Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 urria, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Webgunea negozioaren gakoetako bat bihurtu da enpresa industrialentzat

El congreso de marketing digital Indusmedia, organizado por el Grupo SPRI, muestra la manera de optimizar Internet

SPRI Taldeak antolatutako Indusmedia marketin digitalari buruzko kongresuak Internet optimizatzeko modua erakutsiko du

Aitor Cobanera SPRI Taldeko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendariak ziurtatu duenez, egun, enpresa batek ez du arrakastarik lortuko, I+G+b-aren, nazioartekotzearen eta digitalizazioaren aldeko apustuari eusten ez badio

Enrique Dans adituaren esanetan, enpresek “digitalean islatu behar dituzte” beraien gaitasunak

Enpresek webgunea negozioaren aldeko palankatzat erabiltzen ote duten, ez dago batere zalantzarik. SPRI Taldeak astearte honetan Hernaniko Orona Fundazioan antolatu duen Indusmedia marketin digitalari buruzko kongresuak webguneen erabilera eta optimizatzeko modua aztertu ditu, enpresen negozioa areagotzeko asmoz.

 

Dagoeneko bederatzigarren edizioa bete duen biltzarra Aitor Cobanera SPRI Taldeko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendariak ireki du. Cobanerak argi utzi du, I+G+b eta nazioartekotzearen aldeko apustuari eutsi ezean, enpresa batek ezin duela arrakastarik lortu gaur egun. “Honi, ekoizpen prozesuei eta marketinari adimen handiagoa gaineratu dieten digitalizazioa eta 4.0 industria gehitu behar dizkiogu. Mundu digitala estu-estu lotuta dago jadanik ekoizpenaren munduarekin”.

 

Enrique Dans irakasle eta adituaren esanetan, sare sozialen goraldiarekin “alde industriala lausotuta gelditu da”. Haren hitzetan, marketin industrialean, “erosketak egiteko irizpideak beste era batekoak dira eta bezeroek ez dute nahi ardien antzera trata ditzatela”, sare sozialetan gertatzen den bezalaxe.

 

Webguneari dagokionez, Dansek garrantzitsutzat jo du “gure webgunea garrantzitsua dela ulertzen hastea”. “Lidergo kontua da, eraldaketa digitala pertsonen eraldaketa izan eta pertsonek modu digitalean pentsa dezatela lortzeko”.

 

Era berean, “garrantzi gorenekotzat” jo du enpresa baten webgunea “enpresa horrek egiten duenaren isla izatea eta bezeroen alde agertzea”. Haren iritziz, eraldaketa digitalak “papera erabiltzeari utzi” eta Linkedin sare soziala erabiltzea dakar, “horixe baita enplegu-profil baten bilaketa zehatz-mehatz segmentatzen duen sare bakarra”. Laburbilduz, “lehendik dauzkazuen gaitasunak modu digitalean islatu behar direla” adierazi du.

 

Alvaro Peña isocialweb eta Virality Mediaren sortzailekideak, aldiz, Googlek merkataritza-helburuak dituzten webguneei ezartzen dizkien penalizazioak izan ditu hizpide; eskuzkoak zein algoritmikoak.

 

“Lehenengoak, Googleko enplegaturen bat tarteko, Google Search Consoleren (GSC) bitartez jakinarazten dira”, eta besteak beste, erabiltzaileek sortutako spamak, berezkoak ez diren estekek nahiz dirua irabaztea xede duen spam hutsak eragiten dituzte. “Baina trafikoa berreskura daiteke, ondo lan eginez gero”.

 

Penalizazio algoritmikoen kasuan, Googleren berrikusketa automatikoaren ondorioa da (bilatzaileak algoritmoak egunean bi aldiz eguneratzen ditu), “baina hauetan, jakinarazpenik eza da arriskua, izan ere, penalizatuta egon zaitezke horren berri jakin gabe ere”.

 

Peñak azaldu duenez, baliorik gabeko orrialdeak sartzea penalizatzen da, baita inongo ekarpenik egiten ez duten orrialdeak indexatzea ere, eta Safecont deritzon tresna baliagarritzat jo du horrelako arazoak konpontzeko.

 

“Erabiltzailearengana iristeko aukera”

Bestalde, kontrol numerikoko tornuak fabrikatzen  dituen CMZ enpresako Patricia Herasek argi utzi webgunea salmentarako tresna bilakatu dela. “Merkatu anglosaxoietan sartzeko digitalak izan behar genuela konturatu ginen. Eguneratu gabeko webgunea genuen, enpresaren errealitatearekin guztiz deskonektatuta zegoena. Baina erabiltzaileek CMZ tornuak bilatzen zituztenean, lehenengo postuetan ateratzen ginen”.

 

Orduko haren aldean, duela urtebete abiarazi zuten webgune berriak “erabiltzailearengana iristeko aukera ematen digu” eta, prozesu honetan, ahalegin berezia egin dute “pertsonak gauza guztien erdigunean kokatzeko”. Adierazi duenez, SEO da abiapuntua, eta horri gehitu behar zaizkio geroztik sare sozialetako presentzia, Google Ads eta e-mailingaren erabilera edota edukien sorrera, enpresako sail guztien partaidetzaz.

 

Betaurrekoak, aurikularrak eta bestelako babes-ekipoak ekoizten dituen Medop konpainiaren izenean, Leire Escurzak gogoratu du, lehen, salmentak banatzaileen laguntzaz egiten zituztela, prozesu korapilatsu baten bitartez. Horren ordez, beste sistema arinago bat finkatu zuten webgunearen bitartez. Apirilean abiatu zuten, eta hasierako gorabehera guztien gainetik, “orain erabat arrakastatsua da, izan ere, salmenten % 60 webgunearen bidez egiten dira dagoeneko eta kopuruak gehituz doaz hilabetez hilabete”.

 

Zerbitzu bereizgarri duen merkataritza-eredu berria eskaintzen dutela nabarmendu du, “eta industria eta salmenta guztiei buruzko informazioa dugu, balio erantsiko produktuak bultzatu ahal izateko”.

 

Itziar Cenoz Teknikerreko marketin eta negozio digitaleko zuzendariak zehatz-mehatz azaldu du zergatik erabaki zuen zentro teknologikoak Clickindustrial.es merkataritza elektronikoko proiektua bultzatzea. Haren hitzetan, ekosistema digitala ez da tradizionala bezalakoa: “negozio berri bat sortzen ari da, eta ondo jokatzen ez baduzu, dagokizun tarta-zatia gal dezakezu”.

 

Munduko biztanleriaren % 56 eta Europako biztanleriaren % 94 Internetera konektatuta dagoela eta % 72k sarearen bidez erosten duela gogoratu du. “Alabaina, merkataritza elektronikoko merkatua dagoeneko hiru aldiz handiagoa dela eta urtez urte % 10etik gorako hazkundeak dituela kalkulatu da”.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak