Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 maiatza, 2018 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Eusko Jaurlaritzak 4,7 milioi euroko aurrekontua duten bi programa berri abiarazi ditu Industria 4.0 bultzatzeko

Eskaerak www.spri.eus/laguntzak webgunean tramitatuko dira maiatzaren 18tik aurrera. Informazio gehiago 902702142 telefonoan

SPRIk Basque Industry 4.0 eta Industria Digitala programen deialdiak ireki ditu, zeintzuen bidez laguntzak emango baitira euskal enpresak errazago edo, zenbait kasutan, azkarrago sar daitezen 4.0 industriara.

 

Basque Industry 4.0 programak diru-laguntzak ematen ditu teknologia transferentzian oinarritutako proiektuentzat; eta Industria Digitala programak, berriz, enpresa industrialen digitalizazioa helburu duten ekimenak bultzatzen ditu.

 

Eskaintza osatzeko, urtero zabaltzen da industria arloko ikerketa esperimental eta estrategikoei zuzendutako Hazitek laguntza-programa.

Eskaerak www.spri.eus/laguntzak webgunean tramitatuko dira maiatzaren 18tik aurrera. Informazio gehiago 902702142 telefonoan

 

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren)  bitartez, bi laguntza programaren deialdiak irekiko ditu bihar, maiatzaren 18an. Programa horien helburua da euskal enpresa industrialak 4.0 Industrian sar daitezela eraginkortasun eta segurtasun osoz. Basque Industry 4.0 eta Industria Digitala programek 4,76 milioi euroko aurrekontua dute, eta Basque Industry 4.0 Estrategiaren markoan garatutako tresnak dira. Basque Industry 4.0 estrategia, bestalde, Eusko Jaurlaritzak diseinatu duen lan-mapa bat da, bere bitartez euskal industria Europako abangoardian kokatzeko.

 

 

Basque Industry 4.0

Lehen programa “Basque Industry 4.0” da, eta babesa ematen die “teknologi hornitzaileen” teknologia manufakturako enpresa industrialetara transferitzea helburu duten industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuei. Programa horren bitartez, EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago transferituko dira merkatura. Basque Industry 4.0 programak 2,5 milioi euroko zuzkidura du eta helburua da diru horrekin 25 proiektu bultzatzea. Ekimen honen laguntza jasotzen duten bakarkako proiektuek gehienez 150.000 euroko diru-laguntza jaso dezakete, eta lankidetzan eginiko proiektuek, berriz, gehienez 300.000 euro proiektuan parte hartzen duten enpresa guztientzat

Bestalde, proiektuek lotura izan beharko dute arlo hauetakoren batekin: ziber-segurtasuna, cloud computing-a, big data, robotika, errealitate areagotua, ikusmen artifiziala, sentsorika edota material metalikoen diseinu eta fabrikazio gehigarria.

 

 

Industria Digitala

“Industria digitala” da Eusko Jaurlaritzak gaur abiarazi duen bigarren ekimena, zeinaren helburua baita EIKTak sartzen laguntzea manufakturako ETE industrialetan, eta produktu industrialen diseinuan eta muntaian lan egiten duten enpresetan. Jaurlaritzak 2,26 milioi euroko aurrekontua bideratu du programa horretara.

 

Ekintza honen helburua da EIKTak sartzea ETE industrialek sustatutako 300 proiektutan, horietako bakoitzak gehienez 18.000 euro jasoko dituelarik. Manufaktura sektoreko ETEak izan behar dute,  jarduera industrialeko zentroa Euskadin eduki behar dute eta laguntzaren xede den ekintza ere Euskadin garatu beharko dute. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak arlo hauetakoren batekoak izango dira: hornikuntza katearen kudeaketa, informazioaren kudeaketa integratua, bezeroekiko harremanak, produktuaren bizi zikloa, produkzio prozesua kontrolatzeko sistemak, prebentziozko mantenimenduaren kudeaketa edo produkzio prozesuarekin lotutako logistikaren kudeaketa.

 

Laguntza hauek ere diru-laguntza bezala emango dira; mikroenpresen eta enpresa txikien kasuan %50ekoak izango dira eta enpresa ertainen kasuan %30ekoak.

 

 

 

 

Programa horietarako eskaerak www.spri.eus/laguntzak webgunean tramitatuko dira maiatzaren 18tik aurrera. Informazio gehiago 902702142 telefonoan

 

Gaur deialdia ireki duten programa horiez gain, Eusko Jaurlaritzak baditu aktibatuta beste tresna batzuk, laguntza emateko 4.0 Industriako teknologiak txertatzea helburu duten ekimenei, tresna berrien bidez edo lehendik existitzen direnak berbideratuz. Azken multzo horretan sartzen da, adibidez, Hazitek programa.  Hazitek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruko programa bat da, ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektu lehiakorrak nahiz estrategikoak laguntzen dituena. ETEei zuzendutako programa horrek diru-laguntzak ematen ditu produktu berriak edo oinarri teknologikoko enpresa berriak garatzeko, eta orobat laguntzak ematen ditu I+G-ko proiektu estrategikoak martxan jartzeko.

 

Hazitek programak 82tik gora milioi euro inbertitu zituen 2017an kontzeptu horietan, laguntza eman zien 800 enpresaren 755 proiekturi, eta I+G-rekin lotutako 294 milioi euroko inbertsioa eragin du guztira.

 

Aurreikuspenen arabera, 2018an 83 milioi euroko aurrekontua izango du fabrikazio aurreratuarekin lotutako I+G-ko proiektu babesteko.

 

Gainera, Eusko Jaurlaritzak baditu beste laguntza batzuk Basque Industry 4.0 multzoan sartzen direnak eta SPRIren bitartez kudeatzen direnak: Banda Zabala Zabaltzeko Programa (PEBA) –azpiegitura industrialetako konektagarritasuna hobetuko duena-, eta beste hainbat ekintza, laguntza ematen dutenak 4.0 industriako profesionalak ezagutu, sentsibilizatu eta prestatzeko, Enpresa Digitala eta 4.0 Industriako Barnetegi Teknologikoak programen bidez.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak