Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 urtarrila, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak garapen industrialerako aukera bezala proposatzen du ekonomiaren deskarbonizazioa

Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek ingurumen-industriaren Aclima klusterraren batzarrean parte hartu du
Crisinta Oyón, SPRI Taldekoa, jardunaldian.

Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek ingurumen-industriaren Aclima klusterraren batzarrean parte hartu du

SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradun Cristina Oyónek esan du ekonomiaren deskarbonizazioa aukera bat dela garapen industrialerako. Oyónek ingurumen industriaren Aclima klusterraren batzarrean parte hartu du ostiral honetan Bilbon, non hizpide hartu baititu Europako industriak 2030erako dauzkan erronkak: digitalizazioa eta deskarbonizazioa eredu industrial berri batean.

 

Europako Batzordeak  2030eko industria europarra planifikatzeko sortu duen aditu taldeko kide da SPRIren ordezkaria. Bere esanetan, industriak eredu bat behar du, “balioa sortuko duena modu jasangarrian gizartearentzat, ingurumenarentzat eta ekonomiarentzat”.

 

Baina -gaineratu du- industria eraldatu beharra dago helburu hori lortzeko. “Batetik, fabrikazio prozesuen eta produktuen digitalizazioa, eta datuetan oinarritutako zerbitzuak. Bestetik, egungo balio kateak berrantolatzea eta ekonomia zirkularraren kontzeptuak barne hartuko dituzten balio sorkuntzako sare bihurtzea. Eta, azkenik, garapen jasangarriko helburuak enpresen estrategia eta negozio-ereduetan txertatzea”.

 

Oyonek adierazi du Europako Batzordeak asmo hori jaso duela Europako itun berdea egiteko proposamenean, “aukera bat delako epe luzeko hazkundea eta enplegua bermatzeko”, eta deskarbonizazio helburu anbiziotsuagoak planteatu ditu 2050. eta 2030. urteetarako, “negutegi efektua eragiten duten gas isuriak gutxienez %50 murrizteko 2030ean eta zerora iristeko 2050ean”.

 

Oyonek aipatu du garapen industrialaren bi erronka garrantzitsuak direla digitalizazioa eta ekonomiaren deskarbonizazioa. “Digitalizazioan Europa printzipioz desabantailan dago AEBen eta Txinaren aldean, batik bat, kontsumitzaileari eta Business to Consumer ereduari dagokionez; espero dugu gai izango garela Business to Business eredua berreskuratzeko; argi dago, bestalde, hobeto gaudela deskarbonizazioaren arloan, nahiz eta ez gauden egoera ideal batean”. Orobat esan du deskarbonizazioa ez dadin izan betebehar hutsa, baizik eta baita ere aukera bat, lan handia egin behar dugula “sektore industrial guztietan, eta ekoindustriak paper esanguratsua izan dezakeela ezinbestekoa den aldaketa honetan”.

 

Jardunaldi honetan baita ere parte hartu dute Marta Marinek (Euskadiren delegatua Europar Batasunean), Leyre Madariagak (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako zuzendaria) eta Ignacio Quintanak (Ihobe-Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoko Ekonomia saileko koordinatzailea).

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak