Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 25 otsaila, 2019

Euskadik zibersegurtasun alorrean mundu mailako erreferentziazko hub bihurtzeko xedea azaldu du

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak, Zibersegurtasun Euskal Zentroak bere lehen hilabeteetan eskuratutako lorpenak nabarmendu ditu
Alex Arriola, SPRI Taldeko zuzendaria.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak, Zibersegurtasun Euskal Zentroak bere lehen hilabeteetan eskuratutako lorpenak nabarmendu ditu

 

Euskadik, segurtasun informatikoaren esparruan nazioartean erreferentziazko lurralde bihurtzeko xedea du, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolaren arabera. Arriola pozik agertu da eta Zibersegurtasun Euskal Zentroak (BCSC) urte eta erdi baino gutxiagoko tartean lortutako emaitzak nabarmendu ditu, berrikuntza teknologikoa, buru den instituzioaren laguntza programaren ekintza estrategikoen ardatzetako baten moduan kokatzeaz gain.

 

“Lortutako emaitzekin oso pozik gaude. Zibersegurtasunaren alorrean, Euskadi mundu mailako hub erreferente bihurtzeko helburu nagusiari dagokionez, Europa mailan dagoeneko oso ezagunak garela esan genezake”, aipatu du Arriolak, BCSCren lehen hamabost hilabeteen inguruan.

 

Zibersegurtasun Euskal Zentroak, 2017ko irailean ekin zion lanari, besteak beste, Euskadin zibersegurtasunarekin erlazionatutako jarduera ekonomiko guztiak dinamizatzeko eta herria industrian informatika segurtasunaren teknologien aplikazioan erreferente moduan kokatzeko asmoz.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak