Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 iraila, 2021 Euskara industrian Enpresa digitala Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Euskarabilduaren 10.edizioaren berri jaso dugu aste honetako IndeusBerri gunean, urriaren 28an Donostian egingo dena. Honekin batera, Enpresa Digitaleko lankideek Google Analytics tresnaren azken bertsioa ezagutzeko azarorako antolatutako tailer praktikoa eta Tecnaliak aurkeztu berri duen itsas zabaleko industriarako saiakerak egiteko laborategirik handiena. Bai Euskarari Elkarteak martxan jarritako Elkarrengandik ikasiz solasaldiak eta PuntuEUSek Global Cyber Alliancekin bat egitea ere […]
IndeusBerriren bannerra

Euskarabilduaren 10.edizioaren berri jaso dugu aste honetako IndeusBerri gunean, urriaren 28an Donostian egingo dena. Honekin batera, Enpresa Digitaleko lankideek Google Analytics tresnaren azken bertsioa ezagutzeko azarorako antolatutako tailer praktikoa eta Tecnaliak aurkeztu berri duen itsas zabaleko industriarako saiakerak egiteko laborategirik handiena. Bai Euskarari Elkarteak martxan jarritako Elkarrengandik ikasiz solasaldiak eta PuntuEUSek Global Cyber Alliancekin bat egitea ere ekarri ditugu IndeusBerrira.

 

Euskarabildua jardunaldiaren 10.edizioa urriaren 28an egingo da Donostiako San Telmo Museoan Mundu jasangarrirako bidean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak izango ditu hizpide Euskarabildua jardunaldiak, “Zenbat kutsatzen du like batek. Mundu osorako internet jasangarrirantz” izenburupean.
Google Analytics 4rekin lanean hasteko tailer praktikoa Google Analyticsen azken bertsioak aldaketa handia dakar web neurketarako tresna honen inguruan orain arte ezagutzen genuenari dagokionez. Tailer praktiko honetan, Google Analyticsen bertsio berriarekin hasiko zara lanean, zure webgunera iristen den trafikoaren jarraipena egiteko.
Kooperatibismoa, enplegua eta lan eredu berriak aztergai, 'Elkarrengandik ikasiz' solasaldietan Bai Euskarari Elkarteak 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak antolatu ditu, Kutxa Fundazioak babestuta. Irailean eta urrian, enpresekin lotutako hiru gairen inguruko hiru solasaldi zabalduko ditugu 'Elkarrengandik Ikasiz' atalean.
Itsas zabaleko industriarako saiakuntzak egiteko laborategirik handiena sortu du Tecnaliak Biscay Marine Energy Platform-en (BiMEP) 2018an martxan jarri zuen plataformaren arrakasta ikusita, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak HarshLab laborategiaren bertsio berri bat garatu du, Europan bakarra eta bestea baino handiagoa eta prestazio eta ahalmen hobeak dituena.
PuntuEUSek Global Cyber Alliancekin bat egin du euskal ekosistema digitalean zibersegurtasuna indartzeko Uztailean, Global Cyber Alliance-era (GCA) batu zen PuntuEUS. .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzen den erakundea munduko-aliantza honekin bat egiten duen Euskadiko bigarren erakundea da, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren (BCSC) ondotik.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak