Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 4 maiatza, 2020 Berrikuntza Nazioartekotzea Fast Track Innobideak programa

Javier Beistegi (BH): “Gaur egungo egoerarekin berrikuntza-proiektu batzuk azkarrago garatzen dira; bizikletei dagokienez, aurten berrikuntza garrantzitsuak izango ditugu”

Ohikoa ez den eta aurreikusi gabeko egoera baten aurrean gaude, hasiera batean pertsonen osasunean eragina izan duena, baina ekonomian eta mugikortasunean ere eragin handia izatera pasatu dena. Industria-sektore askok erabat gelditu behar izan dute haien produkzioa, eta orain pixkanaka jarduera berreskuratzen hasi dira. Berriz, bizikleta bidezko mugikortasuna herrialde askotan indarra hartzen ari da, eta jarduera batzuek, hala nola etxeetan egindako ariketa fisikoa, gora egin dute.  BHk ondo baino hobeto ezagutzen du merkatu hori. Izan ere, aurten 111 urte betetzen dituen enpresa da, lehenik eta behin Eibarren eta, 1959tik, Gasteizen  oso errotuta dagoena. Javier Beistegui Beistegui Hermanos familia-enpresa honetako laugarren belaunaldikoa da. 

Elkarrizketa Javier Beisteguiri (BH)  

 

Ohikoa ez den eta aurreikusi gabeko egoera baten aurrean gaude, hasiera batean pertsonen osasunean eragina izan duena, baina ekonomian eta mugikortasunean ere eragin handia izatera pasatu dena. Industria-sektore askok erabat gelditu behar izan dute haien produkzioa, eta orain pixkanaka jarduera berreskuratzen hasi dira. Berriz, bizikleta bidezko mugikortasuna herrialde askotan indarra hartzen ari da, eta jarduera batzuek, hala nola etxeetan egindako ariketa fisikoa, gora egin dute. 

BHk ondo baino hobeto ezagutzen du merkatu hori. Izan ere, aurten 111 urte betetzen dituen enpresa da, lehenik eta behin Eibarren eta, 1959tik, Gasteizen  oso errotuta dagoena. Javier Beistegui Beistegui Hermanos familia-enpresa honetako laugarren belaunaldikoa da. 

Nola eragin du krisi sanitario honek zuen sektorean, bizikleta-fabrikazioan? Aukera bat izan al da? 

Gaur egungo osasun-krisiak aldaketa handia eragin du ia sektore guztietan. Bizikletaren sektorean lehenik eta behin Asian nabaritu zen, ia hornitzaile guztien aldetik hornikuntzen atzerapenak eman zirelako. Krisia Europan hasi zenetik, salmenta aste batzuetan zehar gelditu da; izan ere, marka gehienen negozio-eredua banaketa-dendetan oinarritzen da, eta horiek itxita egon dira. Alemania bezalako herrialde batzuek bizikleta-dendak irekitzea ahalbidetu dute jada, eta orain eskaria handitzea espero dugu. Fitnessaren sektorean, etxeko produktuei dagokionez, online salmenta-kanalen garrantzia urteetan zehar gero eta garrantzi handiagoa izan du, eta BH Fitness oso ondo kokatuta dago sektore horretan; beraz, une hau ondo aprobetxatu da. Hala ere, profesionalen sektorea (gimnasioak) erabat geldituta dago. Krisietan beti daude gainditzeko erronka zailak eta aukerak. Garrantzitsuena enpresa sendoa izatea da, krisia iristen denean sortzen diren aukerak gainditu eta aprobetxatu ahal izateko. 

Enpresa guztiek egoera honetara egokitu behar izan dira. Nola egin du BHk? 

Krisia hasi zenetik hainbat neurri hartu ditugu enpresan lan egiten duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko. Txandak murriztu dira, lan-distantziak handitu dira eta langileen zati bat telelanean ari da. Krisi honek BH Bikes eta BH Fitness-en oso eragin ezberdina izan du, bizikletaren merkatuan eta etxeko eta gimnasioetako fitnessean dagoen eskariaren inguruan lehen azaldu dugunagatik. Bi enpresetan lantaldeak egungo egoerara egokitzen saiatu gara eta bezeroen eskariak erantzuteko antolatu gara. 

Herrialde batzuek bizikletari lehentasuna eman diote desplazamenduak egiteko, errepideak egokitu dituzte eta bizikleta “mugikortasun berriaren” aliatu berri bat bezala hartu dute. Horrek guztiak eraginik izango al du bizikleta-ekoizleen artean? 

Europako iparraldean bizikletaren erabilera hegoaldeko herrialdeetan baino askoz zabalduagoa eta babestuagoa dago. Hain zuzen ere, herrialde askotan, hala nola Frantzian edo Alemanian, bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatu eta babestu da, banakako garraiobidea delako eta garraiobide kolektiboak baino seguruagoa dela ulertzen delako. Espainian, duela urte batzuetatik hona, hiri batzuetan hiri-mugikortasuna hobetu egin da, baina oraindik bidea dugu egiteko. Beraz, hirietan bizikletaren erabilera sustatzen jarraitzen bada –hori, bide batez, eraginkorragoa izan dela probatu da joan-etorri gehienetan aukera bat izan daiteke sektorearentzat. 

BH familia-enpresa  bat da, 111 urteko historia du, sorrerako balioei eusten die, baina nazioartera zabalduta dago, eta 70 herrialdetan baino gehiagotan dago. Egoera horrek modu desberdinean eragin die zuen egoitzei, edo eredu komunak daude? Eraginik izan al du zuen nazioartekotze-prozesuan? 

BH taldean Europan, Taiwanen, Mexikon eta AEBetan ditugu filialak. Krisia globala denez, filial guztietan eragina egon da, baina ez modu berean. Asian, adibidez, 2 hilabete inguruko geldialdia izan zen, baina herrialde batzuetan (Taiwan, Japonia, Korea) egoera hobeto kontrolatzen jakin izan dute eta jarduera ia normaletan lan egiten dute orain. Europan ziurgabetasun handia dago oraindik, eta herrialde batetik bestera egoerak eta neurriak desberdinak izan dira; beraz, normalizazioak denbora gehiago beharko duela uste dugu. Zorionez, gaur egun gure enpresa nazioartera oso zabalduta dago, 70 herrialde baino gehiagotan, eta badirudi merkatu garrantzitsu batzuk, Alemania edo Austria adibidez, funtzionatzen hasten ari direla. Nazioartekotze-prozesuari dagokionez, egoera honek ez du eragin handirik izan, aspalditik salmenten % 80 baino gehiago esportazioak baitira. 

BHk beti egin du berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua. Zertan ari da edo aritu da azkenaldian BH arlo honetan? 

BHren barne-alderdirik garrantzitsuenetako bat berrikuntza izan da beti. BHn beti egin dugu berrikuntzaren alde, eta bizikleta elektrikoen alde egin zuten lehenetarikoak izan ginen. Duela 10 urte baino hasi ginen bizikleta elektrikoen I+Gko proiektuetan inbertitzen. Horri esker, motorretan, baterietan eta integrazioan patente propioak izan ditugu, eta ez gara bakarrik sistema irekietara mugatu. Bizikleta arruntetan ere proiektu berri asko garatu ditugu eta orain dela gutxiko patente berri batzuk ditugu. Etengabeko berrikuntza dinamika hau oso garrantzitsua da eta urtero bizikletetan hobekuntzak garatzen ditugu. Gainera, gaur egungo egoeraren ondorioz, proiektu batzuk azkarrago garatu ditugu, denbora gehiago eskaini ahal izan zaielako; izan ere, negozioaren beste arlo batzuk geldirik zeuden eta, ondorioz, aurten berrikuntza handiak izango ditugu bizikleten alorrean. BH Fitnessen azken urteotako garapen gehienak erabilera profesionaleko makinetan izan dira, eta aurrerapen tekniko batzuk egokitu egin dira etxeko makinetan ere aplikatzeko. Egia esanda, proiektu berri asko daude eta produktuaren bilakaera etengabea da. 

Bizikleta elektrikoak ezarpen handiagoa du Europako beste herrialde batzuetan hemen baino. Nola ari da eboluzionatzen segmentu hori, zer nolako norabidea du etorkizunera begira? 

Bizikleta garraiobide bezala,  Europako gainerako herrialdeetan Espainian baino askoz ezarpen handiagoa du. Herrialde batzuetan, hiri-bizikleta elektrikoen ehunekoa % 30etik gorakoa da dagoeneko. Espainian, ordea, kirol-bizikletek garrantzi handiagoa izan ohi dute, eta kirol-bizikleta elektrikoa asko hazi da azken 3 urteetan. Badirudi joera hori hurrengo urtetan mantendu egingo dela. 

Eta zer gertatzen da fitnessaren sektorearekin?  

Fitnessaren sektorean urte batzuk zeramatzan etxeko segmentua (erabilera partikularrerako) nabarmen jaisten eta, aldiz, segmentu profesionala handitzen. Izan ere, BH Fitnessen urte batzuk daramatzagu merkatu profesionalari begira, baina egun batetik bestera egoera erabat aldatu da, profesionalen proiektu guztiak gelditu egin baitira eta etxeko fitnessaren eskaria ikusgarria izaten ari baita. Epe ertainera, segmentu profesionala erritmoa berreskuratzea espero dugu eta jendea gimnasioetara bueltatzea espero dugu, baina zaila da zer gertatuko den aurreikustea. Ziurgabetasuna eta mugikortasun-murrizketak dauden bitartean, uste dugu etxeko fitnessaren eskaria handia izango dela, kirola egitea behar bat bihurtu baita. 

Azkenik, Euskadin laugarren belaunaldia buru duten enpresa arrakastatsu gutxi daude. Oraintxe bertan zeintzuk dira BHren erronka nagusiak? 

BHn 100 urte baino gehiago daramatzagu egoera desberdinei egokitzen, eta denbora honetan izaera desberdineko krisi asko bizi izan ditugu. Epe laburreko erronkaren inguruan, egoerak izan dezakeen bilakaeraren ziurgabetasuna dela eta, ez da erraza denbora-epe luze batean eragina izan ahal duten erabakiak hartzea. Beste erronka nagusietako bat nazioartekotzea da, bai bizikleten merkatuan, bai fitnessean. Duela urte batzuk, tokiko markekin lehiatzen ginen batez ere, eta marka batzuk nazioartekotuta zeuden. Gaur egun, marka asko leku guztietan gaude, eta Europan, Asian edo Amerikan lehiatzen gara, Espainian bezala. Gure lehentasun nagusia oraindik ere Europako merkatuan presentzia irabaztea eta taldeko filialak garatzen jarraitzea da. Eta, jakina, enpresa sendoa izaten jarraitzea, beste 100 urtez funtzionatu ahal izan dezagun. 

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak