Berrikuntza
Albisteak 10 ekaina, 2020

Digitalizazioa eta iraunkortasuna, berrikuntza-ardatzak Covid osteko aroan

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak bere zeregina nabarmendu du foro estrategiko publiko-pribatu gisa, lankidetza-dinamikak, bilakaera-bideak eta eraldaketa-elementuak sortzeko.   Berrikuntzaren Euskal Agentziak zuzendaritza-batzordea berritu du, baita Euskadi berrikuntzan Europako lurralde lider bihurtzeko konpromisoa ere.   I+G+b arloan inbertitzeko ahaleginak balio handiena sortzen den arloetan egin behar dira: fabrikazio aurreratu, energia, biozientzia/osasun, elikadura, hiri-habitat, ekosistema eta kultura- […]
-

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak bere zeregina nabarmendu du foro estrategiko publiko-pribatu gisa, lankidetza-dinamikak, bilakaera-bideak eta eraldaketa-elementuak sortzeko.

 

Berrikuntzaren Euskal Agentziak zuzendaritza-batzordea berritu du, baita Euskadi berrikuntzan Europako lurralde lider bihurtzeko konpromisoa ere.

 

I+G+b arloan inbertitzeko ahaleginak balio handiena sortzen den arloetan egin behar dira: fabrikazio aurreratu, energia, biozientzia/osasun, elikadura, hiri-habitat, ekosistema eta kultura- eta sormen-industrietan.

 

 

“COVID osteko aroan inoiz baino garrantzitsuagoa” izatearen alde egin du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, eta foku estrategikoa lehentasunezko gaietan jar dezan gizarteari laguntzea izango da bere eginkizun nagusia, baliabideen ustiapen burutsua sustatuz berrikuntzan jauzi bat emateko eta “handira jokatzeko”. Hori izan da Ohiko Batzar Nagusian nabarmendu den gogoetetako bat, pandemia dela eta, Zamudion Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean online egin delarik.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Berrikuntzaren Euskal Agentziako ohorezko presidenteak, bazkideekin egindako topaketa birtual horretan parte hartu du, Eusko Jaurlaritzak, ekonomia eta gizartearen garapenerako eragile gisa, I+G+b-rekin duen babesa eta konpromisoa erakusteko.

Pandemian bizia galdu duten pertsonak oroitu nahi izan ditu Innobasquek, eta esker ona adierazi die hilabete hauetan guztietan oinarrizko zerbitzuak eskaini eta bermatu dituzten profesionalei. Manuel Salaverria Innobasqueko lehendakariak, Batzar Nagusian egindako hitzaldian, onartu du krisi honek “mundu ezezagun batean barneratzen gaituela, non ez den berriro ezer lehen bezalakoa izango”, eta egoera horri aurre egiteko “itzelezko baliabide kopuruak” jarri direla “osasun-sistemaren erantzuna ziurtatzeko, inpaktu soziala gutxitzeko eta geldialdi produktibo eta ekonomikoaren berehalako ondorioak arintzeko”.

“Errezeta zaharrek ez dituzte arazo berriak konponduko. Horregatik, krisitik ateratzeko funtsezkoa izango da berrikuntza, hau egoera berriei errezeta berriekin heltzea baita”, gaineratu du Salaverriak. Innobasqueko lehendakariaren ustez, “digitalizazioa eta iraunkortasuna” berrikuntzaren ardatz bihurtu dira COVID osteko aroan. Digitalizazioa, hau da, datuaren garrantzia, arlo pertsonal, sozial eta produktiboa hobetzen lagunduko duten irtenbide eraginkorrak bilatzeko, eta iraunkortasun edo jasangarritasuna, planetaren biodibertsitatea mantentzearen eta baliabideen banaketa eraginkorra ziurtatzearen aldeko apustu garbia egiteko.

Berrikuntzaren Euskal Agentziak adierazi du, egungo erronkaren aurrean, Euskadik industria-oinarridun ekonomia edukitzen jarraitzen duela, eta errealitate berrira egokitzen eta estrategiak birplanteatzen jakin behar duela. Horren haritik, Europara indartsuago hurbiltzearen alde egin du, finantzaketa-mekanismoak berrituz, konponbide multiteknologikoak edo multiezagutza landuz, balio erantsiko zerbitzuak sortzeko, lankidetza publiko-pribatua sendotzeko eta, batez ere, pertsonen talentua sustatu eta sendotzeko, giza kapitalaren garrantzia aitortuz.

“Innobasquek eztabaidarako eta bilakaera-bideak eta eraldaketa-elementuak planteatzeko foroa izan behar du. Elkarlaneko lan-dinamikak sortzeko gune bat izan behar du, lehentasunezko gaietan argudio estrategikoak garatzea ahalbidetuko diguna, ibilbide-orri argiak proposatuz jarduteko elementuekin” nabarmendu du Salaverriak bere hitzaldia amaitzeko.

 

Innobasque: monitorizatu eta jardutea

Batzar Nagusia hasi baino lehen, Innobasqueko Zuzendaritza Batzordeak aurrez aurreko bilera egin du agentziaren egoitzan; bertan, Leire Bilbao zuzendari nagusiak iaz egindako jardueraren azterketa eta aurtengo ekitaldiaren aurrerapena egin ditu.

2019an, Euskadi I+G+b arloan eskualde lider izan dadin lan egin du Innobasquek, eta, beste eragile batzuekin lankidetzan, berrikuntzaren garapenaren buru izan da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile berezi gisa. Lehendakaritzak gidatutako Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparru orokorrari jarraituz egiten da lan hori.

“Euskadin berrikuntza bultzatzeko egiten dugun lanean, laburbilduta, monitorizatzea (neurtu eta ebaluatzea) eta jardutea sartzen dira:  esperimentatuz, enpresei berritzen lagunduz, Europan ondo kokatuta dagoen berrikuntza-politika sendoa eraikiz eta euskal administrazio publikoan berrikuntza bultzatuz”, azpimarratu du Bilbaok Zuzendaritza Batzordearen aurrean egindako hitzaldian.

Innobasqueko zuzendariak Post COVID 2020 Prospektibako Innobasque Txostena, krisiaren sakontasuna ezagutzeko premiaz egindakoa, partekatu du batzordearekin.  Egiaztatu da pandemiak bizkortu egin duela digitalizazioaren eta jasangarritasunaren ezarpena bizitzaren alderdi guztietan. Txostenak egungo egoera abagune gisa ikusten du, eta funtsezko gomendioak egiten ditu Euskadiren etorkizuna berrikuntzatik eraikitzeko.  Enpresa-sarean jarduera berritzailea sustatzeko, ezohiko neurriak martxan jartzearen alde agertu da agentzia, horrela likidezia falta eta eskariaren erabateko uzkurtzea arintzeko.

“Innobasquek badaki oso garai zaila duela aurrean, baina bazkideei eta gizarte osoari mezu baikorra eman nahi die. Gure espiritu ekintzailea, berritzailea eta borrokalaria indartuz Europari begira jarraitu behar dugu”, nabarmendu du Bilbaok bere hitzaldiaren amaieran.

Post COVID 2020 prospektiba-txostenaren edukia laster aurkeztuko zaie enpresa elkartuei eta gizarte osoari.

 

Zuzendaritza-batzorde berria

Gaur, estatutuetan adierazten den bezala, erakundearen kudeaketa-organo berriak osatuko dituzten pertsonak aukeratu dira. Zuzendaritza-batzorde berrian Manuel Salaverria dago, lehendakari gisa, eta bost lehendakariorde: Arantxa Tapia (Eusko Jaurlaritza – Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak), Iñigo Ucin (Mondragon Korporazioa), Eduardo Zubiaurre (Confebask), Nuria Gisbert (CIC Energigune) eta Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea). Lourdes Morenok (Bolueta Engineering Group) batzorde berriko diruzain-lanak egingo ditu, eta Olatz Fernandezek (Fernandez-Elejalde Abogados) idazkari-lanak.

 

2019ko kudeaketa txostena

Batzar Nagusian, 2019ko ekitaldiko Kudeaketa Txostena aurkeztu zaie bazkideei. Gaur egun, 907 enpresa eta erakundek osatzen dute Agentziaren elkarte-oinarria, eta gehienak (% 63) industriak dira, beren ahaleginarekin Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den berrikuntzaren eta ikerketaren zatirik handiena sostengatzen dutenak. Euskadiko ETE berritzaileen % 43,5 Innobasquen sartuta daude, eta elkartutako erakundeak EAEko I+G guztiaren % 62 dira.

Kudeaketa Txostenak nabarmentzen du, halaber, elkartekideek parte-hartze handia dutela Innobasquek gidaturiko ekintzetan.  242 erakunde bazkide inplikatu dira 2019an egindako jardueretan. Berrikuntzaren Euskal Agentziak babestutako 24 programei eta planei esker, 1.698 euskal erakundek beren lehiakortasuna hobetzeko ekintzei ekin ahal izan diete.  Euskadik, oro har, 100etik 79,8ko nota lortu du Eskualde Berrikuntzaren Europako Adierazlean (RIS).

 

Innobasqueren helburu estrategikoak

Sei dira 2016-2020 ekintza-planaren ardatz estrategikoak, denboraldi horretan agentziaren lana gidatu dutenak. Lehenak prospektiba modu sistematikoan txertatzea bilatzen du euskal zientzia, teknologia eta berrikuntzako politiketan. Halaber, berrikuntza, prestakuntza eta gobernantza publikoko politikak babestu dira, eta I+G arloko euskal ekosistema behatu eta ebaluatu da. Innobasquek bere erakunde elkartuei lagundu die beren premia edo beharrak identifikatzen eta horiei aurre egiteko planak ezartzen.   Aliantzak eta sareak ezartzea Innobasqueren espirituaren parte da, 2007an eratu zenetik, eragina, kokapena eta eskala irabazteko modu gisa, eta, horrela, euskal enpresei eta erakundeei laguntzeko egoera hobean egoteko. Kudeaketa eta antolaketa berritzailea bultzatzeko beharra ere ildo estrategikoetako beste bat da, enpresak  osatzen dituzten pertsona guztiek partekaturiko balioak onartzeak enpresen barruan duen garrantziaz jabetuta. Azken helburuak Innobasquek egiten duen lan eskerga elkartekideei eta gainerako gizarteari jakinaraztea bilatzen du, Euskadiren etorkizunerako eta bizi-kalitaterako ikerketak eta garapenak duten garrantzia ulertu eta barneratu dezaten.

 

 

Lotutako albisteak

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.