Arantxa Tapia sailburua, ekitaldian.
Berrikuntza
Albisteak 20 iraila, 2021

ASTEKLIMAren bigarren edizioak euskal herritarrak mobilizatu nahi ditu klima-aldaketaren aurrean

  •  Publiko guztientzako 200 jarduera inguruk osatuko dute Euskadiko Klima eta Energiaren Astea herritarren agendan energia- eta klima-trantsizioaren erronka jartzeko  

  • Ekimenak –tailerrak, jardunaldiak, bisitak, erakusketak...– irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean egingo dira Euskadiko lurralde osoan

  • Gobernu Kontseiluak 3.480.000 euroko diru-laguntza lerro bat onartuko du bihar garapen jasangarria sustatzen duten tokiko ekintzetarako

-

 

Klima-aldaketa eta energia dira gizarteak epe labur eta luzera aurre egin beharreko erronka nagusietako bi, eta euskal herritarrak horren jakitun dira. Horrela ondorioztatzen da Eusko Jaurlaritzak joan den martxoan herritarren pertzepzioari buruz egindako azterketatik; izan ere, inkesta egindako pertsonen % 80k adierazi zuen klima-krisia arazo larria dela eta 10etik 9k badakiela jokabideak aldatu beharko dituela hari aurre egiteko. Testuinguru horretan, eta ekintza orok –txikia izanda ere– garrantzia duelako ideiarekin, ASTEKLIMA itzuli da, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea.

 

Aurten irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean izango du bigarren edizioa, eta Euskadi beteko du herritarrak mobilizatzera zuzendutako jarduerekin. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatuta Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eta EEE-Energiaren Euskal Erakundearen bidez, ASTEKLIMA 2021en udalek, toki-erakundeek, elkarteek eta sektore pribatuak ere aktiboki parte hartzen dute.

 

Euskadik klima-ekintzarako konpromisoari eusten dio, Europako politikekin bat etorriz; eta joan den maiatzean Europako Itun Berdearekin bat egin zuen, eta etorkizun jasangarriago baterako bere ibilbide-orria proposatu zuen: Basque Green Deal. Isuriak murrizteko eta energia berriztagarriak sortzeko helburuak txertatzeaz gain, Basque Green Deal-ek garapen-eredu bidezkoa eta jasangarria dakar, industria eta teknologia ardatz nagusi gisa dituena.

 

Tokiko inplikazioa

ASTEKLIMAren helburu nagusia da herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea nahitaezko energia- eta klima-trantsizioaren aurrean. Horretarako, hiru lurralde historikoetan banatutako ehunka jarduerak baino gehiagok kalean bertan jarriko dute erronka, adin guztietako publikoek konponbidearen parte izan daitezen eta energia- eta klima-trantsizioak bizimoduan aldaketak eragingo dituela ikas dezaten.

 

Jarduera horietako asko udalerriek edo toki-erakundeek antolatuko dituzte, joan den uztailean Ihobek abiarazitako laguntzen deialdiari esker. Edizio honetarako, inoiz baino azkarrago kudeatu zen deialdia, hilabete eta erdian, eta erabat gainditu du 2019koa.

 

Duela bi urtekoarekin alderatuz, jarduera-kopuruak marka gainditu du: guztira, toki-erakundeek bultzatutako 157 jarduera antolatuko dira (lehen edizioan 64 jarduera antolatu ziren). Aurten 61 udal dira, mankomunitate bat eta administrazio-batzorde bat, ASTEKLIMA 2021i beren proposamenak aurkeztu dizkiotenak, 865.000 biztanle baino gehiago bilduz. 109.000 eurotik gorako aurrekontua izango dute.

 

Erakusketak, tailerrak, antzerkia, zinema, haur-jolasak, ipuinak, bizikleta-ibilaldiak, hitzaldiak, bisita gidatuak, lehiaketak… adibideetako batzuk dira. Euskadiko Klima eta Energiaren Astean programatutako jarduera guztiak asteklima.eus webgunean kontsulta daitezke.

 

Ekitaldi ofiziala PreCOPen

Udal-erakundeek antolatutako jarduerez gain, ASTEKLIMAren ekitaldi nagusietako bat “Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza” nazioarteko jardunaldia izango da. Jardunaldia irailaren 30ean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Europako Life Urban Klima 2050 proiektuaren –Euskadiko klima-ekintzarako proiekturik handienaren– aurrerapen nagusiak ezagutzera emango dira bertan.

 

Eusko Jaurlaritzak sustatuta, nazioarteko jardunaldi hau PreCOP26 All4Climate-Italy 2021eko programa ofizialaren barruan dago. Klimaren Gailurraren ataria izango da: aurten Glasgown egingo da urriaren 31tik azaroaren 12ra.

 

ASTEKLIMAren ekintzen hasiera Zumaian izango da, Zumaiena Ikastetxean, bertan inauguratuko baita “2030 Baso Magikoa” gunea. Gune natural berri hau ikasteko leku bihurtuko da, eta bi urteko lan gogorraren ondoren, topagune izan nahi du iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin lotutako jarduerak garatzeko. ASTEKLIMAn sustatuko diren beste ekintza batzuk Mutrikuko olatuen plantara, Ispasterreko biomasa-zentrora eta Oñatiko zentral hidroelektrikora egindako bisita gidatuak izango dira; hainbat jardunaldi tekniko Aclima, BC3 edo UPV/EHU erakundeek, besteak beste, sustatuak; Kutxa Ekoguneko Bihotz Berdeak familia-tailerra; Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren barruko hezkuntza-jarduerak, eta Bridgestonek sustatutako bizikleta solidario herrikoiak.

 

Gainera, ingurumen-hezkuntzako zentroen Ekoetxea sareak programazio berezi bat diseinatu du ASTEKLIMAn zehar sarea osatzen duten lau zentroetan –Urdaibai, Meatzaldea-Peñas Negras, Azpeitia eta Txingudi–. Bertan, klimari buruzko Scape Box bat muntatzea nabarmentzen da, mugikortasun jasangarria, uraren erabilera edo hurbileko produktuen kontsumoa, besteak beste, jorratzeko.

 

Jarduerei buruzko informazio guztia hemen dago eskuragarri: www.asteklima.eus .

 

Garapen jasangarria sustatzeko diru laguntzak

ASTEKLIMAn jasotako ekintzen sentsibilizazioaz gain, Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarrian aurrera egin nahi du, eta, beraz, bihar Gobernu Kontseiluak ia 3,5 milioi euroko diru-laguntza lerro bat onartuko du, toki-erakundeei laguntzeko, udal-ekintza EAEko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen-lehentasunekin lerrokatu dezaten.

Honako lan-ildo hauek aurreikusten dira:
Kutsatutako lurzoruak. Lurzoruaren kalitatea ikertu, prebenitu eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak, hutsik dauden lurzoru artifizializatuen inbentarioak egitea barne.
Klima-aldaketa. EAEn klima-aldaketaren ondorioak murrizteko, arintzera (berotegi-efektuko gasen isuri garbiak murriztea), CO2 xurgatzera eta egokitzera (plangintza eta ekintzak) bideratutako ekintzak.
• Natura-ondarea. EAEko aniztasun biologikoa eta geologikoa kontserbatzen, lehengoratzen edo hobetzen laguntzen duten ekintzak.
Ekonomia zirkularra. Tokiko zirkulartasuna sustatzen duten ekintzak.
• Jasangarritasunerako hezkuntza. Tokiko Agenda 21 edo Tokiko Agenda 2030 eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak.

2007tik 2020ra (biak barne) 1.802 proiektu lagundu dira diruz, 59,47 milioi euro guztira. Iaz 163 proiektu lagundu ziren diruz.

Lotutako albisteak

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Lancorrek  haren  kudeaketa-eredua  eta  industriako  bikaintasuna  aitortzen  duten  nazioarteko  bi  sari  lortu  ditu
16/10/2025 Berrikuntza

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan

‘La  Fundacion’-ek  eskaintzen  du  SOS  EmozioLan  —  Langile‑ongizatearen  aldeko  benetako  apustua  egiten  duten  enpresentzat  Lehen  Laguntza  Emozionalen  lehen  zerbitzua
05/10/2025 Berrikuntza

‘La Fundacion’-ek eskaintzen du SOS EmozioLan — Langile‑ongizatearen aldeko benetako apustua egiten duten enpresentzat Lehen Laguntza Emozionalen lehen zerbitzua

La Fundación San Prudencio ha desarrollado SOS EmozioLan, un innovador servicio de primeros auxilios emocionales en el entorno laboral

Innobasque  kasu  praktikoen  bila  dago,  Global  Innovation  Day  2025  ekitaldirako
18/09/2025 Berrikuntza

Innobasque kasu praktikoen bila dago, Global Innovation Day 2025 ekitaldirako

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da urriaren 3ra arte. Hautatutako esperientziak Global Innovation Day 2025 ekitaldiko programa ofizialean jasoko dira, Euskadin zientziak berrikuntzan duen eragina erakusteko adibide aipagarri gisa

Erreka  Ikerlaneko  bazkide  erabiltzailea  izango  da,  lankidetza  teknologikoa  eta  instituzionala  bultzatzeko
18/09/2025 Berrikuntza

Erreka Ikerlaneko bazkide erabiltzailea izango da, lankidetza teknologikoa eta instituzionala bultzatzeko

Hitzarmen honen bidez, MONDRAGON Taldeko bi erakundeek duela urte batzuetatik duten aliantza sendotzen dute, beren lankidetza teknologikoa eta instituzionala indartzearen alde eginez.

Kudeaketa  Aurreratuaren  Europako  Astea  kulturari,  AAri  eta  lan  egiteko  modu  berriei  buruzko  eztabaida  batekin  hasiko  da  Bilbon

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea kulturari, AAri eta lan egiteko modu berriei buruzko eztabaida batekin hasiko da Bilbon

Urriaren 8an Javier Martínez Aldanondok emango dio hasiera Europako Asteari, erakunde adimentsuen arloan nazioartean ezagunak. Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntzaren kulturaren inguruan hitz egingo du.

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Basque  Digital  Innovation  Hubek  adimen  artifizialean  espezializatutako  nodo  berria  gehitu  du
02/09/2025 BDIH

Basque Digital Innovation Hubek adimen artifizialean espezializatutako nodo berria gehitu du

Basque Artificial Intelligence Centerren gidaritzapean, konputazio aurreratuko eta datuak biltegiratzeko tresnak eskuratzeko aukera emango die euskal enpresei.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.