Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 urria, 2019
Liderrak Lantegi Adimendunean trebatzeko promozio berri bat abiatu da

IMHren Digital Manufacturing Masterrak prestakuntza eta enpresa industrialetarako lan-kontratua uztartzen ditu

IMHren Digital Manufacturing Masterrak prestakuntza eta enpresa industrialetarako lan-kontratua uztartzen ditu

Industria Lantegi Digitala deritzon kontzepturanzko eraldaketa betean murgilduta dago, eta 4.0 Industriari lotutako aldaketak eta teknologiak menperatzeko gai diren profesional espezializatuen profil berriek gero eta eskari handiagoa dute euskal enpresen artean. Behar honi erantzuteko, IMH Makina Erremintaren Institutuak Digital Manufacturing Unibertsitate Masterra sortu zuen 2018an, euskal enpresa industrialen lankidetzaz.

 

Izaera duala da master honen ezaugarri nagusietako bat, izan ere, prestakuntzarekin batera, lan-kontratua ere eskaintzen du enpresa laguntzaileetan. Prestakuntzari dagozkion bi urteetan, ikasleek lan-jardunaldiaren % 50 enpresa laguntzaileetako batean betetzen dute. Hauexek dira enpresa laguntzaileak: Alcorta Forging Group, Danobat S.Coop, Geminis Lathes, GMTK, Remote Monitoring Services, Ikergune, IMH FUNDAZIOA eta Loire-Gestamp.

 

Master honen bigarren promozioa abiatu berri da, eta lehen mailako ikasleek Ingeniaritza arloko Soluzio Integralei buruzko ikasgai-multzo batekin eman diote hasiera prestakuntzari, Tecnaliako adituen eskutik. Bestalde, lehen promozioko ikasleek bigarren maila hasi dute Vicomtech eta Ekideren egoitzetan, Ikusmen Artifizialari buruzko prestakuntzarekin.

 

Industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko gai diren “4.0 liderrak” prestatzea da masterraren helburua. Horretarako, ikasleek diziplina anitzeko ezaguerak hartzen dituzte, baita 4.0 Industriaren inguruneko teknologiek planteatzen dituzten erronkei erantzuteko moduko prestakuntza praktikoa ere.

 

Digital Manufacturing unibertsitate master duala UPV/EHUri atxikitako titulu ofiziala da. Prestakuntza IMHn, Tecnaliaren Donostiako egoitzan, Elgoibarko IK4-IDEKO zentro teknologikoan, Zamudioko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroan, Ekiden eta Vicomtechen ematen da.

 

IMH Makina Erremintaren Institutua Eusko Jaurlaritzaren menpeko Lanbide Heziketako zentro integratu publikoa da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikitakoa.

 

IMH, el Instituto de Máquina Herramienta es un centro integrado de Formación Profesional público perteneciente al Gobierno Vasco y forma parte de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

Basque Industry 4.0 29 iraila, 2020
SPRI Taldeak Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartuko du

  SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, Kudeaketa Aurreratuaren Europako...Leer más

Basque Industry 4.0 28 iraila, 2020
Bideko segurtasuna ikusmen artifizialarekin bat eginik

  Ikusmen artifiziala, sentsorika, datuen analitika eta Gauzen Interneta (IoT). Teknologia...Leer más

Heepsy
Heepsyk influencer-en bilaketa optimizatzen du big data eta adimen artifizialaren bidez

Influencer-en marketina merkatu handi  bat da AEBetan, eta pixkanaka Europan hazten ari...Leer más

Basque Industry 4.0 24 iraila, 2020
Mundu osoko 750 startup inskribatu dira berrikuntza irekiko BIND 4.0 programan

  73 herrialdekoak dira kandidaturak eta horietatik 589 nazioartekoak ‒% 37 gehiago joan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?