Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 urria, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Fagor Arrasatek, Konikerrek eta Ikerlanek euren arteko elkarlana indartu dute 4.0 Industriako eta Fabrikazio Aurreratuko soluzioak garatzeko

eknologia digitalen garapena, simulazioa eta kontrola, efizientzia operatiboa, energia biltegiratzea eta mekanika aplikatua indartzeko eta horretan aurrera egiteko elkarlan akordio bat sinatu zuten 2016an hiru erakundeek eta orain elkarlan akordio hori berritu dute

Teknologia digitalen garapena, simulazioa eta kontrola, efizientzia operatiboa, energia biltegiratzea eta mekanika aplikatua indartzeko eta horretan aurrera egiteko elkarlan akordio bat sinatu zuten 2016an hiru erakundeek eta orain elkarlan akordio hori berritu dute.

Akordioa hurrengo bost urteetan luzatuko da eta Fagor Arrasateren kokapen teknologikoa indartzea ahalbidetuko du, erakundea erreferentea baita digitalizazioan eta Fabrikazio Aurreratuaren esparruan

 

Etorkizuneko industriarako balio handiko soluzioak garatzeko helburuarekin Fagor Arrasate enpresak, bere I+G unitateak, Koniker, eta zentro teknologikoak, Ikerlan, berritu egin dute 2016tik indarrean zegoen elkarlan akordioa eta, horrela, indartu egin dute fabrikazio aurreratuko teknologien eta 4.0 Industriaren aplikazioan aurrera egiten jarraitzeko zuten asmoa.

 

Hitzarmenaren bitartez, elkarren arteko lankidetza sendotu dute hiru erakundeek eta, horrenbestez, hurrengo bost urteetan jarraituko dute puntako teknologien garapenean eta aplikazioan sakontzen.

Azken urteotan, lankidetza horrek emaitza garrantzitsuak ekarri ditu, bereziki Fagor Arrasateko produktu eta prozesu industrialen eraldaketa digitalean. Nabarmentzekoa da FA Link MAP (Machine Alert Platform) plataforma digitalaren garapena eta merkaturatzea. Plataforma horrek konektagarritsuna ematen die makinei, funtzionamendu parametro esanguratsuenak urrutitik eta segurtasun osoarekin monitorizatzeko eta ekoizpenaren mantentzea eta kalitatea optimizatzeko, horiek prozesu gakoak baitira automozioa bezalako sektoreetan.

 

Era berean, Digital Twin plataformaren garapena bultzatzen ari dira. Horrek 3D simulatzaile batean erreproduzitzen du makina, eragin handiena duten sistemen jarrera diseinu fasean doitzeko, esate baterako honako parametroa hauetan: ziklo denbora, energia kontsumoa eta piezen eta produktuen kalitatea.

 

Tresna horrekin, Fagor Arrasatek bere instalazioen kontrol sistemak doitu eta balioztatu ditzake, benetako instalazio bat muntatu beharrik izan gabe. Horrela lortzen du garapen eta abian jartze prozesuetan denbora eta arriskuak murriztea, bereziki eragingailu hidraulikoak dituzten makinetan.

 

Urteotako beste ikerketa arlo bat izan da muntaketa prozesuen eraginkortasuna ardaztzat zuena, metodologia eta tresna digital berritzaileak erabilita. Proiektu horien emaitzari esker, Fagor Arrasatek bere produktuen fabrikazio eta muntaketa prozesuen denborak aurreikusi eta ziurtatu ditzake. Horrek guztiak eraginkortasuna hobetzea eta bezeroei erantzun hobea ematea eragin du, eskari desberdinak aldi berean ekoizteko gaitasuna izanda.

 

Proiektu zorroa handia da eta, besteak beste, horien artean nabarmentzekoak dira Syncro 3D izeneko simulazio tresna, prentsen ibilbidea optimizatzeko erabiltzen dena, edo makinen osasun estrukturala eta osagai kritikoak zaintzeko erabiltzen diren tresnak.

 

Digitalizazioan, zibersegurtasunean eta Adimen Artifizialean sakontzea

Akordioaren baitan, hiru erakundeok hainbat plan dituzte datozen urteotarako, batez ere honako arlo hauetan gauzatuko direnak: teknologia digitalak, simulazioa eta kontrola, eraginkortasun operatiboa, energia biltegiratzearen kudeaketa eta horretarako soluzioak, eta mekanika aplikatua.

 

Aurreko aldian inplementatu zen FA Link MAP plataforman oinarrituta, garapen berriak datuen analisirako funtzioak txertatzera bideratuko dira, ekipamenduen mantentze lanen etorkizuneko beharrak aurreikusi eta, horrela, instalazioen erabilgarritasuna eta malgutasuna handitu ahal izateko. Esparru horretan, gakoa izango da aktibo digitalizatuen zibersegurtasuneko soluzioen bilakaera, Blockchain izeneko teknologia txertatuz, horrekin sistema elektronikoak eta komunikazioak blindatuko baitira, sabotaje eta informazio lapurreten aurka.

 

Bestalde, modelatzeko eta kontrol aurreratuko teknologiak ere erabiliko dira. Aurreko zikloan garrantzitsua izan zen Digital Twin eta simulazio tresnak inplementatzea; aldi berrian, ordea, Adimen Artifizialean egin nahi da aurrera, makinak kontrolatu eta prozesuak automatizatzeko. Horretarako, lehendik dauden modelatzeko tresnen laguntzarekin, kontrol adimentsuan oinarritutako soluzio berriak garatuko dira. Kontrol paradigma berri hori sartuta, makinak eta ekoizpen lineak era autonomoan eta adimentsuan egokitzeko gauza izan daitezen lortu nahi da, ekoizpen prozesuen  funtzionamendu eta operazio baldintzen aurrean. Horrekin, era zuzenean hobetuko dira honako alderdi hauek: Fagor Arrasateko bezeroen lantegien erabilgarritasuna, moldakortasuna, ziklo denbora edo energia kontsumoa.

 

Era berean, akordioaren bitartez eraginkortasun operatiborako teknologiak garatu nahi dira, digitalizazio handiko 4.0 lan inguruetan eta instalazioetan txertatzeko, horrela beste urrats bat emanez muntaketa eta ekoizpen prozesuen epeak eta kostuak murrizteko.

 

Energia biltegiratzearen inguruan, hiru erakundeek nahi dute Fagor Arrasateko instalazioetan energia berreskuratu, biltegiratu eta kontrolatzeko teknologiak inplementatzea, bezeroaren kostu operatiboak murriztu ahal izateko. Egungo testuinguruan, energia kostua handitzen ari da eta, horren aurrean, lehiarako abantaila garbia da makina eta lineen bezeroei produkzio bolumen bererako kontsumo txikiagoak eskaini ahal izatea. Hori horrela, elektrizitatea biltegiratzeak protagonismoa berezia izango du garatu beharreko soluzio eta teknologietan, behar den potentzia elektrikoen puntak murriztu ahal izateko.

 

Azkenik, osagai kritikoen diseinuan eta fidagarritasun estrukturalean egingo da lan, fabrikazio eta muntaketa kostuak murrizteko diseinu mekaniko aurreratuak ikertuz. Osagaien fidagarritasun estrukturala ere aztertuko da, modelatzeko soluzio aurreratuen eta konpontzeko teknologien bitartez, makinen erabilgarritasuna eta bizitza baliagarria handitzeko helburuarekin.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak