Aitor Urzelai, Berrikuntzako zuzendaria.
Eraldaketa digitala
Albisteak 27 maiatza, 2019

4.0 industria hirietan aplikatzeari buruzko udako ikastaro batean parte hartuko du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendari Aitor Urzelaik “Hiri adimendunetik (Smrt City) hiri jakintsura (Wise City)” ekitaldian parte hartuko du
-

 

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendari Aitor Urzelaik “Hiri adimendunetik (Smrt City) hiri jakintsura (Wise City)” ekitaldian parte hartuko du

 

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deusto Cities Lab katedrak udako ikastaro bat antolatu dute ekainean, bertan aztertzeko Basque Industry 4.0 estrategiaren ezarpena, Agenda 2030 hirien testuinguruan, eta hirien garapen jasangarria. Ikastaroan parte hartuko du Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendariak.

 

Ikastaroa ekainaren 27tik 28ra egingo da Donostiako Miramar Jauregian, eta bere izenburua izango da: “Hiri adimendunetik (Smart City) hiri jakintsura (Wise City)”. Bi egun horietan munduko beste hiri batzuetako jardunbide inspiratzaileak aurkeztuko dira, eta hizpide hartuko dira erakundeen ikuspuntuak, enpresa-ehuna eta elkarteen eta hiritarren bizimodua hiri adimendunetan.

 

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orriaren oinarriak eta hasierako proposamena aurkeztuko dira, eta berarekin batera Deusto Cities Lab-en aurretiazko txostena ere bai, tarte bat utziko delarik analisirako, solaserako eta bertaratuen ekarpenak entzuteko.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendariak ez eze, orobat parte hartuko dute ikastaroan Deustu Cities Lab-eko zuzendari eta katedratiko Roberto San Salvador del Vallek eta dozena bat hizlarik.

 

Lotutako albisteak

Ulma  Medical  Technologiesek  AA  erabiliz  itsutasun  diabetikoa  prebenitzeko  lehen  sistema  bultzatu  du  Lehen  Mailako  Arretan

Ulma Medical Technologiesek AA erabiliz itsutasun diabetikoa prebenitzeko lehen sistema bultzatu du Lehen Mailako Arretan

Errioxa erkidego aitzindaria da bere osasun zentroetan erretinopatia diabetikoaren baheketarako irtenbide automatizatu bat ezartzen

DESI  2024  txostenak  baieztatu  du  Euskal  Autonomia  Erkidegoaren  digitalizazioa  erritmo  onean  doala  aurrera

DESI 2024 txostenak baieztatu du Euskal Autonomia Erkidegoaren digitalizazioa erritmo onean doala aurrera

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalari buruzko azterlanak azpiegitura digitaletan lurraldeak Europa mailan duen lidergoa nabarmentzen du

KAUDATU:  Euskal  enpresentzako  digitalizazio  seguru  eta  jasangarria

KAUDATU: Euskal enpresentzako digitalizazio seguru eta jasangarria

KAUDATUren web plataforma errazten du eIDAS 2 araudian oinarritutako digitalizazioa, eta enpresei eskaintzen dizkie lege-betekizunak eta datuen pribatutasuna betetzeko beharrezko tresnak, digitalizazio arduratsu baterantz aurrera egiteko bidean

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Seinalek  enpresei  beren  informazioa  edozein  mehatxuren  aurrean  babesten  laguntzen  die
08/07/2025 Zibersegurtasuna

Seinalek enpresei beren informazioa edozein mehatxuren aurrean babesten laguntzen die

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Seinale zibersegurtasunean eta Zuzenbide Digitalean espezializatutako konpainia gisa finkatu da

SPRI  Taldeak  adimen  artifizialari  buruzko  sei  tailer  antolatuko  ditu  Euskal  Encounterren

SPRI Taldeak adimen artifizialari buruzko sei tailer antolatuko ditu Euskal Encounterren

Hilabete honetako 24tik 26ra egingo dira eta izen-emateak (doakoak) irekita daude dagoeneko

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Enpresa  Zibersegurtasuneko  dirulaguntza  berriei  esker
17/06/2025 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Enpresa Zibersegurtasuneko dirulaguntza berriei esker

Gaur zabaldu den Enpresa Zibersegurtasuna laguntza-programaren edizio berria 4.5 milioi €-ko aurrekontua izango du. Zibererasoei aurre egiteko indartu egin nahi duten euskal enpresek 2025ko azaroaren 24ra arteko epea dute euren eskaerak aurkezteko.

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.