Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 abendua, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Energia Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

IKERLAN nazioarteko proiektu bat gidatzen ari da Adimen Artifiziala aplikatzeko makinen “autodiagnostikoan”

FRACTAL proiektu aitzindari bat da, 15,7 milioi euroko aurrekontua duena, makinak adimenez eta gaitasun kognitiboz hornitzeko hainbat sektoretan, hala nola energian, garraioan eta industrian

 

FRACTAL nazioarteko proiektu bat da, BRTAko (Basque Research & Technology Alliance) kide IKERLANek sustatu eta gidatzen duena. Proiektu horren bidez adimen artifizialean oinarritutako digitalizazio-konponbideak garatuko dira, makinak gai izan daitezen “autodiagnostikatzeko”, ingurunera egokitzeko, akatsak aurreikusteko eta gertatu aurretik konpontzeko.

 

IKERLANek lau teknologia konbinatuko ditu FRACTAL proiektuan, laurak lehentasunezko interesekoak Europar Batasunaren ikerketarako: edge computing delakoa -datuen prozesamendua ahalik eta gehien hurbiltzea datuak sortzen diren tokira, prozesamendu hori lainotik azken gailuetara mugituz-, big data, 5G eta adimen artifiziala.  Teknologia horiek guztiz bat datoz Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 ekimenaren eta RIS3 Euskadi estrategiaren helburuekin.

 

Proiektuak 15,7 milioi euroko finantzaketa jasoko du datozen hiru urteetarako eta partzuergo batek garatuko du. Euskal zentroak gidatzen du partzuergo hori, non parte hartzen baitute Europako zazpi herrialdetako (Espainia, Frantzia, Suitza, Alemania, Finlandia, Austria eta Italia) 28 erakundek, besteak beste, digitalizazioaren eta adimen artifizialaren arloetan erreferentziazkoak diren enpresek, unibertsitateek eta teknologia-zentroek.

 

IKERLANek, Europako proiektu aitzindari honetako lider eta erreferentziazko teknologia-zentroak, dagoeneko aurkeztu du FRACTAL proiektua EFECS 2020, European Forum for Electronic Components and Systems ekitaldian, hots, osagai eta sistema elektronikoen erreferentziazko foro europarrean.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak