Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 urtarrila, 2021 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak eta EOI Fundazioak ACTIVA INDUSTRIA 4.0 programa jarri dute martxan industri arloko euskal enpresen eraldaketa digitala bultzatzeko

Epea urtarrilaren 12an amaituko da

 

SPRI Taldeak eta EOI Fundazioak berriro jarri dute martxan enpresa industrialen eraldaketa digitala bultzatzeko laguntza programa. Euskal enpresek azaroaren 16tik urtarrilaren 12ra arteko epea dute eskaerak aurkezteko. SPRIk eta EOIk berritu egin dute laguntza hauek martxan jartzeko hitzarmena, helburutzat daukana 4.0 industria garatzea.

 

Programa honek bere hirugarren edizioa egingo du eta bi tresna ditu. Batetik, Activa Industria 4.0, aholkularitza espezializatua eta pertsonalizatua emateko plan bat, zeinaren bidez euskal enpresek aukera duten euren egoeraren diagnostikoa eta eraldaketa-plana egiteko. Eraldaketa-plan horrek prozesurako beharrezkoak diren bideratzaile digitalak identifikatuko ditu eta plana ezartzeko ibilbide-orria finkatuko du.   Aholkularitza bakoitzaren kostua 10.400€ izango da enpresa bakoitzeko, eta erakustaldi-tailerrekin osatuko da.

 

Bigarren tresna Hada plana da, eta bertan parte har dezakete euren heldutasun digitalaren maila ezagutu nahi duten industri arloko enpresek.

 

Programa honek 195.800 euroko finantzaketa publikoa du; horietatik, 69.300€ Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu SPRI Taldearen bitartez, eta gainerako 114.400 euroak Gobernu Zentralak EOI Fundazioaren bitartez.  Bestalde, industri arloko enpresek –goitik jota hogeik– 12.100€ ordainduko dituzte gehienez.

 

Estatuko EOI Fundazioak koordinatzen eta kudeatzen du ekimen hau, eta  SPRI Taldeak, berriz, enpresa onuradunen aukeraketan, programaren hedapenean eta Euskadin ematen diren aholkularitzen jarraipen eta ebaluazioan parte hartuko du.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak