Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Azaroa, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Sprik “Enpresa ingurunean datuak ireki eta partekatzeko gida” aurkeztu du

Spri hainbat ekimenetan lan egiten ari da datuen irekiera eta partekatzea bultzatzeko eta euskal enpresetan datuetan oinarritutako soluzioak txertatzeko

Basque Industry 4.0 Biltzarraren barruan aurkeztu da Estatu osoko datu irekiak partekatzeko lehenengo gida. Cristina Oyón SPRIko ekimen estrategikoen arduraduna da lan honen sustatzaileetako bat eta hari egokitu zaio datu irekien arloko oinarriak, gomendioak eta jardunbide egokiak biltzen dituen txostena aurkezteko ardura. “Spri hainbat ekimenetan lan egiten ari da datuen irekiera eta partekatzea bultzatzeko eta euskal enpresetan datuetan oinarritutako soluzioak txertatzeko, izan ere, era horretara, Estatu Batuekiko zein Txinarekiko mendekotasun digitala murriztea xede duten zenbait europar ekimenekin bat egingo dugu, datuaren subiranotasunari eutsiz eta berrikuntza sustatuz”, adierazi du Oyónek.

 

 

Berrikuntza, teknologia eta iraunkortasuna dira Europako industriaren arrakastaren gakoak 2030era begira, eta datuak lehengaiaren zati garrantzitsua bilakatu dira ingurumenarekiko zein gizartearekiko errespetua duen teknologia aurreratuko industria berritzailea lortzeko. Alabaina, datuen sarbide eta maneiua monopolioen esku gertatuz gero, zailagoa izango litzateke Europako industriaren lehiakortasunari buruzko ikuspegi horretara iristea.

Eztabaidari hasiera emateaz arduratu da Alberto Abella, datu irekietan, datuen berrerabilgarritasunean eta big datan espezializatuta dagoen Desidedatoum enpresako kidea, hauxe baita, COTEC erakundearen bitartez, aurkeztutako gidaren idazketa osatzeko SPRIrekin batera lan egin duen aditua.

Ildo horretan argi utzi du gida koordinatzea ez dela batere lan samurra izan, izan ere, gure ingurunean ez dira asko datuak ireki eta partekatzeari buruzko kasu praktikoak dituzten enpresak, eta askoz ere adibide gehiago daude ingurune publikoan pribatuan baino, baina hala eta guztiz ere, txostenak oso esperientzia interesgarriak bildu ditu. Hartara, Spriren webgunean eskuragarri dagoen gida deskargatzera animatu ditu bertaratutako guztiak, horretan aurkeztutako kasuak aztertzeko modua izan dezaten.

Ekitaldian parte hartu du, halaber, Lars Nagel-ek, datuak trukatzeko arkitektura fidagarria diseinatu eta garatzea xede duen 20 herrialdetako 100dik gora enpresa eta erakunderen arteko International Data Space Association (IDSA) elkartearen izenean. Lars-ek biltzarrean bildutakoekin batera partekatu du nolako eginkizuna duen Gaia X deritzon ekimen publiko-pribatuaren definizioan. Datuen azpiegitura federatua gauzatzea da Gaia X ekimenaren helburua, Europan arkitektura irekian oinarritutako balioaren sorkuntza errazteko asmoz, hornitzailea zeinahi dela ere eta datuaren subiranotasunari eutsiz.

“4.0 Datuak: datuak ireki eta partekatzea ingurune industrialean” deritzon eztabaida ixteko, Innovaliako Oscar Lázarok hitz egin du. Lázarok koordinatzen du Europako Boost 4.0 ekimena, 4.0 industriaren arloko Big datari buruzko proiekturik handiena, 16 herrialdetako 50 parte-hartzaile, 20 milioi euroko europar finantzaketa eta 100 milili euroko inbertsio pribatua dituena. Oscarrek adierazi duenez, proiektu honen bitartez, datuen teknologiek balio-kate osoan duten inpaktua aztertu nahi dute. Ekimenak kateko hornitzaile guztiek datuak partekatzea du helburu. “Partekatzen ez badugu, lehia-balioa galduko dugu”.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Kaytek, digitalizazio industriala iraultzen ari den Barakaldoko startupa
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Digitalizazioa
Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Digitalizazioa
114 enpresak hartu dute parte Euskadiko industriaren digitalizazioa sustatzeko kongresuan
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak