Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 apirila, 2022 Berrikuntza

Bizkaiko 40 enpresak aplikatzen dute langileen parte-hartzea handitzen duen EkinBarri eredua

Bizkaiko enpresa-elkarte garrantzitsuenek sustatutako ekimen honen helburua da lehiakortasuna hobetzea pertsonen bitartez
Jorge Petralanda eta Marta Martínez.

Duela lau urtetik hona, Bizkaiko enpresa-elkarte garrantzitsuenek EkinBarri proiektua sustatzen dute, enpresen lehiakortasuna hobetzeko pertsonen harremanak optimizatuz. Asmoa da konpainia osoa eraldatzea pertsonen parte-hartze handiagoa bilatuz. Bizkaiko 40 enpresatan aplikatu da ekimena, baina sentsibilizazio-lana 2.000 enpresataraino iritsi da.

“Enpresen etorkizunean pentsatutako proiektu bat da, eta pertsonak jartzen ditu erdigunean. Begirada bikoitza du: lehiakortasuna eta pertsonak” azaldu dute Marta Martínez (Cebek patronaleko Ekintzailetza eta Pertsonen Kudeaketako arduraduna) eta Jorge Petralandak (Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako Antolakuntza eta Berrikuntzako arduraduna).

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailaren babesarekin abiarazi da, eta helburutzat du enpresak etorkizunerako prestatzea. “Berritzaileago izan behar dugu, eta pertsonak dira sortzeko gaitasuna dutenak”.

Sustatzaileek adierazi dute konpainien faktore erabakigarrietako bat dela lan-ingurune osasuntsu eta konstruktiboak izatea. “Helburua da tokia uztea talentuari bere burua erakusteko, aberasgarri izan dadin enpresa proiektuarentzat”. Horregatik, EkinBarri bost zutabetan oinarritzen da: pertsonak, konfiantza, konpromisoa, berrikuntza eta jasangarritasuna.

Estilo berri bat liderrentzat

Proiektuak estilo berri bat sortu du enpresen liderrentzat, “langileei parte hartzeko bidea zabaltzen diena. Manager kontzeptua baztertu eta lidergotza lehenesten da, baina liderrak ere ikaskuntza-prozesu bat iragan behar du.  Antolakunde guztietara egokitzen den eredu bat da, antolakundea parte-hartzaileago egitea helburu duena. Irakasten du nola kudeatu gizakiaren konplexutasuna eta etorkizuna, hots, aldaketak”.

EkinBarri epe luzeko apustu bat da. “Baina konfiantza, galtzen den bezalaxe, irabazi ere egiten da. Lehenengo aldatu behar du zuzendaritzak edo Ekinbarri lantaldeak, zeina normalean zuzendaritzak berak eta barne-eraldaketa bultzatzen duten pertsonek osatzen baitute”.

Sustatzaileek proiektu pilotu bat garatu zuten probatzeko eredua baliozkoa zela edozein tamaina edo jardueratako enpresetan. “Eta egiaztatu genuen ekimena ona zela. Oso baliagarria da enpresa hazten ari denean, belaunaldi erreleboa egitean, proiektu ekintzaileak finkatzean, etab. Eta oso baliagarria da arazoak dituzten eta hobetzeko marjina duten enpresetan”.

Aitortzen dute enpresei kosta egiten zaiela eredua aplikatzea, “konpainiaren erraietan txertatu behar baita, baina lehiakortasuna hobetzea da helburua. Enpresa-aldaketaren azeleragailu bezala definitzen dugu gure burua”. Eredua aplikatu duten 40 enpresek arrakasta lortu dute, eta horri esker orain preskribatzaile bihurtu dira beste konpainia batzuentzat.

“Badugu tresna digitalizatu bat feedback-a ematen diguna ekimenaren denbora errealeko eboluzioari buruz eta lantzen den guztian duen inpaktuari buruz”.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak