Ander Aguirrebeña, Alfa MIMtecheko zuzendari nagusia
Berrikuntza
Elkarrizketak 30 iraila, 2025

Asier Aguirrebeña (Alfa MIMtech): “MIM teknologiak aukera ematen digu prestazio handiko pieza konplexuetan berrikuntzak egiteko”

Eibarko enpresak pieza metalikoak Metal Injection Moulding teknologiaren bidez fabrikatzen espezializatuta dago, eta “giltza eskura piezaren diseinutik azken entregara arteko” soluzioak eskaintzeko duen malgutasun produktibo handiagatik nabarmentzen da.
-

Alfa MIMtech 2004an sortu zen, Eibarren, eta MIM (Metal Injection Moulding) teknologian espezializatu da. Prozesu berritzaile honi esker, 30 langile izatera iritsi da empresa, eta zeharkako emplegua sortu du inguruko empresetan beste berrogeita hamar pertsona baino gehiagorentzat. 

“Fabrikazio-modu berria eta oso lehiakorra eskaintzen dugu, beste teknika batzuekin alderatuta. MIMarekin geometria oso konplexuak sor ditzakegu, tamaina txikikoak, zehaztasun handikoak eta ezaugarri mekaniko bikainak”, azaldu du Asier Aguirrebeña konpainiako zuzendari nagusiak.  

Balio diferentziala ez dago teknologian bakarrik, baita hura aplikatzeko moduan ere. “Instalazioa ahalik eta malguena izateko eta gure bezeroen etengabeko aldaketetara egokitzeko diseinatu dugu. Gainera, giltza eskura soluzioak eskain ditzakegu, piezaren diseinutik hasi eta azken entregaraino, muntaketak edo aurre-muntaketak barne. Inguruko industria-aberastasunari esker, prozesu osoa bete dezakegu”, azpimarratu du Agirrebeñak. 

Azken urtean, Alfa MIMtechek ekintzailetza teknologiko eta berritzailea aitortzen duen Toribio Echevarria sarietako bat jaso du, Aguirrebeñak modu berezian baloratzen duen saria: “Sariak ilusio berezia egin zigun, erakutsi zigulako Eibarko herria harro dagoela eskualdeko industriari laguntzen hemen egoteaz, industria mailan dezente sufritzen ari baita. Izugarrizko energia eman zigun bide hau jarraitzeko”.   

Etorkizunari begira, Alfa MIMtech pertsonen iraunkortasunari eta ongizateari lotutako berrikuntza-proiektuetan ari da lanean. “Karbono-aztarnaren neurketa murrizteko neurriak sustatzen ari gara, eta material arinagoak edo prestazio handikoak bilatzen, etorkizuneko industriaren beharrei aurrea hartzeko. Eta ongizatea ardatz duen kudeaketa ereduan sinesten dugu: talde motibatuak eta konprometituak baditugu, onura denontzat da”, amaitu du. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.