Euskal enpresek 2,7 M dituzte beren kudeaketa dibertsifikatu eta hobetzeko

17 apirila, 2018

 

SPRIk Innobideak programaren 2018ko deialdia ireki du, deialdi horren bidez berrikuntza ez-teknologikoko eta ez-teknologiko proiektuak bultzatu eta babesteko.

Aurten, merkatu eta antolakuntza arloetako berrikuntza-proiektuekin batera, produktu eta prozesu arloetakoak ere diruz laguntzeko moduko proiektutzat joko dira.

2017an Innobideak ekimenak industria arloko 417 enpresak proposatutako 460 proiektu finantzatu zituen

Innobideak estrategiaren deialdia zabalik egongo da apirilaren 17tik irailaren 27ra. Argibide gehiago info@spri.eus helbidean eta 902702142 telefonoan.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, 2,7 milioi euro jarri ditu euskal enpresen esku, beren lehiakortasuna hobetu dezaten berrikuntza ez-teknologikoak aplikatuz bai beren kudeaketan, bai beren merkatuen birdefinizioan nitxo berriak bilatuz, eta baita ere negozioaren optimizazioan formulak bilatuz pertsonek parte-har dezaten. 2018ko ekitaldiko zuzkidura ekonomikoa aurreko ekitaldikoa baino %15 handiagoa izango da.

Innobideak programak nobedade bat dakar aurtengo edizioan, diruz laguntzeko moduko proiektuen artean sartu baititu zerbitzuan/produktuan eta prozesuan berritzea helburu duten proiektuak. Proiektu horiek gehitzen zaizkie orain arte babestu izan diren beste batzuei, alegia, merkatuan eta antolakuntzan berrikuntza ez-teknologikoak egitea helburu dutenei.

Innobideak programak lau laguntza-ildo eskaintzen ditu, eragina dutenak enpresa baten jardunaren hainbat alderditan eta alderdi horiek guztiak hobetu ditzaketenak ekintza berritzaileak aplikatuz kanpoko profesionalen laguntzarekin: Kudeabide ildoak enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du Kudeaketa Aurreratuaren bitartez; Lehiabide ildoak laguntza ematen du produktuan, prozesuan, merkatuan eta antolakuntzan berritzeko eta dibertsifikatzeko; Pertsonak ildoak langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan; eta Prestakuntza ildoak gaikuntza eskaintzen du aurreko hiru ildoak indartzeko.

Helburu hori lortzeko, SPRIk Innobideak Programaren deialdi berri bat irekiko du apirilaren 17an eta irailaren 27an itxiko du eskaerak aurkezteko epea. Programa horren helburua da ETEei berritzen laguntzea jarduera ez-teknologikoen bidez.

Estrategia horren onuradunak dira industri arloko enpresak, enpresa horien produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetako enpresak, eta informazio eta komunikazio gizartearen arlokoak, baldin EAEn zentro bat badute beren jarduera ekonomikoa garatzeko.

“INNOBIDEAK programak,  2013. urteaz geroztik martxan dagoenak, eta harrezkero hainbat berrikuntza sartu dituenak bere jarduera-ildoetan (Foru Aldundien lakindetzarekin Kudeabide ildoan), 1.720 ekimen babestu ditu industria arloko 660tik gora  enpresatan, horietatik %72 Euskadiko arlo estrategikoetakoak, RIS3 espezializazio adimenduneko estrategian esaten den bezala.

Enpresa horien fakturazioa 3.000 milioi euro ingurukoa da eta EAEko industria arloko BPGren %17 baino gehiago ordezkatzen dute. Aipatzekoa da 50 langile baino gutxiagoko enpresak direla INNOBIDEAK programan gehien parte hartzen dutenak, baina orobat parte hartzen dutela gure ekonomian trakzio-indarra egiten duten enpresa garrantzitsuek”.

 

Berrikuntza “ez-teknologikoa”

Berrikuntza teknologikoaren ezaugarri nagusia da teknologia garatzea edo harekin erlazionatutako nobedadeak erabiltzea, aldiz, berrikuntza ez-teknologikoa antolakuntza eta merkau arloko berrikuntzekin lotuta dago. Eragina du enpresako arlo guztietan, eta, zehazki, alderdi hauetan: kudeaketako eredu eta praktikak, hornitzaile, bezero, langile eta bazkideekiko harremanak eta horien parte-hartzea, nola erosten eta saltzen dugun, logistikarekin zerikusia duten kontuak, eta merkatu berrietara sartzeko edo aukera berriak identifikatzeko moduak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow