Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

17 ekaina, 2020
Veigalanek eta Azterlanek berrikuntza adimentsu bat garatu dute material metaliko erresistenteagoak eta arinagoak sortzeko, autoetako frenoen fabrikazioan erabiltzeko

Veigalan y Azterlan desarrollan una solución inteligente para crear materiales metálicos más resistentes y ligeros para fabricar frenos de coche
Pantallas de monitorización del proceso de fundición en AAPICO

Digimat proiektuak helburu nabarmenak ditu: automobilaren osagai metalikoen prestazioak hobetzea, pieza erresistenteagoak lortzeko, eta ibilgailuen pisua arintzeaBi helburu hauek funtsezko faktoreak dira automobilgintzaren industriaren energia-eraginkortasuna eta ingurumen-inpaktua hobetzeko, osagaien %75 baino gehiago aleazio metalikoekin fabrikatzen delako. Isurketa kutsatzaileak murriztea, erregai-kontsumoa murriztea eta osagaiak fabrikatzeko material gutxiago erabiltzea dira proiektu honek dakartzan abantailetako batzuk.  

Iaz hasi zen ekimen hau, Veigalan oinarri teknologikoko enpresa buru bezala, eta Azterlan zentro teknologikoaren eta Aapico (galdaketa) eta Continental Teves (freno-fabrikatzailea) automobilgintzako bi multinazionalen laguntzarekin. 

Europako Batzordearen Horizon 2020 programaren bidez finantzatuta (zehazki, EIC Fast Track to Innovation neurriaren bidez) dago proiektua eta aurtengo amaieran bukatuko da, baina dagoeneko lantaldeak aurrerapen esanguratsuak bete ditu. Digimat partzuergoak orain arte garatutako teknologiari esker, material metaliko hobeago baten fabrikazio-prozesua arrakastaz modelizatzea lortu da, automobil-frenoak erresistenteagoak eta arinagoak egiteko asmoarekin. 

Veigalaneko Asier Gonzalezek azaltzen duenez, sentsore-sare batek, saiakuntza-kontrol suntsitzaile eta ez-suntsitzaileek, Kontrol Prediktiboko Ereduek (MPC) eta ezaugarri optimizatuak dituzten metalezko osagaiak fabrikatzeko ikaskuntza gainbegiratuko algoritmoek osatutako arkitektura digitala garatzera bideratu ditugu gure ahaleginak. Teknologia hauek burdina galdatzeko prozesuan aplikatzen dira. 

Adimen artifiziala eta industria-prozesu jasangarriagoak 

Lehen fasean, lantaldeak adimen artifizialeko sistema bat garatu du, denbora errealean fabrikazio-prozesuaren datuak aurreikusitako emaitzekin lotzen dituena. Garatutako ereduek “kalitate metalurgikoa, konposizio kimikoa” eta bestelako parametro garrantzitsuetan eragiten dute; horrela, fabrikazio-materialaren prestazioak hobetzea lortzen da, haren pisua eta erresistentzia hobetuz. 

Horretarako, Aapicoren saiakuntza-bankuetan lortutako emaitzen analisian eta BRTA aliantzako kide den Azterlanen egindako saiakuntza aurreratuetan oinarritu dira.  

Burdin-galdaketa eraldaketa-prozesu konplexua da, eta prozesuan hainbat aldagaik parte hartzen dute”, azaldu du Jon Garay Azterlanen burdina galdatzeko teknologietan espezializatutako ikertzaileak. “Bere erresistentziagatik, kalitate eta prezio erlazioagatik eta geometria konplexuak eta near net shape piezak eskaintzeagatik, burdina funtsezko papera jokatzen du ibilgailuetan. Hala ere, gaur egungo pisua arintzeko joerek materialak helburu berrietara eramatera behartzen gaituzte eta, hori lortzeko, prozesu sendoagoak eta eraginkorragoak ezarri behar ditugu“.  

Digimaten garatzen den teknologia galdaketako beste material eta pieza batzuetan erabili daiteke ere, eta, beraz, osagai optimizatuen belaunaldi berri bati eta prozesu industrial jasangarri eta eraginkorragoei atea irekitzen die. Gainera, garapen berri honek produkzio osteko zenbait kontrol ezabatzen laguntzen du ere.  

Gaur egun, lantaldeak Aapikon garatutako ereduak inplementatzen ari da, ondoren lehen prototipoak fabrikatzeko asmoarekin. 

 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Basque Industry 4.0 6 uztaila, 2020
Metronic: “Puntako lan-metodologia berriak ezartzen ez baditugu, industria ahula izango dugu”

Eibarko konpainia hori kontrol eta neurketarako metrologia-ekipoen instalazioan espezializatuta...Leer más

Ausolan imprime alimentos en 3D para mejorar los productos texturizados para personas mayores
Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo...Leer más

Basque Industry 4.0 2 uztaila, 2020
BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

  SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 30 ekaina, 2020
Zibersegurtasuneko enpresa eta startup kopuruak gora egin du Euskadin

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (Basque Cybersecurity Centre-BCSC) egin eta argitaratutako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?