Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 Marzo, 2020 Digitalizazioa Ekintzailetza Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu du 4.0 Industria bultzatzeko euskal enpresen artean

Jardunaldia apirilaren 1ean egingo da Bilbon, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea

Jardunaldia apirilaren 1ean egingo da Bilbon, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea

SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, jardunaldi bat antolatu du datorren apirilaren 1ean Bilbon, EIKTen (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) erabilpena sustatzeko euskal industrietako produkzio-prozesuetan. Ekitaldi hori, Euskadiko Agenda Digitala 2020 programaren barruan kokatua dagoena, sektore anitzeko topaketa bat izango da eta errealitate industrial berrian zentratua egongo da.

 

Bilboko Iberdrola Dorrean egingo den jardunaldi horretan, Eusko Jaurlaritzak abiatutako 4.0 Industriaren estrategia bultzatuko da, zeinaren helburua baita indarra ematea fabrikazio aurreratuari eta espezializazio adimendunari, hau da, Europar Batasunak martxan jarritako RIS 3 estrategiari. Estrategia horren xedea da eskualde bakoitza espezializatu dadila trebetasun gehien dituen sektoreetan. Euskadik fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta biozientzien aldeko apustua egin du.

 

Ekitaldi hau beraizik zuzentzen zaie 4.0 Industriaren inguruko premiei erantzuteko EIKT enpresen zerbitzuren bat behar duten sektore industrialetako euskal enpresei (automozioa, aeronautika, energia, makina-erreminta, e.a.). Asmoa da EIKT berrietakoren bat inplementatzea, hala nola, fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, Cloud Computing, Big Data edo zibersegurtasuna.

 

Gainera, jardunaldi interesgarria izango da sektore industrial bereko edo antzekoetako beste enpresa batzuekin harremanetan jarri nahi duten EIKTen sektoreko euskal enpresentzat, aukera izango dutelako 4.0 Industriaren inguruko lankidetza-proiekturen bat zehazteko.

 

Enpresa parte-hartzaile bakoitzak bileren agenda pertsonalizatu bat izango du, 2 fasetan osatuko dena: bata, enpresari parte-hartzaileek eginiko eskaeretatik abiatuko dena, eta bestea, tresna informatiko batek garatuko duen matchmaking prozesu baten bidez egingo dena.

 

Izena emateko epea zabalik dago SPRI Taldearen webguneko esteka honetan.

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Fulsion, herritarrei arreta emateko eragile adimendunak eskaintzen dituen euskal ETEa
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Soy Atenea, optiken eta bezeroen arteko harremana azkartzen duen Gipuzkoako startupa
Irakurri gehiago
KUIK DIGITAL SOLUTIONS 8 Marzo, 2024 Digitalizazioa
‘Kuik Digital Solutions ‘: Diversiusek eta Lautikek bat egin dute 360º software eta IT zerbitzuak eskaintzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak