Ingartek enpresari Berrikuntza eta Joera Berrien Nazioarteko Saria eman dio SIMUS (Latinoamerikako Hiri Mugikortasun Iraunkorra) Elkarteak, hirien kudeaketa turistikoa Big Dataren laguntzaz hobetzea xede duen proiektu batengatik. Euskal enpresaren proiektuak hirietako turisten mugikortasunari buruzko datuen tratamendu masiboa egin du, haien helmuga turistikoetara nola iristen diren eta egonaldian nola mugitzen diren ezagutzeko asmoz. Datu horien kudeaketa guztiz lagungarria da turisten mugikortasuna erraztu eta hobeto antolatzeko eta hiriko zerbitzuak dimentsionatzeko, bertan bizi direnek aldaketarik jasan ez dezaten.
Epaimahaiak aintzakotzat hartu du Ingartek enpresaren lan honen ekarpena, beste sistema batzuen aldean, ez bakarrik Big Datari lotutako teknologiaren erabileragatik, baita emaitzak behatutako egiazko datuetatik atera izanak dakarren aldaketa kualitatiboagatik ere, izan ere, beste sistema batzuetan erabiltzen diren datuak inkesten bidez bildutakoak dira, eta ondorioz, horien fidagarritasuna askotariko faktoreekin lotuta dago: laginketa, erantzunen kalitatea edota emaitzen estrapolazioa.
Saria emateko banaketa Guadalajaran (Mexiko) egin zen, Latinoamerikako mugikortasun iraunkorraren sektoreko ordezkari gorenak bildu eta 13 herrialdetako 34 eskualde partaide dituen SIMUS erakundearen batzarraren barruan. Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak ohorezko gonbidatu gisa parte hartu zuen biltzarraren amaierako ekitaldian, bertaratutakoei mugikortasun iraunkorraren arloko euskal esperientzia azaltzeko
Bizintek euskal ingeniaritzak aukeratu ditu Bizintek sariketako laugarren edizioko...Leer más
PartekatuEuskadiko Zibersegurtasun Industrien Elkarteak (Cybasque) “Cybersecurity Made in Europe”...Leer más
PartekatuAzken edizioan 57 konpainia liderrek parte hartu dute; horien artean zeuden, besteak beste,...Leer más
PartekatuDigitalizazioa edozein enpresaren eraldaketa digitala egin baino lehen eman behar den urrats gisa...Leer más
PartekatuEusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?