Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 uztaila, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa UP Euskadi

Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo ikusmenera, esate baterako. Horren ondorioz, Ausolan euskal enpresak fabrikazio gehigarriko teknologiak txertatu ditu, elikagaiak irensteko arazoak dituzten adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan haiek dituzten beharrei erantzuteko. 

Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo ikusmenera, esate baterako. Horren ondoriozAusolan euskal enpresak fabrikazio gehigarriko teknologiak txertatu ditu, elikagaiak irensteko arazoak dituzten adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan haiek dituzten beharrei erantzuteko. Ausolan kolektibitateentzako jatetxeetan espezializatuta dago eta elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, orain arte pureak zirenak haragi, arrain eta garnizio bihur daitezen. Azken helburua elikagaiak irensteko zailtasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, formen eta zaporeen aniztasun handiagoarekin.  

I+Gko lantaldeak duen lan-ildoetako bat da hau. Mondragon Korporazioaren barruan dagoen enpresa honek hainbat produktu garatu ditu “adinekoen elikadurarekin kontuz ibiltzeko, ez gatza eta koipeekin lotutako alderdietan bakarrik, irensketa-arazoak konpontzen dituztenetan ere bai”, azaldu dute. Irtenbidea testurizatutako elikagaiak dira, baina horiek forma eta zaporeetan menu askotarikoagoak sor ditzaten, Ausolan 3D teknologiarekin ari da lanean, aurretik testurizatutako produktuek hartzen duten itxura gustagarriagoa izan dadin eta pertsonekin hobeto konekta dadin. Arrainekin eta haragi batzuekin egin dute lan, eta une honetan garnizioekin eta postreekin egiten dute lan.  

Teknologia konplexua da adinekoen egoitza batera eta ospitale batera eramateko. horregatik, Ausolanek merkatuan dauden moldeak ikusita,  urrats bat harago doazen moldeak sortzearen aldeko apustua egin du, moldekatzeko  konplexuagoak diren haragi edo arrainen ñabardurak betetzen dituztenak. “Izokin zaporea duen plater bat sor daiteke, baina dadotan edo bolatan aurkezten bada, horrek buruan eragina du; pertsonok izokinaren forma betidanik jan dugun zerbaitekin lotzen dugu, forma, zapore eta oroitzapen konkretu batzuekin; hori lortzerakoan sentsazioak eta jateko gogoa berreskuratzen laguntzen dugu. Lortzen baduzu, osasuna berreskuratzen duzu, pertsonen elikadura eta gastronomia ohiturak errespetatuz “, azaldu du Amaia Agirre Ausolaneko Berrikuntza eta Kalitate Korporatiboko arduradunak. 

Formaren ezaugarria da I+G taldeak lantzen duen alderdietako bat, baina ez bakarra: “Testurizatuak edo turmix dietak beti egon dira presente giza-osasun sektorean, baina zaila izan da nutrizio-elementuak orekatuta egotea, testurizatzeko prozesuak zati proteikoaren orekan eragiten baitu”, zehaztu du profesionalak. Lan egiten duten ildo nagusietako bat “testura egokiaren eta nutrizio-elementuen arteko oreka” lortzea izan da azkenaldian. 

Hirugarren bloke handia hidratazioarena da: adineko pertsonek deshidratatzeko arriskua dute, egarri gutxiago sentitzen dutelako. Horregatik, Ausolanek bere egunerokotasunean ura sartzeko modu berriak aurkitzeko lan egiten du, produktu komertzialen mende egon beharrik gabe (hautsak eta gelatinak, esaterako). 

Testura giza-osasuneko produktuen katalogo berri hori dagoeneko probatzen ari dira Arrasateko Aita Menni ospitalean eta Gurutze Gorriak Donostian dituen instalazioetan. Proiektua aurrera eramateko, Ausolanek Leartiker teknologia-zentroarekin lan egin du. Zentro honek elikagaiak garatzeko unitate bat du –haiekin sortu dira proteina-matrizeak –, bai eta polimeroen beste bat ere –moldeak sortzeko elkarlanean aritu dira–. Era berean, Basque Culinary Centerrekin (BCC) aurrera egiten ari dira Ausolanen zapore berrien inguruan. 

Horrela, Ausolanek ‘silver economyarekin lotutako proposamenak dibertsifikatzearen alde egin du, biztanleriaren zahartzearen ondorioz produktuak eta zerbitzuak garatzeko aukera ugari dituen segmentua. Baina ez hori bakarrik: “gure bezeroentzako eskaintza berritzailea garatzeko lan egiten dugu, baina baita familiei tresnak emateko ere, formula komertzialetatik kanpo produktuak egin ditzaten”. Etxeko errezetategi baten bidez bultzatu dute hori Aspacerekin, garun-paralisia duten pertsonei laguntza emateko erakundearekin, egoera horretan dauden pertsonek ere irensketa-arazoak baitituzte. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak