Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 maiatza, 2021 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Teknei teknologia-aholkularitzako euskal taldeak 50 milioi euroko inbertsio-plana iragarri du datozen hiru urteetan

Merkatu Group-ekin integratzeko akordioa sinatu berri du taldeak, informazioaren teknologien eta digital business-aren sektorea gidatzeko

Ekonomia digitala erritmo bizian den testuinguru honetan, digitalizazioaz eta eraldaketa digitalaz etengabe hitz egiten da, eta Teknei aholkularitza teknologikoko euskal taldeak balio-proposamen desberdin, aurreratu eta garai berriekin bat datorren baten alde egin du. Hala, softwarea eta aplikazioak garatzeko proiektu tradizionalagoak garatzeaz gain, egoitza Bilbon duen enpresa lanean ari da teknologia digital berritzaileak ezartzeko, hala nola, identitate digital deszentralizatuko soluzioak, laugarren belaunaldiko datuaren plataformak, salmenta digitalei aplikatutako adimen artifiziala, aktibo fisikoen tokenizazioa eta aholkularitza digital business.

 

Hazkunde-helburua lortzeko, Tekneik 50 milioi euroko inbertsio-plana aurreikusi du datozen 3 urteetarako, azpiegitura teknologikoetara eta sektoreko enpresen erosketetara bideratuta. Gainera, Tekneik bere egungo profesionalak eta egingo dituen kontratazio berriak garatzeko plana ezarriko du. Tekneik gaur egun 400 langiletik gorako lantaldea du estatuan bakarrik, aholkularitza teknologikoko euskal taldeak hurrengo hiru urteetan 900 profesional gehiago izango direla kalkulatu du, espezialitate hauekin: sistemetako ingeniariak, teknikari informatikoak, datu-zientzialariak, digital business-eko aholkulariak, softwarearen garapen aurreratuko espezialistak, adimen artifiziala eta blockchain.

 

Tekneik darabiltzan aurreikuspenekin bat datorren apustu sendoa. Izan ere, datozen urteetan enpresak eta administrazio publikoak eraldaketa digitaleko planetan murgilduta egongo dira, bezeroei eta herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak hobetzeko balio aktibo gisa datua erabili eta aprobetxatzeko. “Ezinbestekoa da negozio-eredu digital berriak, bezero digitalak merkaturatzeko eta lortzeko modu berriak eta herritarrei zerbitzu hobea emateko modu berriak aztertzea, bai aurrez aurre bai modu digitalean”, adierazi du Joseba Lekube, Tekneiko CEOa.

 

 

 

 

Teknei aurreikuspenak

  1. urtean 45 milioi euro fakturatzea aurreikusten du Tekneik lan egiten duen herrialdeetan; kopuru horren %60 Euskaditik kanpo fakturatzen da. Bezero-sektoreka, taldearen diru-sarreren %37 finantza-sektoreko enpresetatik dator, eta %35, berriz, administrazio publikoetatik —haien bertikal nagusietatik—, telekomunikazioen eta industriaren sektorearen aurretik.

 

Alde batetik, enpresa baten aktibo teknologikoak erabiltzeko beharrezko aktibo gisa baloratzeko joera dago, baina jabetzan baztergarria da. Horrek hazkunde-eremu berri bat irekiko du industria horretan. Eta, bestalde, beharrezkoa da euskal teknologia-sektorean sendotzea, munduan lehiatzeko gaitasun handiena duten enpresak izan daitezen.

 

Hala, 2023an 100 milioi eurotik gorako fakturazioa lortzea espero du taldeak, batez ere Europako merkatuan.

Merkatu Group-ekin integratzea

Testuinguru horretan, Teknei taldeak Merkatu Group-ekin (Euskadin eta Mexikon presentzia duten enpresen taldea, digital business aholkularitza eta negozioan adituak eta negozioetan lehiatzeko abantailak eta datuaren kudeaketa eta gobernantza) integratzeko akordioa sinatu du berriki, zerbitzuen eta konponbideen eskaintza osatzeko eta zabaltzeko.

 

Merkatu Group eraldaketa digitaleko prozesuetan espezializatuta dago, bere ikuspegi, metodologia eta tresnekin, eta aditua da aholkularitza digital business eta data driven (datutik negoziora) estrategien exekuzioan. Bere jarduera negozioaren eta teknologiaren ezagutzan oinarritzen da, eta oso lotuta dago bere datuetatik balioa lortu eta ustiatzearekin. Taldeak 80 profesional baino gehiago ditu, eta Euskadiko (Gasteizen, Bilbon eta Donostian) eta Mexikoko (Mexiko Hirian eta Meridan) bulegoak ditu.

 

“Merkatun uste dugu enpresen batasun hori aparteko aukera dela guztiontzat. Pozik gaude digital business geruza batzearekin negozioei balioa emateko eta Teknei Taldearen laguntza izateko”, esan du Borja Pérez Merkatuko zuzendari nagusiak. “Hazkundearen ikuspegi eta estrategia bera dugu, eta, beraz, ziur gaude lotura hori onuragarria izango dela enpresarentzat, langileentzat eta bezeroentzat”, erantsi du Pérezek.

www.merkatu.com

 

Tekneiri buruz

Teknei enpresa liderra da ITko soluzio informatikoetan eta sistema osagarrietan. 2010ean sortu zenetik, I+G+Bn egindako inbertsioari eta hainbat teknologia-arlotako enpresa estrategikoei esker, Tekneik ECM (Enterprise Content Management), RPA (Robotic Process Automation), zibersegurtasuna, outsourcing, identitate digitala eta blockchain zerbitzuak eskaintzen ditu.

www.teknei.com

 

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak