Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 apirila, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Accenture enpresak Euskadin inauguratu du bere X.0 Industria zentroa (Industria Adimentsu eta Zibersegurua)

Accenture-k akordio bat sinatu zuen joan den urrian SPRI Taldearekin hori posible egiteko

 

Accenture-k akordio bat sinatu zuen joan den urrian SPRI Taldearekin hori posible egiteko

Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean kokatutako lantegi berriak helburutzat du enpresei laguntzea beren eraldaketa digitala gauzatzen, langilearen esperientzia hobetzea eta negozio-eredu digital berriak sortzea

 

Accenture multinazionalak abian jarri du X.0 Industria zentroa (Industria Adimentsu eta Zibersegurua) Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Espazio berri horrek 2.000 metro koadrotik gora ditu industria digitalki berrasmatzeko, eta horretarako, “core” prozesu industrialak eraldatuko ditu (ingeniaritza, produkzioa eta mantenimendua), langilearen esperientzia hobetuko du eta negozio-eredu digital berriak sortuko ditu. Accenture enpresak akordio bat sinatu zuen joan den urrian SPRI taldearekin hori posible egiteko.

 

X.0 Industria zentroaren inaugurazioan izan dira Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Juan Pedro Moreno, Accenture enpresako presidentea Espainian, Portugalen eta Israelen. Azken horrek esan duenez, erabaki dute zentro hau Euskadin abiaraztea “Euskadi ezaguna delako Europa osoko industria sektorean, eta gure zentroak nazioarteko bokazioa duenez, hauxe da Europako toki ezagunena industriarako”. “Zentro berri honek berrikuntza sortuko du eta proiektuak garatuko ditu automozio, industriarako ekipamendu eta kontsumo, aeronautika eta garraio, energia berriztagarri eta baliabide naturalen sektoreetarako”, aipatu zuen.

 

Bestalde, Iñigo Urkulluk adierazi zuen Euskadi “herrialde erakargarria dela inbertitzeko eta berritzeko, baduela gaitasuna ekosistema ekonomiko erakargarri eta motibagarri bat sortzeko pertsonentzat, eta talentua erakarri eta atxikitzeko”. Bere iritziz, zentro hau ongi eginiko lanaren eta lankidetzaren fruitua da: “Zentro hau pizgarri bat da, gogoratzen digu elkarrekin lanean jarraitu behar dugula, benetako produkzio-ekonomian inbertitu behar dugula eta ekonomia hori babestu”. Era berean, Lehendakariak azpimarratu zuen zein garrantzitsuak diren berrikuntza eta digitalizazioa, “berritzea, digitalizatzea eta berrasmatzea baitira zentro berri honetan jokatzen diren aditzak”.

 

X.0 Industria zentroak (Industria Adimentsu eta Zibersegurua) 100 eta 150 profesional inguru izango ditu eta bost eremutara bideratuko du bere lana:  adimen industriala, langile konektatua, operazio arinak, zerbitizazioa eta zibersegurtasun industriala. Eta eremu horiek teknologia industrialak izango dituzte oinarri: errealitate zabaldua, biki digitala, adimen artifiziala, machine learning, 5G Komunikazioak, IoT Industriala, Blockchain eta robotika kolaboratiboa.

 

Accenture enpresaren zentro berriak bere baitan hartuko ditu lehen mailako konpainia industrialak, bai eta berrikuntza industrialeko ekosistemarekin lotutako antolakundeak, adibidez, teknologi zentroak eta unibertsitateak. Integratuta egongo da Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearekin eta Accenture konpainiak mundu osoan dauzkan Berrikuntza Zentro Globalen sarearekin.

 

Zentroak hiru solairu ditu. Lehenengoan showroom espazio bat dago, erakusteko Accenture enpresak nola ulertzen duen X.0 Industriaren eraldaketa eta zein den sortzen duen balio esponentziala, eta baita ere ikusgai jartzeko teknologia berrien (errealitate zabaldua, digital twin, adimen artifiziala, Gauzen Interneta edo 5G) adibideak.

 

Beheko solairuan Innovation Lab gunea dago, ko-sorkuntza prozesuak garatzeko bezeroekin, beti ere lankidetzan arituz Accenture-ko berrikuntza industrialeko zentro-sarearekin, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Zentro-sarearekin, partner teknologiko globalekin (SAP Microsoft edo Siemens), berrikuntza teknologikoko zentroekin (Vicomtech CFAA, IK4, Tecnalia), ikastetxe eta unibertsitateekin (LH Duala, Deustuko Unibertsitatea eta EHU) eta startup eta bezeroekin.

 

Azken solairuan Faktoria Digitala dago, non berrikuntza errealitate bihurtzen baita, bezeroentzako X.0 Industriako proiektu berritzaileen bidez.  Hainbat eremutako 100 aditu ostatatuko ditu, eta eremu horiek dira, besteak beste, Adimen Industriala, Langile Konektatuta, Operazio Arinak, Zerbitizazioa eta Segurtasun Industriala.

 

Accenture zerbitzu profesionalen arloko mundu mailako konpainia liderra da; zerbitzu eta konponbide sorta zabala eskaintzen du estrategia, aholkularitza, digital, teknologia eta operazio arloetan. Elkarrekin konbinatuz enpresaren esperientzia zabala eta 40 industria baino gehiagotan eta negozioaren eremu guztietan duen ezagutza espezializatua, konpainiak negozioaren eta teknologiaren erdibidean lan egiten du, horrela bezeroei laguntzeko euren errendimendua hobetzen eta balio sostengarria lortzen euren akziodunentzat. 477.000 langile inguru ditu, zerbitzua ematen dietenak 120tik gora herrialdetako bezeroei. Euskadin, zehazki, iaz 75 milioi euro inguruko fakturazioa sortu zuen eta 1.300 profesional inguru enplegatu zituen.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak