Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 iraila, 2020
Sixthsense, denbora errealeko monitorizazioa larrialdietako langileen nekea neurtzeko

Proiektu hori Tecnalia-k koordinatzen du eta Europako Horizontea 2020 programaren barruan kokatuta dago

 

Sixthsense proiektuaren helburua da sistema wearable bat garatzea, gai izango dena larrialdi zerbitzuetako langileen arrisku faktoreak detektatzeko, euren osasuna babesteko eta segurtasuna handitzeko. Proiektu hori diziplina anitzeko Europako partzuergo batek osatzen du, Tecnalia-k koordinatzen du eta Horizontea 2020 programaren barruan finantzatzen da.

 

Sixthsense sistemak denbora errealean monitorizatzen du osasuna ukimenezko feedback-a erabiliz, hau da, gorputzean kokatzen diren sentsore elektrofisiologiko eta elektrokimikoen bidez. Gailuak estresarekin eta nekearekin lotutako bio-markagailuak detektatzen ditu, hala nola, bihotzaren frekuentzia, tenperatura, eta glukosa-, laktato- eta kortisol-mailak. “Sistemak aukera ematen du osasunaren edo gaitasun operatiboen narriadura eragin dezaketen arrisku-faktoreak sasoiz detektatzeko” azaldu du proiektuko koordinatzaile Goran Bijelic-ek; “era berean, bio-sentsoreen datuetan oinarritutako eredu prediktiboak aprobetxatzen ditu”.

 

Sixthsense ekimenak dakarren berrikuntza nagusia da denbora errealean jasotzen dituela datuak, eta gero lanean ari diren profesionalei alertak bidaltzeko gai den sistema batean integratzen dituela. “Gaur egungo teknologiarekin ez da posible bio-markagailu zehatz batzuk denbora errealean neurtzea, batik bat kontuan hartuta nolako baldintzetan lan egiten duten larrialdietako langileek” dio Goran Bijelic-ek, “gure erronka handiena da aurrera egitea horretarako behar ditugun teknologietan, profesionalek lanean ari diren bitartean erabil ditzaten, eta era berean, teknologia guztiak sistema prediktibo bakar batean integratzea”.

 

Sistema horri esker, muturreko egoeretan lan egiten duten laguntza zerbitzuek (su-hiltzaileek edo erreskateetako langileek, adibidez) alertak jaso ahal izango dituzte taldeko kideren batek gehiegizko estres edo neke zantzuak baditu. Hala, zerbait egin ahal izango da bere osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen egoerak saihesteko edo segurtasuna arriskuan ez jartzeko. Tecnaliak zuzentzen du Sixthsense proiektua, non bederatzi herrialdetako 21 antolakundek parte hartzen duten, besteak beste, unibertsitate, ikerketa-zentro eta enpresa teknologikoek. Erreskateko erakundeek eta su-hiltzaile zerbitzuek ere kolaboratu dute ekimenean, aholkularitza eskainiz ikerketa taldeari. Proiektua 2020an abiatu da eta 3 urteko iraupena izango du, 7.242.442 euroko finantzaketarekin.

Cybasque zibersegurtasuneko euskal enpresen elkartea sortu da

Euskal Herriko Zibersegurtasun Industrien Elkarteak bere biltzar konstituziogilea egin eta...Leer más

Aclima
Basque Industry 4.0 13 urria, 2020
e-coordina: datuen analitika langileen errendimendua neurtzeko

  10 urte baino gehiagoko ibilbidea egin ondoren, e-coordina enpresa laneko arriskuen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?