Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 maiatza, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa innobideak kudeabide innobideak lehiabide innobideak pertsonak Innobideak prestakuntza

SPRIk 3 milioi euro aktibatu ditu enpresek beren kudeaketa eta errentagarritasuna hobetu dezaten proiektu berritzaileen bitartez

Innobideak 2019 ekimenak onuradunen kolektiboa zabaldu du, multzo horretan sartuz diseinu industrial, ikus-entzunezko, bideo-joko eta moda sektoreetako industria sortzaileak

 

Laguntza horiekin finantzatuko diren proiektuen helburua da dimentsio handiagoa lortzea merkatuan, berrikuntzak egitea produktu eta prozesuan eta pertsonen parte hartzea bultzatzea enpresetan

Innobideak 2019 ekimenak onuradunen kolektiboa zabaldu du, multzo horretan sartuz diseinu industrial, ikus-entzunezko, bideo-joko eta moda sektoreetako industria sortzaileak

Innobideak 2019 programaren deialdia zabalik egon da maitzaren 6tik irailaren 26ra. Argibide gehiago spri.eus web gunean

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, hiru milioi euro bideratuko ditu Innobideak programara, aurreko deialdian baino %20 gehiago. Laguntza horien helburua da euskal ETEek, beren kudeaketa aztertu eta aldatu ondoren, optimizatu ditzatela beren negozioak eta hobetu dezatela errentagarritasuna, horrela, posizio hobea lortzeko merkatuan eta lehiakorrago egiteko enpresa-eskaintza.

 

Innobideak Programaren bidez gorpuzten da laguntza hori eta bere helburu nagusia da finantza-laguntza eta kanpoko profesionalen laguntza ematea enpresak eraldatu eta modernizatzeko, bai kudeaketan eta bai antolakuntzan. Hala, programa horren bitartez bultzatutako proiektuek aukera ematen diete ETEei negozioaren alderdi produktiboan eta teknologikoan eginiko hazkunde- eta inbertsio-mailak mantentzeko.

 

SPRIk laster irekiko du INNOBIDEAK programaren 2019ko deialdia, zeinak hiru ildo hauek barne hartzen baititu: INNOBIDEAK-Lehiabide (berrikuntza proiektuak, dibertsifikazio proiektuak, tamaina handitzeko proiektuak, eta enpresa trakziogileen eta beren hornitzaileen artean lankidetzak garatzeko proiektuak), INNOBIDEAK- Pertsonak (langileen enpresako parte hartzea sustatzen dutenak) eta INNOBIDEAK-Kudeabide (enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak). Eskaintza horren osagarri, gaitasunen prestakuntzara zuzendutako ildo transbertsal bat dago, aurrekoak inplementatzen laguntzeko: Innobideak Pestakuntza.

 

Innobideak programak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematen ditu. Laguntza ekonomiko horiek proiektuko gastuen %60rainokoak izan daitezke, programaren araudian zehazten diren berezitasunen arabera. Lehiabide ildoan 50.000 eurorainoko laguntzak daude bakarkako proiektuentzat eta 100.000 eurorainokoak lankidetzan eginikoentzat. Pertsonak ildoari dagokionez, proiektu bakoitzak 50.000 eurorainoko laguntzak jaso ditzake eta Kudeabide ildoan, gehienez 25.000 eurokoak.

Innobideak programaren onuradun izan daitezke 10 langiletik gorako ETEak, antolakuntzako aldaketekin zerikusia duten kudeaketako hobekuntza-proiektuak egin nahi dituztenak eta neurri berritzaileak aplikatu nahi dituztenak, baina horretarako laguntza profesionala eta ekonomikoa (laguntza honen funtsezko alderdiak) behar dutenak. Beraizik zuzentzen zaie industria arloko ETEei, aurrekoen produkzio prozesuekin lotutako zerbitzu teknikoak eskaintzen dituztenei eta informazioaren gizarte eta komunikazio arloetakoei. 2019ko nobedade gisa, laguntza-programak bere baitan hartzen ditu diseinu industrial, ikus-entzunezko, bideo-joko eta moda sektoreetako industria sortzaileak.

SPRIk maitzaren 6an ireki du Innobideak programaren deialdi berria eta irailaren 26an itxiko du eskaerak egiteko epea. Eskabideak www.spri.eus web orrian aurkeztu behar dira.

 

Innobideak 2013-2018 programa

INNOBIDEAK programak,  2013. urteaz geroztik martxan dagoenak, eta harrezkero hainbat berrikuntza sartu dituenak bere jarduera-ildoetan (Foru Aldundien lakindetzarekin Kudeabide ildoan), 2.470 enpresa-ekimen babestu ditu industria arloko 700tik gora enpresatan, horietatik %72 Euskadiko arlo estrategikoetakoak, RIS3 espezializazio adimenduneko estrategian esaten den bezala.

 

Enpresa horien fakturazioa 3.000 milioi euro ingurukoa da eta EAEko industria arloko BPGren %17 baino gehiago ordezkatzen dute. Aipatzekoa da 50 langile baino gutxiagoko enpresak direla INNOBIDEAK programan gehien parte hartzen dutenak, baina orobat parte hartzen dutela gure ekonomian trakzio-indarra egiten duten enpresa garrantzitsuek”.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak