Biolan euskal enpresak nazioarteko ziurtagiri gorena eskuratu du arrantza-industrian krustazeoen sulfito-kontzentrazioa neurtzen duen biosentsoren batentzat

12 apirila, 2018

 

Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen konpainia bioteknologiko honek garatutako teknologiaren fidagarritasunari nazioartean emandako bigarren aitortza handia da. Konpainiak 2006an ekin zion ibilbideari eta Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen bidez

 

Biolanek, nekazaritzako elikagaien sektoreari aplikatutako teknologia analitikoan espezializatutako euskal konpainiak, nazioarteko ziurtagiri bat lortu berri du biosentsore berri batentzat. Biosentsore horren bidez arrantza-industriak sulfito kontzentrazioa neur dezake krustazeoetan, zehatz neurtu ere, eta kostu aldetik lehiakortasun handiagoz. AOAC zentroak bermatzen du ziurtagiri hori, arlo honetan mundu mailako erreferentziazko institutu zientifikoak. Konpainiak 2006an ekin zion ibilbideari eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bidez)

 

Krustazeoen industrian, melanosiaren prebentziorako gehitzen da sulfitoa. Gehiegizko melaninagatik zenbait ehun alteratzen ditu gaitz horrek, eta, era berean, langostinoaren burua belztu egiten du. Alabaina, sulfitoa, aldi berean, osagai alergenoa bihur daiteke, eta eragin kaltegarriak izan ditzake gizakion osasunean. Horregatik da hain garrantzitsua krustazeoak –bereziki langostinoak– harrapatzen eta prozesatzen dituen industriak konposatu horren kontzentrazioa monitorizatu ahal izatea, indarrean den araudia bete eta elikadura-segurtasuna bermatu ahal izateko.

 

Biolannek langostino gordin eta egosien laginetan zenbat sulfito dagoen zehazteko metodo berritzaile bat garatu du, entzimak (gure metabolismoa kontrolatzen duten molekulak) dituen biosentsore baten bidez. BIOFISH 300 SUL du izena biosentsore horrek. Teknologia horrek AOAC Research Institute zentroaren ziurtagiria lortu berri du. Irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko hori Marylanden dago (AEB) eta nazioarte mailako erreferentziazko institutua da analisi kimikoetan eta mikrobiologikoetan.

 

AOACek eginiko ziurtatze-azterketak egiaztatu du euskal konpainiak garatutako biosentsoreak sentikortasun fidagarria duela, gaur egun sulfitoa neurtzeko erabiltzen diren erreferentziazko metodoen parekoa. Biolanen biosentsoreak, ordea, badu abantaila nabarmen bat: neurketa fidagarriagoa, errazagoa, azkarragoa eta kostu aldetik eraginkorragoa egiten du, eta horrek aukera emango dio krustazeoen industriari bere kontrolak egiteko.

 

Biolanen ibilbidean beste aitortza bat da ziurtagiri hau, AOACen eskutik lortutako bigarrena baita, BIOFISH 300 HIS biosentsorearekin eskuratutakoaren ondoren. Arrainen lagin mota guztietan histamina hautemateko baliatzen da konposatu hori, eta, beraz, funtsezko parametroa da arrainaren freskotasuna eta kalitatea zehazteko.

 

BIOMILK, BIOWINE, BIOFISH…

BIOFISHez gain, enpresak BIOMILK ere merkaturatzen du, biosentsore eraginkor bat laktosaz gabetutako produktuetan hondarreko laktosa-kontzentrazioak neurtzeko, baita BIOWINE ere, parametro anitzeko biosentsore bat, ardoan azido glukoniko, azido maliko, azido laktiko, sakarosa, azukre eta histamina mailak azkar, erraz eta zehatz hauteman ahal izateko.

 

Arrainen negozio-esparruan, BIOFISH biosentsoreari esker lortzen du Biolan taldeak fakturazio osoaren %50. Krustazeoetan sulfitoak neurtzeko gailuen eskutik 2017ko salmenta guztien %25 eskuratu zuen konpainiak, eta BIOMILK eta BIOWINE biosentsoreen bidez, hurrenez hurren, fakturazio osoaren %15 eta %10 eskuratu zuen euskal konpainia bioteknologikoak.

 

Gaur egungo produktuez gain, biosentsore aurreratuagoak garatzeko teknologiak aplikatzea ikertzen ari da euskal konpainia, horien bidez hainbat elikagaitan alergeno, antigorputz, aminoazido eta kontserbatzaile berriak neurtu ahal izateko.

 

Europako 50 enpresa txiki eta ertain berritzaileenetako bat

Biolanek Bizkaiko Teknologia Parkean du egoitza eta elikagaien sektorerako biosentsoreak diseinatzen eta garatzen ditu (mundu mailako liderra da alor horretan). Biosentsoreak analisirako sistema trinkoak dira, erreakzio biologikoak erabiliz emaitza kuantitatiboak lortzeko. Biolanek aplikazio zehatzak, azkarrak, erabilerrazak eta lehiakorrak garatu ditu alor honetan, elikagaietan laktosa, glukosa, sulfitoa edo histamina neurtzeko. Sektore honetan, elikadura-segurtasuna gero eta garrantzitsuagoa da; izan ere, elikagai jakin batzuekiko alergia edo intolerantzia duten pertsona gero eta gehiago dago mundu osoan.

 

Konpainiak 2006an ekin zion ibilbideari eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bidez) eta beste erakunde batzuen babesa izan zuen, startup gisa jaio eta bioteknologiaren sektorean enpresa aitzindari gisa sendotu zen arte. Europako Batzordeak kontinenteko 50 ETE berritzaileenen artean nabarmendu du Biolan. Konpainiak 10 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2009. urteaz geroztik ikerketan eta garapenean biosentsoreen merkatuan lider bihurtzeko. Elikagaien kontrolera bideratutako teknologian erreferentzia berria da euskal konpainia. Gaur egun 40 langile ditu konpainiak, gehienak lizentziatuak eta doktoreak, eta merkataritza-ordezkaritzak Indonesian, Txilen, Ekuadorren, Mexikon, Marokon eta Thailandian.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow