Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 Azaroa, 2021 Euskara industrian Berrikuntza soziala Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Industriaren Euskal Plataformaren bozgorailua
IndeusBerriren bannerra

INDEUS ekimeneko lantaldeek egin berri duten bilera ekarri dugu IndeusBerri guneko azalera. Honekin batera MZT Kongresuari buruzko azken albisteak eta Enpresa Digitalaren eskutik euskaraz egingo den Linkedin sare sozialaren kudeaketari buruzko ikastaroak osatzen dute aste honetako buletin hau.

INDEUSeko lantaldeek urteko azken topaketa egin dute Ekimena abiarazi zenetik hiru urte baino gehiago pasatu direnean, Aitor Urzelai, SPRIren zuzendari nagusiak gogoeta egiteko une aproposa dela esan du eta ekimeneko partaide diren enpresa eta erakundeei ekarpenak egiteko eskatu die, datorren urterako erronkak ezartzerakoan baliogarri izango direlako.
80tik gora lan aurkeztuko dira Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuan Polimeroak, metalak, ingurumena, biozientziak eta fabrikazio gehigarria izango dituzte aztergai besteak beste, azaroaren 29an eta 30ean, EHUren Bizkaia Aretoan egingo den MZT Kongresuaren V.edizioan. Halaber MZT Kongresuko glosario terminologikoaren aurkezpena ere egingo da.
Linkedinen kudeaketa profesionalaren ikastaroa Ikastaro honetan Linkedin sareak mundu profesionalean duen garrantzia landuko da. Ikuspuntu korporatibo batetik, marka pertsonalaren eta enpresa markaren lanketa nola egiten den irakatsiko dute eta kronogramak nola landu, edukia nola banatu, marka enbaxadoreak nola kudeatu... Etorkizuneko erabiltzaileak trebatuz, irudi digitala mimoz zaintzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiko ditu euskaraz egingo den ikastaroak.

Lotutako albisteak

19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak