Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 Marzo, 2018
ETESS, ekonomia soziala hazkunde adimendunaren iturri gisa

Konfekoop da proiektu europar horren bazkideetako bat.
ETESS ekimenaren logoa.

 

Konfekoop da proiektu europar horren bazkideetako bat.

Gizarte Ekonomian Mugaz gaindiko Lankidetzako Eskola – ETESS ekimenaren helburua da ekintzailetza soziala eta solidarioa bultzatzea lurraldeek garapen sostengarriagoa eta adimendunagoa izan dezaten. Ikuspegi horretatik abiatuta, ETESS proiektuaren asmoa da tokian tokiko agenteak gaitzea beren enplegu-aukerak hobetzeko eta ekonomia sozialaren sektorean proiektu kolaboratiboak garatzeko. Era berean, ETESS ekimenaren helburua da enpresa sozialen sarea sendotzea martxan dagoen hiru eskualdeetan: Nafarroan, Euskadin eta Pirinio Atlantikoetan.

 

Proiektuan lau bazkide daude: ANEL – Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak Elkartea, Konfekoop – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, CBE Seignanx – Comité de Bassin d’Emploi du Seignanx eta Hendaiako Udala. Europar Batasunak parte hartuko du proiektuaren garapen prozesuan, eta Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak ko-finantzatuko du Interreg POCTEFA programaren bitartez.

 

ETESS proiektuaren jarduera-ildo garrantzitsuena da Mugaz gaindiko Eskola bat sortzea tokian tokiko agenteekin, ekintzailetza sozialaren arloko gaitasunak garatzeko. Hala, kolektiboki eginiko prestakuntza-programa bat sortuko da, tokiko eragilez osatutako sare bat osatuko da jardunbide egokiak eta ezagutzak trukatzeko, eta proiektu berritzaileak abiaraziko dira eskualde pilotuetan.

 

Otsailaren 8an ospatu zen Hendaian Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Mugaz gaindiko lehen Jaia. Topaketa horretan hizpide hartu ziren ETESS proiektuan eginiko aurrerapenak, bai eta ekimenean parte hartzen duten lurraldeetan abian diren kasu arrakastatsuak. Nafarroaren kasuan, “4 haranen proiektu pilotua” aurkeztu zen, zeinaren helburua baita 3.000 biztanle inguruko landa-eremu baten garapena bultzatzea, turismo sostengarriarekin eta nekazaritza eta elikadura sektorearekin lotutako ekimenen bidez. Proiektu pilotu horren barruan prozesu parte-hartzaile bat egingo da Gure Sustraiak kooperatibaren parte-hartzearekin.

 

Euskaditik ETESS ekimenaren babesa duten hainbat proiektu aurkeztu ziren, hala nola, gazte-ekintzailetza sustatzeko Kimuberri ekimena (Debagoienako Garapen Agentziak sustatua) edota Koopfabrika, ekintzailetza sozialeko proiektuak bultzatzeko prestakuntza-programa (Debagoiena, Beterri-Buruntza eta Oarsoaldea eskualdeetan martxan dagoena eta duela gutxitik Bilbon ere bai).

 

ETESS

Berrikuntza 18 ekaina, 2021
Michelin: “Lanean ari gara gure lehengai guztiak berriztagarriak izan daitezen 2050ean”

  Euskadin industria-sektore estrategiko bat badago, hori automozioarena da; automozioak...Leer más

Berrikuntza 10 ekaina, 2021
SPRI Taldeak Berrikuntzako doako aholkularitza babesten du Hazinnova programaren bidez.

Industria arloko enpresek eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenek berriro...Leer más

Euskadiko I+G arloko inbertsioak inoiz baino kopuru handiagoa izango du ekitaldi honetan: 1.607 milioi euro

Euskadiko I+G arloko guztizko gastuak inoiz baino kopuru handiagoa izango du ekitaldi honetan:...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?