Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 uztaila, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa BDIH EIKTak Fabrikazio Gehigarria BDIH Fast Track Innobideak programa

ADDIMAT, BDIH-rentzako lankide bikaina

Gaurdaino argitaratutako artikuluetan, SPRI Taldeak, BDIHren eskutik, berau osatzen duten nodoak aurkeztu ditu, haien jarduera-eremuak azalduz eta eskaintzen dituzten 4.0 teknologiak ezarriz eta erabiliz euskal industriari ekar diezazkioketen onurak azpimarratuz. Artikulu honetan beste agente bat aurkezten da, horren zeregina ezinbestekoa dena fabrikazio gehigarriaren ekosistema teknologikoa garatzeko, eta, aldi berean, osagarri ezin hobea dena BDIHak egiten dituen lanetarako: ADDIMAT.

ADDIMAT, Espainiako Fabrikazio Aditiboko eta 3D Teknologien Elkartea, 2014an sortu zen, fabrikazio gehigarriaren eta 3D teknologiaren garapenean eta sustapenean interesa duten eragile guztiak biltzeko asmoarekin, eta gaur egun, 92 kide ditu jada. BDIHren Fabrikazio Aditiboko nodoari dagozkion artikuluen seriean zehar azpimarratu den bezala, teknologia berri horiek, zalantzarik gabe, funtsezkoak izango dira produktu eta ekoizpen-prozesu berriak garatzeko, eta, horregatik, ezinbestekoa da sektore horretan jarduten duten enpresak ordezkatzen dituen elkarte baten rola.

ADDIMATen kudeaketa, AFM Clusterren talde profesionalean oinarritzen da. Elkarte multisektorial honek, 70 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta fabrikazio aurreratuko eta digitaleko teknologietan espezializatutako giza taldea du, nazioartekotzearen, teknologiaren, komunikazioaren eta pertsonen arloen arduraduna dena, eta Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoaren instalazioetan du egoitza.

ADDIMATek fabrikazio gehigarriaren balio-katea osatzen duten eragile guztiak biltzen ditu: 3Dko inprimaketa-ekipoen eta horien kontsumigarrien fabrikatzaileak, 3Dko inprimaketa-zerbitzuen hornitzaileak, ekoizpen propiorako 3Dko inprimaketa-teknologiaren erabiltzaileak eta abar, eta teknologia gehigarrien ezarpena sustatzea eta bultzatzea du helburu.

BDIH-rekin duen harremanari dagokionez, ADDIMAT-ek Fabrikazio Aditiboko nodoan parte hartzen du, nodoaren funtzioak osatuz; izan ere, azken horren jarduerak, industriari testatzeko eta esperimentatzeko zerbitzuen eskaintzan eta prestakuntza espezializatuan oinarritzen dira, eta ADDIMAT fabrikazio gehigarriko ekosistema kudeatzeaz, garatzeaz eta azeleratzeaz arduratzen da, haren funtzio nagusiak hauek izanez:

  • Enpresen ahotsa instituzioei eta sektorearen garapenean lagun dezaketen veste erakunde laguntzaileei helaraztea.
  • Sektoreari koherentzia eta kohesioa ematea, mezuak batuz eta sektorearen eta hura osatzen duten enpresen irudi indartsua eta berritzailea eraikitzen lagunduz.
  • Industriari fabrikazio gehigarriko teknologiek ekar diezazkieketen abantailak helaraztea, eta enpresen arteko harremana erraztea eta sustatzea.
  • Sektorearen garapen teknologikoa bultzatzea.
  • Prestakuntza-eskaintza, sektore gehigarriaren beharretara egokitzea.

Adibide zehatz batzuk jartzearren, ADDIMAT, Espainiako fabrikazio gehigarriaren arloan erreferentziazko topaketa den ADDIT3D azokaren bultzatzailea izan zen. Gaur egun, ADDIMAT, hainbat sektoretan fabrikazio gehigarriko teknologien erabileran arrakasta-kasuak identifikatzen eta ezagutza hori zabaltzen ari da bere webgunearen bidez. Haren Youtube-ko kanalean eskuragarri dauden webinarrak ere arrakasta handia izaten ari dira.

Laburbilduz, ADDIMATek egiten dituen hedapen, networking eta ikusarazteko jarduerak, ezinbestekoak dira enpresek beren testatze- eta esperimentazio-ekintzak, BDIHaren Fabrikazio Aditiboko nodora bideratuko dituen ekosistema bat garatzeko. Eta alderantziz, teknologia horiek BDIHaren nodoaren bidez probatzen hasten diren enpresek, ADDIMATen beren negozioek aurrera egiteko baldintzak gaitzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak ematen dituen elkarte bat dute.

Elkarte horri atxikitako erakundeen artean, fabrikazio gehigarriaren edo 3D inprimaketaren esparruan ezagutza eta esperientzia duten zentro teknologikoak eta prestakuntza-zentroak daude, bai nazionalak eta baita eskualdekoak, azken horietako batzuk BDIHko kideak ere izanez, hala nola, Lortek, CEIT, Gaiker, Ideko, IMH, Mondragon, UPV/EHU, Tecnalia, Cidetec, Tknika edo TEKNIKER. Garrantzitsua da aipatzea, IMH, AFM Clusterren hezkuntza-zentroa dela.

ADDIMATek edo haren edozein enpresa elkartuk eskain ditzakeen onurak eta zerbitzuak zehatzago ezagutzeko, haiekin harremanetan jar zaitezke haien komunikazio-kanal ugarietako edozeinen bidez, hala nola, buletineko harpidetzaren bidez, sektoreko azken berrien jakinaren gainean egoteko aukera ematen duena.

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak