Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

31 abendua, 2019
92 euskal enpresask 31,848 milioi inbertitzen dituzte makineria aurreratuan Renove Industria 4.0 laguntza-programa berriaren bidez

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-ekimenak 4 milioiko aurrekontua du eta industria-iraultza berria deritzoneko proiektuetarako makineria eta ekipamendu aurreratuaren erosketa sustatzea du helburu

92 euskal enpresak 4.0 Industriaren apustu egin eta 31,848 milioi euroko inbertsio berriak proposatu dituzte makineria aurreratuan, Eusko Jaurlaritzak joan den hilabetean enpresa-garapenerako agentzia SPRI Taldearen bitartez abiarazi zuen Renove Industria 4.0 programa berriaren babespean. Programa hau industria-iraultza berria deritzoneko proiektuetarako makineria eta ekipamendua erostera zuzenduta . Lehenengo edizio honetan dagoeneko itxita dagoen ekimen honek 4 milioi euroko aurrekontua du eta gehienezko dirulaguntzak 100.000 eurokoak izango dira enpresa bakoitzeko, eskatutako inbertsio-zenbatekoaren % 15.

92 enpresetatik, 98 proiektu dituzte, eta Renove programako laguntza-proposamena onartu dute. Horietatik 56 (61) Gipuzkoan daude, 25 (26) Bizkaian eta 11 (11) Araban. Euren proposamena onartuta ikusi duten konpainiek aurkeztutako aurrekontu globala 31,8 milioi eurotik gorakoa da. Programak dituen 4 milioietatik 2,57 Gipuzkoakoak izan dira, 0,85 Bizkaikoak eta 0,56 milioi Arabako enpresen proiektuetakoak.

Programa arrakastatsua izan da, 234 proiektu aurkeztu baitira, 134 Gipuzkoan, 69 Bizkaian eta 31 Araban.

Makineria edo ekipamendu aurreratua (Hardwarea zein Softwarea) erosten laguntzea da programako laguntzen helburua, Euskadiko Autonomia Erkidegoko manufakturako industria-enpresetan Fabrikazio Aurreratuaren arloko teknologiak aplikatzea xede duten 4.0 Industriako proiektuak inplementatzeko.

Hartara, makineria edo ekipamendu aurreratu honek (Hardwarea zein Softwarea) trebatzailea izan beharko du, eta 4.0 Industriaren arloko proiektuak gauzatzen lagundu beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresei berrikuntza handi-handiko teknologien inguruan: analitika aurreratua, IIoT edota fabrikazio aurreratua, besteak beste. Laburbilduz, ekoizpenaren arloko 4.0 makineriarik ohikoenaz gain (tornuak, fresagailuak, artezteko makinak, etab.), proiektuetan aurkezten diren ekipamendu aurreratuek (Hardwarea zein Softwarea) talde hauetakoak izan behar dute: sentsorika, robotika, errealitate areagotuko betaurrekoak, sareko zein komunikazioko HW/SW ekipamendua edo bestelakoak, enpresen lantegi nahiz ekoizpen-prozesuen digitalizazioaren aldeko bilakaera erraztuz.

Horrela, diruz lagun daitezkeen proiektuek teknologia jakin batzuk erabili behar dituzte: Big Data eta analitika aurreratuko teknikak barne dituen fabrikazio aurreratua; fabrikazio aditiboa; langileekin denbora errealean lankidetzan diharduten robot konektatuak tarteko dituen robotika aurreratu eta kolaboratiboa; lantegiaren barruan era guztietako gailu eta makinen Interneterako konektibitatea sentsorizatu eta bermatzea ahalbidetzen duten IIoT (Industrial Internet of Things) proiektuak, edota lantegiko makinei eta ekipamenduei ikasten eta modu autonomoan erabakiak hartzen lagunduko dien industria-inguruneari zuzendutako Adimen Artifiziala.

Gainera, laguntza ematen zaie konputazio eta konektibitate aurreratuko gaitasunez hornitutako osagaiak, objektu fisikoak nahiz lantegiko makineria txertatu eta enpresaren balio-kateko objektu adimendunak bihurtzen dituzten sistema ziber-fisikoen proiektuei; mundu simulatuetan zein inguru birtualetan egiazko egoerak birsortzea ahalbidetzen duten Errealitate Birtualeko proiektuei; gailu batean sartutako informazio grafikoaren laguntzaz, erabiltzaileari egiazko munduaren zati bat bistaratzea ahalbidetzen dien teknologiez hornitutako Errealitate Areagotuko proiektuei, eta objektu edo sistema baten erreplika birtuala sortu eta egiazko objektuak egoera jakin batzuetan duten portaera aztertu eta monitorizatzeko aukera ematen duten biki digitalen (Digital Twins) proiektuei.

Makineria berriak eta ekipamendu aurreratuak 50.000 euroko gutxieneko kostua izan behar dute (BEZ gabe) eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera nahiz erosi ondorengo 12 hilabeteen barruan entregatu edo abian jarritakoak izan behar dute.

 

Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?