Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 urtarrila, 2019 Digitalizazioa Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

TIMON, auto-ilarak aurreikusten dituen Adimen Artifiziala

Deusto Tech-ek zuzendu du proiektu europar hori

 

Deusto Tech-ek zuzendu du proiektu europar hori

 

TIMON proiektuaren helburua da errepideko mugikortasuna hobetzea adimen artifizialaren eta big data-ren bidez, seguruagoa, eraginkorragoa, sostengarriagoa eta malguagoa izan dadin. Horretarako, hainbat zerbitzu sortu behar dira, zeintzuen bidez posible izango den errepideetako gertakariei buruzko denbora errealeko alertak jasotzea, auto-ilarak saihestea edo ibilgailuen artean komunikatzea.

 

11 antolakundez osatutako partzuergo europar batek garatu du proiektu hau, Deustuko Unibertsitateko Deusto Tech Mobility ikerketa-taldearen zuzendaritzapean. 3 urteko lanaren ondoren, prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte: zerbitzu multzo bat da, gidariei eta garraio erabiltzaileei zuzendutako aplikazio mugikor batean bilduta dagoena. “TIMON proiektuaren helburua da garraioaren inguruko datu-iturriak bildu eta prozesatzea, eta horrela informazio zerbitzu hobetuak ematea errepideko erabiltzaileei” azaldu du Leire Serranok, Deusto Tech-eko ikerlariak eta TIMON proiektuko proiektu-zuzendariak.

 

Eremu desberdinetako zerbitzuak sortu dira. Batetik, denbora errealeko alertez baliatuz, errepidean gidatzen laguntzen du, baldin eta talka egiteko arriskua badago, larrialdietako ibilgailu bat hurbiltzen ari bada edo istripu bat egon bada. Halaber, sistema honek posible egiten du gidarien eta erabiltzaile kalteberen (bizikletak, motorrak eta oinezkoak) arteko komunikazioa, eta sasoiz abisatzen du istripurik gertatu ez dadin.

 

Gainera, sistemak ibilbide optimizatuak eskaintzen ditu erabiltzaile bakoitzaren premien arabera, denbora errealeko informazioa erabiliz eta trafiko-aurreikuspenak kontuan hartuta. Aplikazioak aukera ematen du ibilbide multimodalak sortzeko profil desberdinentzat, adibidez, auto gidarientzat, motor edo bizikletan dabiltzanentzat eta garraio publikoko erabiltzaileentzat. “Proiektuko berrikuntza-arlo garrantzitsuenak dira adimen artifiziala aplikatzea auto-ilarak aurreikusteko –aurreikuspen ratioak hobetu ditugu 60 minuturaino- eta komunikazioen ikerketarako, hau da, ibilgailuen posizioa hobetzea satelite bidezko seinalea txarra den tokietan eta gidari eta erabiltzaile kalteberen arteko komunikazioa ahalbidetzen duten sare hibridoetan” azaldu du Leire Serranok.

 

TIMON partzuergoak proiektu pilotu bat egin zuen Ljubljanan 2018. urtearen bigarren erdian, non ehundik gora pertsonak parte hartu baitzuten (gidariak, bizikletan ibiltzen direnak eta garraio publikoko erabiltzaileak). Sei hilabeteko probaldi hori baliagarri izan da prototipo fasean dagoen tresna berri honen funtzionaltasunak hobetzeko. Proiektuak Europar Batasunaren finantzaketa jaso du Horizontea 2020 programaren bitartez.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak