Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 apirila, 2021 Azpiegiturak Sprilur

Sprilur-ek bere 25 urteko jarduera laburbildu du enpresen lekukotzak batuz eta bere gain hartu ditu erronka estrategiko berriak

Erakundearen jarduera laburbiltzen duen “Sprilur 25 urte, aurrera eginez” bideoak bere baitan biltzen ditu Sprilur-en industrialdeetan kokatutako erakunde eta enpresen lekukotzak. Hona hemen Sprilur-en kopuruak: 122 enpresa-gune kudeatzen ditu, 1.074 milioi euroko inbertsioa egin du, eta 2.093 enpresa eta 27.000 langile inguru bildu ditu.

 

Aurtengo apirilera arte egiaztatu da Sprilur-ek (SPRI Taldea eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) arrakastaz bete dituela Euskadiko enpresa-guneen sustapen- eta kudeaketa-lanetan daramatzan 25 urteak. Halaxe jaso da erakundearen jarduera laburbiltzen duenSprilur 25 urte, aurrera eginez” bideoan. Bideo horrek bere baitan jasotzen ditu hainbat erakunde eta enpresaren lekukotzak (Ibermática, CMZ eta Embalan), zeintzuek erabaki duten euren jarduerak kokatzea Araba, Bizkaia edo/eta Gipuzkoako kudeaketa publikoko industrialderen batean.

Sprilur 1982an hasi zen enpresei laguntzen eta zerbitzuak ematen SPRIren Azpiegitura Sailaren bitartez eta Industrialdeak Programa sortuz. Azken hori diseinatu zen laguntasuna eta babesa emateko euskal ETEei EAEko hiru lurralde historikoetako enpresa-guneetan nahiz industrialdeetan ezartzeko fasean.

Gaur egun, Sprilur-ek eta berak partaidetutako 12 Industrialdeak sozietateek (eskualde mailako hurbiltasun-agente direnek) 122 enpresa-gune kudeatzen dituzte Foru Aldundiekin eta hiru lurralde historikoetako Udalekin lankidetzan. Guztira 1.074 milioi euroko inbertsioa egin da gune horietan eta kudeatutako azalera gordina 10.678.625 m2-koa da: 1.732.804 m2 lursail industrial urbanizatuei dagozkie eta 1.732.804 m2 eraikitako pabilioi eta bulegoei. Denbora horretan, 2.093 enpresa instalatu dira Sprilur-en industrialdeetan, zeintzuek 27.000 langilerentzako inguru, zuzeneko enplegua sortu baitute (enpresek industrialdean ezartzeko unean erregistratutako zifren arabera).

 

 

Jarduerari buruzko erreferentziak

 

Sprilur-ek enpresa-guneen sustapen eta kudeaketan egin duen lanari dagokionez, azpimarratzekoa da mende berriaren hasieran Herrialde mailako proiektu eta ekimen estrategikoak ezartzeko eskaini zuen laguntza eta Eusko Jaurlaritzak diseinatutako Politika Industrialeko Programa eta Planei eman zien babesa (Euskadi 2003 Plana). Hala, garrantzi estrategiko handiko proiektuak garatu zituen ekonomia suspertzeko nahiz eremu kaltetuak biziberritzeko aldietan, eta konpromisoa hartu zuen industrialdeen ingurumen arloko leheneratze- eta birgaitze-prozesuekin.

Sprilur-ek enpresa-gune eta industrialdeen kudeaketa jasangarriaren alde eginiko apustua geratzeko sortu zen, eta bere esku-hartzea aitzindaria izan da Estatu osoan. Zentzu horretan, erabiltzen ez ziren eta kutsatuta zeuden industrialde ugari leheneratu dira, eraikin industrial historikoak birgaitu dira eta hainbat proiektu garatu dira, zeintzuetan ingurumeneko, energia eraginkortasuneko eta espazio naturalen leheneratze arloko neurriak jardueraren berezko alderdi bezala ezarri baitira, jarduera ekonomikoko espazio jasangarrien balioa nabarmentzeko.

Bere jardueraren bigarren hamarkadan, Sprilur-ek Industrialdeak sozietateen berrantolaketa-plan bat abiarazi zuen, baliabideak optimizatzeko eta bere kudeaketa eta enpresentzako zerbitzuak eskualde mailara hurbiltzeko. Foru Aldundi eta Udalekiko koordinazioa eta lankidetza eta haien parte-hartzea garrantzizkoak izan dira EAEko azpiegitura industrialen kudeaketa eta sustapenaren prozesu osoan.

Azken urteetan gero eta garrantzitsuago bihurtu da Kudeaketa Aurreratuko Eredu bat ezartzea antolakuntzan, eta Sprilur-ek erabaki du aitortza egitea enpresa-guneen kudeaketa eta sustapen jasangarria hobetzeko jardunbide egokiei eta ekimenei. Bestalde, Sprilur-ek EAEko enpresa-gune eta industrialdeetako azpiegitura eta zerbitzu-sarea Berritzeko eta Mantentzeko laguntza-planak jarri ditu martxan enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko.

 

Erronka eta inbertsio estrategikoak

2017-2022 Plan Estrategikoa ia osorik beteta daukalarik, Sprilur-ek beraizik bideratu du bere jarduera Euskadi Next Generation-Euskadiko Berregituratze eta Erresilientzia Programak 2021-2026 urteen arteko eszenatoki ekonomikorako planteatu dituen erronka berrietara. Bestalde, Taldearen ekintza-ildo nagusietako bat izango da Inbertsio Estrategikoetarako eta Errekuperaziorako Funtsaren bidez lehentasunezko jarduera-eremu desberdinetan sortuko diren proiektuak garatzea.

Lehentasunezko eta beharrezko helburu bat da kalitatezko behar adina azpiegitura industrial izatea, gaur egungo eskaintza ez baita nahikoa enpresek eta balizko inbertitzaileek eskatzen dituzten eta behar dituzten espazio-premiei erantzuteko. Beraz, Sprilur-ek aurrea hartu behar dio ekonomiaren bilakaerari eta eskaerari, eta prest egon behar du SPRI Taldearen Invest in the Basque Country sailarekin kolaboratzeko eta bien artean inbertsioa erakarri eta Herrialde mailako negozio-aukerak ahalbidetzeko.

Sprilur-ek jarduera-ziklo berri honetan abiaraziko dituen proiektu eta jarduerak garatzeko, ezinbestekoa izango da aliantzak sortzea eta erakunde/sail arteko lankidetzan jardutea garapen horretan inplikatutako eragile guztiekin, horrela posible izango baita Euskadiko errekuperazio, eraldaketa eta erresilientzia planean (Euskadi Next Generation Plana eta Inbertsio Estrategikoen Funtsa) aurreikusitako helburu eta inbertsio estrategikoak betetzea.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak