Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 Azaroa, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Basque Digital Innovation Hubek Europako industriaren digitalizazioari buruzko foroan parte hartu du, eraldaketa digitalaren erreferente gisa

Cristina Oyónek bertaratutakoekin partekatuko du BDIH abian jarri izanaren esperientzia
BDIH Madrilen

Basque Digital Innovation Hub “Digitising European Industry Stakeholder Forum” deritzon europar topaketaren hirugarren edizioan parte hartzen ari da Madrilgo IFEMAn, 2019ko azaroaren 13tik 15era bitartean, digitalizazioaren arloko Europako ekimenik garrantzitsuenen liderren maila goreneko ordezkaritza erakartzen duela.

Aurtengo edizioa Europako Batzordeak eta Espainiako Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak antolatu dute, Adimen Artifizialari eta 2020az geroztik Digital Innovation Hubek Europako ETEen digitalizazioan izango duten eginkizunari arreta emanez.

Testuinguru honetan, Cristina Oyón SPRI Taldea-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Ekimen Estrategikoen arduradunak Europako industria digitalizatzeko ekimen publiko-pribatuei buruzko ezagutzan sakontzeko panelean parte hartuko du. Panela ostegunean egingo da, azaroak 15, 17:30etatik aurrera, eta bertan, Cristina Oyónek bertaratutakoekin partekatuko du BDIH abian jarri izanaren esperientzia. Fabrikazio Aurreratuaren arloko Basque Industry 4.0 deritzon RIS3 espezializazio adimenduneko euskal estrategiari atxikitako ekimen honek enpresa-sareari berrikuntza digitalak esperimentatzen laguntzea du helburu.

Gainera, Europa osotik gerturatu diren 1.000tik gora pertsonak bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte BDIHk ETEei eskaintzen dizkien zerbitzuak, biltzarreko erakusketa-eremuko 15 standetako batean izango baita ikusgai.

BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sarea da, enpresen eskueran dagoen prestakuntzarako, ikerketarako eta 4.0 teknologia digitalen testatze nahiz baliozkotzerako azpiegitura. Sare honetan, enpresa industrialek eta, bereziki, ETEek erronka digitalei aurre egiteko behar dituzten gaitasun teknologikoak eskuratzeko sarbidea eta laguntza lortzen dituzte. I+G arloko euskal zentro teknologikoak, Lanbide Heziketako Ikastetxeak eta Unibertsitateak dira BDIHren jabekideak, den-denak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan eta Eusko Jaurlaritzaren babespean, SPRI Taldearen bitartez, eta nazioarteko beste Digital Innovation Hub batzuekin loturak sendotzeko bokazio argiarekin.

Sare honek lotzen dituen aktiboak dira Euskadiko ETEei dagokien fabrikazio aurreratuaren inguruko azpiegiturak, laborategiak, ekipamenduak, softwarea eta gaitasun zientifiko-teknologikoak. Ezagutza trinkoagoko eta balio handiagoko fabrikazio-jardueren mesedeko digitalizazio-ahalegin hauen harira, BDIH eraldaketa digitalaren arloko europar erreferente bilakatu da

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak