Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

27 martxoa, 2020
Roboten bidezko kalitate-kontrola – 4.0 konponbideak

Gure “4.0 konponbideak” serieko artikulu honetan aurkeztutako robotek piezen kalitatea kontrolatzeko behar espezifikoei erantzuten diete, 2D/3D ikusmena duten piezen dimentsio- eta azalera-kontroletik, 3D ikusmen-teknologien, ultrasoinuen eta termografiaren bidez piezen osotasuna eta akatsak kontrolatzeraino.

Teknologia hauei esker, diseinatutako, fabrikatutako eta garatutako piezak gero eta konplexuagoak diren eta ikuskapen aurreratuagoak eta zabalagoak eskatzen dituzten prozesuak optimiza daitezke, neurketak fidagarriagoak eta zehatzagoak izan daitezen.

Osagaiak teknika ez-suntsitzaileen bidez ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa

BDIH sareko robotika-nodo malguan, Tekniker kidearen zelula robotikoari esker, analisiak egin daitezke, kalitate-kontrolerako eta piezen ikuskapen ez-suntsitzailerako. Ikuskapen- eta neurketa-eragiketak egiteko konfiguratu daiteke sistema. Horretarako, hainbat teknologia erabil daitezke, besteak beste, ikusmen termografikoko eta espektro anitzeko kamerak eta lortutako irudiak prozesatzeko algoritmo motak. Sistema 2D edo 3D ikuspen-sistemek, ikuskapen ez-suntsitzaileko ekipoek (multiespektrala, termografia) eta piezaren konfigurazioak eta lan-baldintzak simulatzeko azpiegiturek osatzen dute. Ikuskapen-sistemak hainbat funtziotan erabil daitezke, eta zelulak aukera ematen du 2D/3D dimentsio-kontrola egiteko, 2D eta 3D ikusmen-tekniken bidez, bai eta azaleko akatsak detektatu eta identifikatzeko ere. Gainera, aukera ematen du ikuskapenak on-line eta off-line egiteko bideragarritasuna ebaluatzeko, ebazpenari, ziklo-denborari eta abarri lotutako betekizunak aztertuz, eta soluzioak automatizatzeko, bai kalitatea kontrolatzeko, bai piezak manipulatzeko.

Ikuskapen-sistema integragarriak soluzio robotikoetan

Bestalde, BDIHek erakundeak, LORTEK kidearen bidez, inspekzio sistema robotizatu batzuk ditu, piezen gainazaleko ikuskapen automatizatuak egiteko aukera ematen dutenak, ikuskapen-denborak murriztuz eta, ondorioz, ekoizpena areagotuz; horrez gain, ohiko ikuskapenen kalitatea hobetzen du, eta ikuskatzaileen subjektibotasuna desagerrarazten du teknika tradizionaletan, hala nola likido sarkorretan edo partikula magnetikoetan. Era berean, ultrasoinuen erabilerari buruzko ezagutza eta ekipamendu zabala dago ikuskapen-teknika gisa. Araudiei dagokienez, zelulak 1. klaseko isolamendua du laser sistemak erabiltzeko, eta ez du ingurumen-inpaktuarekin edo energia-eraginkortasunarekin lotutako arazorik.

Konponbide hauek zure enpresaren beharretara moldatzen direla uste duzu? Aktibo hauek erabiltzea gustatuko litzaizuke, zure prozesuak optimizatzeko? Honako teknologia hauek aurreko artikuluetan agertutakoen osagarri direla uste duzu? Horrela bada, jarri zaitez harremanetan gurekin eta aholku emango dizugu, baita zure kasuari moldatutako neurriak eskaini ere.

Basque Industry 4.0 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Las universidades vascas dan un impulso al talento de Euskadi en inteligencia artificial
Basque Industry 4.0 21 maiatza, 2020
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan....Leer más

Coroma para el desarrollo de una nueva generación de robots industriales inteligentes
Basque Industry 4.0 20 maiatza, 2020
Adimen artifizialez garatutako roboten belaunaldi berriak fabrikazio-prozesuak aldatu ditu ontzigintzan, aeronautikan eta energian

Ideko, fabrikazioaren arloan espezializatutako zentro teknologikoa eta BRTAko kidea, azkenengo hiru...Leer más

Basque Industry 4.0 18 maiatza, 2020
Talio: eraldaketa digitala eta zibersegurtasuneko tresnak industria sektorerako

  Bilboko ingeniaritzak antolakundeen eraldaketaren aldeko apustua egin du, garrantzi berezia...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?