Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 abendua, 2018 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Industria-sektorera bideratutako exoeskeletoak garatu ditu Gogoak

Gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dituzte gailu horiek langileei lan astunak edo deserosoak egiten laguntzeko

 

Gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dituzte gailu horiek langileei lan astunak edo deserosoak egiten laguntzeko

 

Gogoa konpainia 2016an jarri zen abian, Urretxun, eta haren helburua da exoeskeletoak fabrikatzea desgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko eta haiek errehabilitatzeko. Exoeskeletoa, definizioz, gorputz-adarrak edo gure gorputzeko beste zatiren bat estaltzen duen armadura gisako bat da, mugimendua eragiten duena serbomotorrei, sistema hidraulikoei edo gas-malgukiei esker. Azken hilabeteetan, industriako enpresek gailu horiekiko interesa erakutsi dute, langileen lan-kondizioak hobetzeko eta lan-gaixotasunak prebenitzeko balio baitezakete. Juantxu Martin da Gogoa-ko CTOa.

 

Nola sortu zen Gogoa?

Ikerketa Zientifikoen Goi Batzordeko spin-off gisa sortu zen, osasunaren sektorera bideratutako eta desgaitasunak dituzten pertsonen errehabilitaziorako exoeskeletoak garatzeko asmoz. Orduz geroztik, HANK merkaturatu dugu. Beheko gorputz-adarrentzako, hankentzako, exoeskeleto bat da, eta errehabilitazioan laguntzen die ibiltzeko zailtasunak dituzten, iktus bat izan duten, hezur-muineko lesioak dituzten edo neuroendekapenezko gaixotasunen bat duten pertsonei. Ibiltzeko aukera ematen diete halako gailuek.

Horrez gain, BELK garatu dugu, belaunak errehabilitatzera bideratutako exoeskeletoa. Hanka irekitzea eta ixtea eragiten duen aparatu bat da; soinean daramazula ibil zaitezke, eta, gainera, gailu bat du muskulu egokiak korronte elektrikoaren bidez estimulatzeko.

Urte hauetan, hainbat erakunderen laguntza jaso dugu; esaterako, SPRI (Hazitek programaren bidez), CDTi, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Europako hainbat programa.

 

Noiz eta zergatik birbideratu duzue zuen jarduna industriara?

Almeriako Fundación Tecnova zentro teknologikoak proposatu zigun proiektu batekin hasi ginen. Soroetan lan egiten zuten nekazariei lana erraztuko zien exoeskeleto bat garatzeko eskatu ziguten. Proiektu hartarako garatu genituen bi prototipoak industriara egokitu ditugu, industriako muntatze-kateetako edo mantentze-lanetako jardueretan laguntzeko. Langileen erosotasuna hobetu eta muskuluetako lesioak prebenitu nahi dira. Garapen horietatik abiatuta, enpresek berek jo dute gugana gure exoeskeletoei buruzko informazioa eskatzeko.

 

Nolakoak dira zuen exoeskeleto industrialak? Zer egin daiteke haiekin?

Egin dugun lehen exoeskeleto industriala BESK deitzen da, eta gorputzaren enborrean jartzen da. Besoak sorbaldetatik gora igota izatea eskatzen duten lanpostuetarako da; esaterako, trokelen mantentze-lanetarako, instalazio elektrikoetarako edo altueran egindako karga-manipulazioetarako. Exoeskeletoak grabitatearen kontra egiten du, besoen eta une horretan oratua duzun piezaren pisuari eusten baitio. Grabitaterik izango ez bazenu bezala lan egiten duzu. Hala, gerrialdeko eta zerbikaletako lesioak saihesten dira. Motxila edo arnes baten modukoa dela esan genezake. Errehabilitaziorako erabiltzen diren exoeskeletoek ez bezala, gas-malgukiak ditu motorren partez, eta, hala, sorbaldetan askatasun osoa eskaintzen dizu.

Beste exoeskeleto industrial bat ere badugu, ALDAK deritzona. Aldakako exoeskeleto aktibo bat da, motorrak dituena eta kargak jasotzeko erabiltzen dena. Serbomotorrak, erreduktorea, elektronika eta bateria ditu, eta gerrialdeko euskarri gisa funtzionatzen du. Lurretik pisu bat jasotzen laguntzen dizu, altuera jakin bat arte. Serbomotorrik ez duen ALDAK bertsio bat egiten ari gara, gas-malgukietan oinarritua. Izan ere, lantegietako arduradun batzuek nahiago izaten dituzte ekipo pasiboak, mantentze-lanik edo bateria kargatzerik eskatzen ez dutenak.

 

Non fabrikatzen dira exoeskeleto horiek?

Urretxu inguruko enpresetan egiten dira ia osagai guztiak eta muntaketa. Haiek sortzen dituzte pieza mekanikoak, ortesiak eta exoeskeletoak estaltzeko plastikozko edo telazko piezak. Beste elementu batzuk kanpotik ekartzen ditugu; esaterako, bateriak Txinatik eta elektronika Frantziatik. Egoera ideal batean, elementu guztiak gure ingurunean prezio onargarrian izatea litzateke egokiena.

 

Langilearen osasunean izan dezakeen eragina da industrian halako soluzioak ezartzerako garaian dagoen beldur handienetako bat. Zer erantzuten duzue arazo hori aipatzen dizuetenean?

Osasunaren arloan, exoeskeletoen erabilera oso araututa dago CE markaren bidez, eta proba klinikoak egin behar dira gailuak ohiko jarduerekiko abantailak dituela erakusteko. Guk egin ditugu proba horiek, eta erakutsi dugu errehabilitazio-prozesuak azkartu egiten dituztela gailuek. Gure errehabilitazio-exoeskeletoa da Europa osoan 2A klaseko CE ziurtagiria duen bakarra. Mundu osoan ziurtagiri hori duten bost enpresa daude bakarrik. Bestalde, exoeskeleto horiek industrian erabiltzeko ez da ziurtagiririk behar, eta ez dago erregulatzen dituen araudirik. Jendearen eta langileen inpresioetan oinarritzen gara; hau da, behatzen dugu ea gutxiago nekatzen diren eta abar. Erantzun positiboak jaso ditugu, baina egia da ez dagoela azterketa egiaztaturik.

 

Zein dira Gogoaren etorkizuneko erronkak?

Alde batetik, gure produktuak hobetzen jarraituko dugu pisuari eta diseinuari dagokionez. Horrez gain, hornikuntza-sare ahaltsu bat ezarri nahi dugu. Ez dugu zuzenean saldu nahi, banatzaileen bidez baizik. Produktuaren diseinuan eta balio gehigarri handiagoa eman dezakegun alderdietan jarri nahi dugu arreta. Horri dagokionez, estatu eta Europa mailako banaketa-sarea eratzen ari gara.

Beste helburu bat da Estatu Batuetan osasun-produktuak saltzeko FDA marka lortzea, merkatu hartan sartzeko asmoz.

Azkenik, Sener-en laguntzari esker, eskaintza bat egin diogu ESA Europako Espazio Agentziari, astronautei grabitaterik gabeko kondizioetan laguntzeko, ariketen laguntzaz muskulu-masarik galdu ez dezaten.

 

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Digitalizazioa
SPRIk Hannover Messe 2024 azokan dauden Euskadiko enpresei lagunduko die
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak