Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 abendua, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Vicomtechek eta Lantekek 3D simulazio interaktiboan aurrera egin dute

Bi konpainiek txapa-mozketa prozesu termikoei aplikatutako lankidetza indartzen dute, ekoizpen-prozesuak optimizatu eta sinplifikatzeko aukera emango duten irtenbideak industriaren esku jartzeko 

 

Bi konpainiek txapa-mozketa prozesu termikoei aplikatutako lankidetza indartzen dute, ekoizpen-prozesuak optimizatu eta sinplifikatzeko aukera emango duten irtenbideak industriaren esku jartzeko

 

Bere I+G+b estrategiaren parte bezala, Lantekek, metalaren industriaren sektoreko eraldaketa digitalean multinazional aitzindaria, Vicomtech bere partner teknologikoarekin elkarlana sendotu du, txapazko mozketa prozesu termikoei aplikatzen zaien 3D simulazio interaktiboan sakontzeko eta aurrera egiteko.

 

Lankidetza honek jarraipena ematen die BeroSim proiektuarekin lortutako emaitzei, eta, horren bidez, erabiltzaileari beroak txapan izango duen eraginaren eredu birtuala izateko aukera ematen dio, baita materialean plasma edo laserraren bidezko mozketa prozesuan gehiegizko tenperaturaren ondorioak zer eragin izango duen aurreikusteko aukera ematen du (deformazioa, lodieran edo kalitatean aldaketak, etab.). Proiektu honi esker, produkzio-eraginkortasuna handitzeko, baliabideetan aurrezpen garrantzitsua lortzeko eta mozketa prozesuan egon zitezkeen deformazioak aurreikusteko eta saihesteko berrikuntza industriaren eskura jartzen zen.

 

Konpromiso berritu horrekin, bi erakundeek beste urrats bat ematen dute metalaren eta txaparen eraldaketaren industriari beren beharrei erantzungo dieten ebazpen eta zerbitzu berritzaileak eta balio erantsi erreala eta jarraitua eskaintzeko helburuan. Vicomtech Zentro Teknologikoaren ikerketeten aurrerapenei esker, buru-anitzeko mozketa makinek euskarria eman eta beraien errendimendua hobetzen dituen hedadura matematikoa dute.

 

Ebazpen honen emaitzak software komertzialak lortutakoekin egiaztatu eta alderatu dira, eta guztiz egokiak izan dira. Exekuzio-abiadura handia lortu da, hardware grafiko modernoaren (GPU) erabilerari eta simulazio interaktiboko ingurune batean integratzeko funtzionaltasunari esker. Aurrerapen teknologiko honen emaitzak Journal Materials aldizkariak bermatuta daude, eragin handiko argitalpen zientifikoa, eta honako hau da izenburua: “Fast Analytic Simulation for Multi-Laser Heating of Sheet Metal in GPU”.

 

Aurrerapen hauek sektoreko industriei ekartzen dizkieten onurak hauexek dira:

  • Alde batetik, metalaren eta txaparen industriaren esku jartzen da lantokira eraman baino lehenago zenbakizko kontrolerako programak (NC, ingelesezko siglengatik) optimizatzeko tresna bat, giza baliabideak eta materialak aurreztuz.
  • Bestalde, gauzatzean lortutako abiadurak diseinuan test eta optimizazio gehiago egiteko aukera ematen du denbora berean.
  • Hirugarrenik, txapan tenperaturaren ikusmen-egiaztapenak diseinatzaileei nesting-aren zein atal diren problematikoak eta zeintzuk ez identifikatzen laguntzen die.

Era honetan, enpresak ingurune global aldakor eta geroz eta lehiakorrago batera egokitu daitezke, ekoizpen aurreratuak bultzatuta aurrera egiten duena eta non ekoizpen adimentsua gakoa den etorkizuneko lantegia errealitate izan dadin.

 

Txapa metalikoen mozketa prozesuen simulazioa ekoizpen prozesuaren fase bat da, txapa mozteko estrategia onena eta ordena definitzeko eta, era berean, errendimendua nabarmen hobetzen du, diseinu-fasean aurreikusi ez diren anomaliak aurreratu eta antzemanez. Teknologia aurreratu hauei esker, programa makina errealean proban jarri behar izatea saihesten da. Honela, makinaren denboran, materialetan eta energian aurrezten du, eta, aldi berean, gerta daitezkeen gorabeherak edo matxurak murriztea eta lan istripuak murriztea.

 

Teknologia hau laborategiko prozesutik igaro da, materialen berotzea kalkulatzeko baliozkoa dela frogatuz. Uneotan Lantek, txapazko piezen mekanizazioarekin lotutako produktu komertzialetan sartzea aztertzen ari da. Horren harira, Asier Ortiz Lantekeko Operazioen zuzendariak zera adierazi du: “Beroaren sorkuntza eta disipazio eredu birtual hauek laguntza handikoak dira gehiegizko beroak ezaugarri fisikoen desitxuratze edo narriaduragatik kalitate filtroa gainditzen ez duten piezen ekoizpena ekiditeko”.

 

Bestalde, Jorge Posada Vicomtecheko zuzendari laguntzaileak, Zentroaren misioarekin guztiz bat egiten duen elkarlan hau oso positiboki baloratzen du: “Euskal industri-sareko enpresa erreferentea baina nazioarteko bokazio argia duen Lantekekin egindako elkarlanak arazo eta erronka interesgarriak identifikatzen lagundu du, ikerketa eta berrikuntza behar dutenak, eta eragin globala izan dezaketenak. Vicomtechentzat oso ona da zentzu horretan dugun espezializazio zientifiko-teknologikoa ekarpena egitea eta elkarlan honek emaitza garrantzitsuak dakarrela nazioartean erakustea”.

 

La incorporación de tecnología de vanguardia en sus procesos y productos permite a Lantek mantener su posicionamiento como uno de los referentes en innovación a nivel mundial dentro de un mercado muy competitivo y maduro. Además, la cooperación tecnológica entre Lantek y Vicomtech consolida la relación entre ambas entidades y complementa sus esfuerzos en materia de innovación para el sector industrial.

 

Vicomtechen inguruan

Vicomtech Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatutako zentro teknologikoa da eta Artificial Intelligence, Visual Computing & Interaction eremuetan ikerketa aplikatutako proiektuak garatzen ditu. Vicomtechen zeregin nagusia teknologiaren transferentzia da enpresei, lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.

 

Bere jarduera guztiak bere kudeaketa sistema global eta aitzindariak, eta bertan eta nazioartean erreferentea dena, araututa daude. Sistema honek emaitzen etengabeko hobekuntza eta horien neurketa ziurtatzen du, baita berrikuntza teknologikoko prozesuak optimizatzea, ezagutzaren transferentzia eta sortzea, eta ikertzaileen bikaintasuna.

 

Lanteken inguruan

Metalezko txapa eta industria metalurgikoaren sektoreko enpresen eraldaketa digitala gidatzen duen enpresa multinazionala da Lantek. Ekoizpen adimentsuan patentatutako bere softwarearekin, fabrikak elkarlotzeko aukera ematen du, horrela Lantegi Adimentsuetan bilakatuz. Bere zerbitzuen eskaintza CAD, CAM, MES eta ERP ebazpenekin osatzen du, txapa, hodiak eta profilekin metalezko piezak edozein mozketa teknikaren bidez (laserra, plasma, oximozketa, ur-zurrusta, zizaila eta puntzonaketa) egiten dituzten enpresei zuzendutakoak.

 

1986an sortu zen Europako makina erremintaren garapenerako foku nagusietako batean, Euskal Herrian (Espainia), txapak eta metala prozesatzeko teknologiak integratzeko aukera ematen du, fabrikazio-kontrol aurreratuena duen softwarearekin. Gaur egun enpresa lider nabarmena da bere sektorean, berritzeko gaitasunari eta internazionalizazioarekin duen konpromisoari esker. 20.000 bezero baino gehiago ditu 100 herrialdetan eta 20 bulego 14 herrialdetan, nazioarteko presentzia duten banatzaile sare zabala dauka. 2017an bere nazioarteko jarduerak bere diru-sarreren % 86a izan ziren.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak