioa funtsezkoak izan dira negozioaren eboluzioan. Taldeak 400dik gora albaran egiten ditu egunero, eta 45.000 erreferentzia eta 6.000 bezero ditu. “Lortu dugu hori guztia sistema informatikoen bitartez kudeatzea” azpimarratu du Pablo Garatek, urtean milioi erdi bat euro inbertitzen dutelarik horretan.

 

Onlineko salmenta-kanala handitzen ari da 2014tik, eta enpresentzat bakarrik pentsatutako business to business kanal izatetik autonomo edo partikularrentzako kanala izatera ere igaro da. Onlineko salmentak fakturazio osoaren %4 dira dagoeneko.

 

Etorkizunean taldeak aurrera jarraitu behar du bere eraldaketa digitalarekin eta 4.0 Industriaren aldeko apustuarekin, bere bezeroei zerbitzu onena emateko.

 

Lotutako albisteak

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Euskadik  Estatuko  Bioteknologia  azokarik  garrantzitsuena  hartuko  du  2026an
09/10/2025 I+G+B

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.