Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 Marzo, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa BDIH EIKTak Fast Track Innobideak programa Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH

BDIH sareko Robotika malguaren ordezkariak Malagan ospatutako European Robotics Forum bileran

Pasa den martxoaren 3an European Robotics Forumak (ERF2020) bere hamaikagarren edizioa ospatu zuen Malagan. Bilera hau Europako robotikaren arloko ekitaldirik garrantzitsuena da, eta BDIH sareko zenbait ordezkarik ez zuten bertan izateko aukera galdu Malagako Kongresu eta Feria Jauregiak martxoaren 3tik 5era Europako 1000 aditu baino gehiago hartu zituen, haien artean Basque Digital Innovation Hub sarearen […]

Pasa den martxoaren 3an European Robotics Forumak (ERF2020) bere hamaikagarren edizioa ospatu zuen Malagan. Bilera hau Europako robotikaren arloko ekitaldirik garrantzitsuena da, eta BDIH sareko zenbait ordezkarik ez zuten bertan izateko aukera galdu

Malagako Kongresu eta Feria Jauregiak martxoaren 3tik 5era Europako 1000 aditu baino gehiago hartu zituen, haien artean Basque Digital Innovation Hub sarearen parte diren Tekniker, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitatea. BDIH sareko robotika gunearen koordinatzaileak, Damien Sallek – robotikan doktore eta TECNALIA-ko fabrikazio gehigarriaren arloko teknologia eta merkatu arduraduna – bere zentroko eskaintza aurkeztu zuen, bai eta BDIH sareak ETEei eskaintzen dizkien zerbitzuak ere.

Ekitaldira azaldutakoek robotika arloko Europako prototipo, produktu eta zerbitzurik berrienak, baita Horizonte 2020 ikerketa programak finantzatutako Europar Batasuneko proiektuak ikusi zituzten, punta-puntako enpresa, unibertsitate eta ikerketa institutuek aurkeztuta. Ekitaldiaren programako zati handia eskaini zieten DIHei, H2020 testuinguruan. Gainera, agendak 50 tailer baino gehiago izan zituen, robotikari buruzko ikerketa gai nagusi. TECNALIAK tailerretan parte hartu zuen, batez ere Produkzio sistema hibridoei buruzko aktibitatean. Honez gain, Ekintzailetza eta Kablez mugitutako robot paraleloak: zertarakoak jarduerak burutu zituen.

2010 urteko Donostian ospatutako lehen ediziotik, European Robtics Foruma Europako robotikaren arloko ekitaldirik garrantzitsuena bihurtu da. euRobotics asoziazioak antolatzen du, SPARC agentziaren bidez, eta asoziazio honetan, zenbait euskal eragilek hartzen dute parte TECNALIA, UPV/EHU eta Tekniker, besteak beste. Honako batzarretan azaltzeak BDIHko robotika malguko arloko kideei teknologiarik berrienen parte izateko aukera ematen die.

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak