Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 maiatza, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak Basque Industry 4.0 estrategiaren tresnak aurkeztuko ditu ekainaren 4tik 6ra BECen egingo den +Industry ekitaldian

SPRI Taldeko zuzendari nagusiak jakinarazi du azaroaren 20an eta 21ean Euskadiko 4.0 industriaren erreferentziazko ekitaldi bat egingo dela BECen: “Basque Industry 4.0-The Meeting Point”. Aurtengo edizioan ekitaldi horrek bere baitan hartuko du digitalizazio industrialaren alderdi oinarrizkoenetako bat, zibersegurtasuna, eta zehazkiago, Basque Cybersecurity Day.

Alex Arriolak azaldu du Eusko Jaurlaritzak bere babesa ematen diela 4.0 Industriaren arloko sentsibilizazio-ekimenei, teknologiari buruzko ezagutza-trukeei eta lankidetzako sare publiko-pribatuei

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak gaur azaldu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta SPRI Taldeak beren babesa ematen dietela 4.0 Industriaren arloko sentsibilizazio-ekimenei, teknologiari buruzko ezagutza-trukeei eta lankidetzako sare publiko-pribatuei, esaterako, datorren ekainaren 4tik 6ra Barakaldoko BECen egingo den +Industry ekitaldiari, zeina gaur bertan aurkeztu baitute BECeko zuzendari nagusi Xabier Basañezek eta Arriolak berak.

Alex Arriolak adierazi du SPRI Taldeak parte hartuko duela +Industry ekitaldian egingo diren zazpi jardueretako batean (BeDigital), zeintzuetan aurkeztuko diren Basque Digital Innovation Hub zentroa (prestakuntza, ikerketa, proba eta baliozkotzea helburu duen fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatua, Euskadiko ETEei eskaintzen zaiena onlineko plataforma baten bidez), Basque Industry 4.0 estrategia eta bere baitako laguntza programak. Gainera, Basque Cybersecurity Centre (BCSC) – Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendari Javier Diéguez moderatzaile arituko da gai horri buruzko mahai-inguru batean.

Prentsaurreko berean, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak jakinarazi du azaroaren 20an eta 21ean Euskadiko 4.0 industriaren erreferentziazko ekitaldi bat egingo dela BECen: “Basque Industry 4.0-The Meeting Point”. Aurtengo edizioan ekitaldi horrek bere baitan hartuko du digitalizazio industrialaren alderdi oinarrizkoenetako bat, zibersegurtasuna, eta zehazkiago, Basque Cybersecurity Day.

+Industry

Xabier Basañezek azaldu du Bilbao Exhibition Centre-k zazpi azoka jarriko dituela industria aurreratuenaren zerbitzura ekainaren 4tik 6ra egingo den +Industry ekimenean. Plataforma horren barruan hainbat ekitaldi paralelo egingo dira: Azpikontratazioa, Industry Tools by Ferroforma, Addit3d, BeDigital, Maintenance, Pumps&Valves eta Fitmaq eta Workinn enplegu-foroa.  35 herrialdetako 1.300 konpainia inguru, 100dik gora hizlari, sektore guztietako nobedadeak eta fabrikazioaren nahiz banaketaren arloetako nazioarteko bisitariak protagonista izango dira topaketa handi horretan, zeinaren  bereizgarria baita profesionalen arteko sinergiak, “Azokak batuz, industria sortuz” lelopean.

Hiru jardunalditan, 1, 3 eta 5 pabilioiek 4.0 ikuspegiaren araberako ibilbide bat eskainiko dute industriarako fabrikazio prozesuetako eta hornikuntzetako produktu eta zerbitzuetan barrena, elkarrekin konbinatuz erakusketa komertziala eta jardunaldi teknikoak, zuzeneko erakustaldiak, speakers’ corner direlakoak eta B2B topaketen programak. Hainbat sektoretako profesionalek (aeronautika, automozioa, ekipo-ondasunak, burdinbideak, ingeniaritzak, makina-erreminta, ontzigintza, petrokimika, banaketa-kanalak, hornikuntza industrialen biltegiak, burdindegi kooperatibak edo erosketa-taldeak) dagoeneko eman dute izena hitzordu honetan.

Industriak eta zerbitzu aurreratuek -Euskadin ekonomiaren %55,7 ordezkatzen dute- eszenatoki konplexu eta anbiziotsu bat planteatzen dute, teknologiari eta lan-sare publiko-pribatuei buruzko ezagutza handiak eskatzen dituena. Testuinguru horretan, +Industry aukera paregabea da ezagutza partekatzeko, konponbide berriak eskuratu edo zuzenean erakusteko eta negozioak ixteko, bertan izango direlako I+G+B-rekin eta fabrikazio adimendunaren paradigma berriekin konprometitutako enpresak eta erakunde publikoak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak inauguratuko du +Industry.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak