Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 maiatza, 2020 Digitalizazioa I+G Berrikuntza teknologikoa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Adimen artifizialez garatutako roboten belaunaldi berriak fabrikazio-prozesuak aldatu ditu ontzigintzan, aeronautikan eta energian

Ideko, fabrikazioaren arloan espezializatutako zentro teknologikoa eta BRTAko kidea, azkenengo hiru urteetan zehar Coroma europar proiektua koordinatu du, ontzigintzan, aeronautikan eta energian aplikazioak dituzten industria-robot adimendunen belaunaldi berri bat garatzeko.

Ideko, fabrikazioaren arloan espezializatutako zentro teknologikoa eta BRTAko kidea, azkenengo hiru urteetan zehar Coroma europar proiektua koordinatu du, ontzigintzan, aeronautikan eta energian aplikazioak dituzten industria-robot adimendunen belaunaldi berri bat garatzeko.

7 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin eta Horizon 2020 programaren barruan, Coroma arrakasta handiarekin bukatu zen 2019an, 16 enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateren parte-hartzearekin. Pieza metalikoak eta material konposatuak fabrikatzeko prozesu ugari gauzatzea ahalbidetzen duten makineriaren eta robotikaren teknologien bidez, eskuzko ekoizpenen automatizazioa lortu da. Gainera, fabrikazioaren Europako industria indartu da eta ekoizpen-prozesu berrietara egokitzeko kostuak murriztu dira.

Coroma proiektuan garatutako robot industriala adimenduna autonomoa eta kolaboratzailea da, eta pertsonen eta robotaren arteko harremanean segurtasuna bermatzeko diseinatuta dago. ‘Kognitiboki hobetutako’ roboten belaunaldi berriaren parte da, hau da, bere ingurunea ulertzeko, esperientziatik ikasteko eta bere arrazoiketa eta detekzio gaitasunak modu autonomoan funtzionatzeko duen gaitasuna dute.

Gainera, sistema robotiko berri honek Inteligentzia Artifiziala (IA) erabiltzen du eta horrek errendimendu hobea, produktibitate handiagoa eta piezen kalitate hobea eskaintzen ditu. Aldi berean, ingurune aldakorretara eta ekoizpen-beharretara hobeto egokitzen da. Horrela, gizakiekiko lankidetzak integratu zaien fabrikazio-prozesuaren ezagutza aprobetxatuz eta ikaskuntza automatikoko algoritmoen eta sentsoreen bidez pertsonen ikasteko modua imitatuz funtzionatzen du.

Coroma proiektuaren berrikuntza handienetako bat haren ikuspegi modularra da, industria-sektoreetara eta bere fabrikazio-faseetara egokitzeko Coro-moduluak deituriko moduluak sortuz. Modulu bakoitzak funtzionalitate espezifiko baten irtenbidea lortzen du, eta, beraz, horien konbinazioak mekanizazio industrialeko arazoei erantzuna eman nahi die. Horretarako, zazpi modulu sortzeko beharra identifikatu da proiektuan: Coro-Prog, robotaren ibilbideak birprogramatzea egoera rreal baterako; Coro-Sense, egoera realak aztertzeko 3D ikusmen-sistema bat; Coro-Hand, robotari trebetasuna emateko esku robotiko bat; Coro-Safe, hesirik gabeko ingurune batean langilearen segurtasuna bermatzeko; Coro-Move, robotaren nabigazio autonomoa ahalbidetzeko; eta azkenik Coro-Optim, hainbat prozesu optimizatzeko tresnen ekipoa.

Ekimen honen bidez, Idekok industria-aplikazio berrien ikerketan eta garapenean lidergoa sendotu du. Proiektuaren esparruan, pieza metaliko konplexuen gainazaleko akabera-prozesua robotizatzen lagundu du, robotek aluminiozko piezak mekanizatzeko dituzten gaitasunak aztertu ditu, robotetan pieza baten horma meheak mekanizatzeko laguntza mugikorra lortzeko kontzeptu berri bat garatu du, eta, azkenik, ultrasoinuen bidezko ikuskapen-teknologia ez-suntsitzailea aplikatu du, robotak lixatutako piezak ikuskatzeko.

Proiektuaren azken berrikuspena Europako Batzordean egin zen, erakusleak eta emaitza praktikoak aurkeztuz. Robotetan integratutako adimen artifizialari eta mekatronikari esker, robotaren programazio-denbora %38 eta %98 artean murrizten da. Adibide batzuetan, fabrikazio-denbora osoa %60 murriztu zen, eta pieza berrien fabrikazioa ezartzeko denbora, berriz, %85. Emaitza horien bidez, Coromak lanean jarraitzen du proiektuaren garapen teknologiko batzuk merkaturatzen, industriari begira erantzun desberdinak lortzera bideratuta.

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Fulsion, herritarrei arreta emateko eragile adimendunak eskaintzen dituen euskal ETEa
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Soy Atenea, optiken eta bezeroen arteko harremana azkartzen duen Gipuzkoako startupa
Irakurri gehiago
KUIK DIGITAL SOLUTIONS 8 Marzo, 2024 Digitalizazioa
‘Kuik Digital Solutions ‘: Diversiusek eta Lautikek bat egin dute 360º software eta IT zerbitzuak eskaintzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak